Bilaketa: Angolako Errepublika

 

ANGOLA

ANGOLA

Angolako Errepublika
Herritar izena: angolar.
Eremua: 1.246.700 km2.
Hiriburua: Luanda (luandar).
Hiri nagusiak: Ambriz, Huambo, Benguela, Kabinda, Lobito, Lubango, Luena, Malanje, M'Banza Kongo, Namibe, Porto Amboin.
Dirua: kwanza.
Hizkuntzak: portuges (ofiziala), bantu hizkuntzak eta Afrikako beste zenbait hizkuntza: umbundu, kimbundu, kongo, wechokwe, ganguelera...
Biztanleak: 20,2 milioi (NBE, 2012). Ovimbundu (%37), kimbundu (%25), bakongo (%13), mestizo (%2; afrikar-europar) eta beste (%22; chokwe, ganguela, nhaneca-humbe, herero, xindunga...).
Erlijioak: sinesmen tradizional (%47), katoliko (%38), protestante (%15).
Jakingarriak: zenbait talde independentista daude Kabindako probintzian, iparraldean; tartean FLEC izenekoa (Kabindako Barrendegia Askatzeko Frontea), eta talde hori zatitu ostean sortu zen beste bat, FLEC-FAC (Kabindako Barrendegia Askatzeko Frontea-Kabindako Indar Armatuak).

erdarazeuskaraz
Cuanza / Coanza / KuanzaKwanza (ibaia)
Cubango / KubangoOkavango (ibaia)
CabindaKabinda
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa