Musika klasikoa

onomastika >> Izen bereziak idazteko irizpideak >> Musika lanak

Musika klasikoko lanen izenburuak, oro har, itzuli egiten dira.

Alaitasunaren oda; Harmoniaren eta asmakizunaren arteko saioa; Intxaur-hauskailua; Mundu Berriko sinfonia

Baina: Cosi fan tutte; Madama Butterfly; L’elisir d’amore; Trois gymnopédiest

Musika modernoko lanen izenburuak bere hartan idazten dira.

Sings of the Times; La vie en rose; Dreams of Freedom; Redemption Song

*

*

*

[sigla] BIOS. /bios/ Bizkaiko Orkestra Sinfonikoa.

[sigla] BOS. /bos/ Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

[sigla] EGO. /ego/ Euskal Herriko Gazte Orkestra.

[sigla] EO. /eo/ Euskadiko Orkestra.

[sigla] EOS. /eos/ Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.

[sigla] ESAS. /esas/ Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea.

[sigla] OLBE. /olbe/ Opera Lagunen Bilboko Elkartea (ABAO*).

abonu, abonamendu. Abonu denboraldiko lehen kontzertua. Musika Hamabostaldiko abonamendua salgai.

a cappella (a capella*, a capela*). Ahots hutsez.

adagio. Tempo motela (lentoaren eta andantearen artekoa); tempo horretan jotzen den musika lana.

afinazio. Tonuan jartzea.

akonpainatu, akonpainamendu. Musikan, lagundu; laguntza.

allegretto. Tempo bizia (allegroa baino geldixeagoa); tempo horretan jotzen den musika lana.

allegro. Tempo bizia (andantearen eta vivacearen artekoa); tempo horretan jotzen den musika lana.

alterazio 1. Musikan, tonu aldaketa adierazten duen ikurra.

anbrosiotar, anbrosiano (anbrosiar*). Kantu anbrosiotarra. Liburutegi Anbrosianoa.

andante. Adagio eta allegroaren arteko tempoa; tempo horretan jotzen den musika lana.

andantino. Andantea baino bizixeagoa den tempoa; tempo horretan jotzen den musika lana.

aria. Musikan, lan mota.

atonal. Musikan, sistema tonalaren araberakoa ez dena.

bariazio. Musika lan batez mintzatuz, hura moldatuz sortzen den aldaera.

batuta. Musikan, talde baten zuzendariak erabiltzen duen makilatxoa.

bel canto. Kanturako ahots teknika bat da, operan erabili ohi dena.

bemol. Musikan, nota mota; hura adieratzen duen ikurra.

bibrato* e. vibrato. Musika tresnaren soinua edo ahotsa dardaratuz lortzen den efektua.

birtuoso. Artista trebea, batez ere musikaria.

castrato (castrati*). Musikan erabiltzen da. Castrato baten ahotsa.

diese (sostenidu*). Musikan, nota mota; hura adierazten duen ikurra. Hegoaldean, 'sostenitu' deritzo.

divertimento. Musikan, lan mota, batez ere XVIII. mendean landua.

entzungai. Gehiegi erabiltzen da. Ipar Euskal Herriko musika entzungai izango da Bilbon larunbatean*[e.] Ipar Euskal Herriko musika izango da Bilbon larunbatean.

erreproduzitu 1. Soinu edo irudi grabatuen euskarria erabiliz, soinu edo irudi horiek berriz entzugai edo ikusgai jartzea.

filarmonika* e. filarmoniko. Vienako Orkestra Filarmonika*[e.] Vienako Orkestra Filarmonikoa.

fuga. Kontrapuntuaren erregelen arabera osaturiko musika estiloa.

Goldberg bariazioak, -ak. Johann Sebastian Bachen musika lana. 'Goldberg bariazioetan' ikusten da ondoena Bachen jenialtasuna.

Holandar alderraia. Richard Wagnerrek 1841ean idatziriko opera.

impromptu (impromptus*, impromtu*). Erromantizismoaren garaiko musika lan instrumentala. 'Mi bemol maiorreko bigarren impromptua, 90. opusa'.

in crescendo. Gero eta biziago. Batez ere musikan erabiltzekoa.

intermezzo. Musika lan arin eta laburra, bi ekitaldiren artean jotzen dena.

kantata.

konposagile*, konposatzaile* e. musikagile, konpositore.

konpositore (konposagile*, konposatzaile*). Musikagilea.

luthier. Harizko musika tresnak egiten dituena.

Madama Butterfly (Madame Butterfly*). Giacomo Pucciniren opera.

mezzosoprano (mezzo-soprano*). Emakume ahotsetan, erdikoa, sopranoaren eta kontraltoaren artekoa.

motete. Erdi Aroko eta Errenazimentuko musika polifoniko nagusia.

multinstrumentista. Bizpahiru musika tresna edo gehiago jotzen dituena.

Musika Aitzakia (Musika Aitzaki*).

New Yorkeko Metropolitan Opera.

opera bufo (opera bufa*, opera buffa*).

oratorio. Kantataren egitura bera duen musika lana, erlijio gai bati buruzkoa.

pizzicato. Harizko musika tresnak jotzeko modua, hariak hatzez punteatzean datzana.

polonesa. Poloniar jatorriko dantza.

prima donna. Operan, pertsonaia nagusiak jokatzen dituen emakumezko kantaria.

Rakhmaninov, Sergei (Rachmaninov*, Ratxmaninov, Raxmaninov*).

scherzo. Musika lan arina.

soka. Musika tresnek ez dute sokarik: hariak dituzte. Hari instrumentuak.

Sokolov, Grigori (Grigory Solokov*).

solista. Musikan, 'bakarlaria'.

solo. Musikan, bakarkako saioa.

sonoritate. Musikaz mintzatuz, soinuaren nolakotasuna.

sopranista (falsetista*, faltsetista*). Soprano ahotsaren antzeko batez kantatzen duen gizona.

sostenidu*, sostenitu* e. diese. Musikan, nota mota; hura adierazten duen ikurra.

suite 1. Musika konposizioa, barrokoan oso erabilia.

tempo (tenpo*). Musika lanak jotzeko lastertasuna edo abiadura.

tenor. Opera kantaria. Deklinatzeko orduan, 'r' gogorra erabiltzen da. Tenorra zen gaztetan.

vibrato (bibrato*). Musika tresnaren soinua edo ahotsa dardaratuz lortzen den efektua.

viola da gamba. Harizko musika tresna.

vivace. Tempo bizia (allegroaren eta prestoaren artekoa); tempo horretan jotzen den musika lana.

zarzuela. Espainiako opera mota.

zitara (kitara*). Musika tresna.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa