Hilabetea: urtarrila 2016

Oraintxe bertan

  Oraintxe bertan, hartu jostorratz hau, sartu esan nahi ez dudan helburuaren haria eta adabatzen hasten naiz. Taumaturgo ospetsuek iragarritako mirarietako bakar bat ez da bete, eta urteak azkar doaz. Deusezetik gutxira, eta beti haize kontra bai luzea isiltasun eta larritasunezko bide hau. Gauden tokian gaude; hobe dugu jakitea eta esatea eta, oinak lurrean, aldarrikatu…

Arraina

  Gure platerik gogokoenak lanketa berezia eskatzen zuen. Amonak bertikalean zabaltzen zuen arraina, eta nire etorkizuna irakurtzen zuen bertan. Azal zaurituan arretaz zabaltzen zuen betegarria: heriotzaren markak ezin dira zornatu. Bitartean, hitz egiten zidan. Oraindik umea nintzen; eskolatik bueltan, jateko zer zegoen galdetzean, nire graziak milikatzen zizkidan eta esaten zidan: arrainak, udakoak bezala. Orduan hotz…

Bizikletaz

  Heldu eskutik, goazen bizikletaz hondartzara, ekarri arrosa koloreko kometa, ekarri pintura eta koadernoak. Goazen pintatzera lakuak, herensugeak, tximinia duten etxetxoak. Margotu dezagun etorkizuna, egin ditzagun figurak harean, hitz egin dezagun zeruari begira, hitz egin dezagun koloreei buruz, irribarreez, malkoei buruz, libertateaz. Eta egin dezagun mundu berri bat marea igo baino lehen, mundu berri bat…

Denborak sendatzen du omen

  Denborak sendatzen du omen — Baina Denborak ez du inoiz sendatu — Benetako mina handiagotzen da Zainak bezala, urteekin —   Denbora arrangura froga bat da — Baina deusen konponbiderik ez — Hala bada, zera demostratzen du Ez zela inon Gaitzik egon —   Emily Dickinson Itzulpena: Angel Erro Irudia: Dylan Luder