Eskola eta unibertsitatea

*

[sigla] AIF. /aif/ Arabako Ikastolen Federazioa.

[sigla] ANPE. /anpe/ Irakaskuntzako Irakasleen Elkarte Nazionala, Espainiako sindikatua.

[sigla] AZP. /a-zeta-pe/ Administrazio eta zerbitzuetako pertsonala, unibertsitatekoa (PAS*).

[sigla] BIE. /bie/ Bizkaiko Ikastolen Elkartea.

[sigla] BIGE. /bige/ Bizkaiko Irakasle eta Gurasoen Elkartea.

[sigla] BTS. /be-te-ese/ Frantziako hezkuntzan, goi teknikarien agiria.

[sigla] DBH. /de-be-hatxe/ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

[sigla] DBHO. /de-be-hatxe-o/ Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Ondokoa.

[sigla] EHBE. /e-hatxe-be/ Euskal Herriak Bere Eskola.

[sigla] EHIGE. /eige/ Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea.

[sigla] EHIK. /eik/ Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa.

[sigla] EHU. /e-hatxe-u/ Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV*).

[sigla] EIMA. /eima/ Euskal Ikasmaterialgintza.

[sigla] EIRE. /eire/ Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea.

[sigla] GEUZ. /geuz/ Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroa.

[sigla] HH. /hatxe-hatxe/ Haur Hezkuntza.

[sigla] HHE. /hatxe-hatxe-e/ Helduen Hezkuntza Etengabea. Laburturik: Helduen Hezkuntza (EPA*).

[sigla] Huhezi. /huhezi/ Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Mondragon Unibertsitatekoa.

[sigla] IA. /ia/ Ikasle Abertzaleak. Kontuz deklinatzean. Ikasle Abertzaleak-en ustez, Bolognako Hitzarmena ez da batere egokia*[e.] Ikasle Abertzaleen ustez, Bolognako Hitzarmena ez da batere egokia.

[sigla] Irale. /irale/ Irakasleen Alfabetatze Euskalduntzea.

[sigla] ISEI. /isei/ Irakats-Sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko erakundea.

[sigla] IVEF* e. SHEE, Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea.

[sigla] LH. /ele-hatxe/ Lanbide Heziketa.

[sigla] LOGSE. /logse/ Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea, Espainiakoa.

[sigla] LOMCE. /lomze/ Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa, Espainiakoa.

[sigla] LOU. /lou/ Unibertsitateen Lege Organikoa, Espainiakoa.

[sigla] LRU. /ele-erre-u/ Unibertsitatearen Erreformarako Legea.

[sigla] MU. /eme-u/ Mondragon Unibertsitatea.

[sigla] NIE. /nie/ Nafarroako Ikastolen Elkartea.

[sigla] NUP. /nup/ Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Nafarroako Unibertsitatea deritzona pribatua da) (UPNA*).

[sigla] PEGC. /pe-e-ge-ze/ Frantziako hezkuntzan, ikastetxeetako hezkuntza orokorreko irakaslea.

[sigla] SHEE. /ese-hatxe-e-e/ Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea (IVEF*).

[sigla] Steilas. /steilas/ Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatua (EILAS*, STEE*, STEE-EILAS*).

[sigla] UAB. /u-a-be/ Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa.

[sigla] UEU. /u-e-u/ Udako Euskal Unibertsitatea.

[sigla] UNED. /uned/ Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionala, Espainiakoa.

[sigla] UPF. /u-pe-efe/ Pompeu Fabra Unibertsitatea.

[sigla] UPNA* e. NUP, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

baxo. Frantzian, bigarren hezkuntzako ikasketak eta etsamina, goi ikasketetara pasatu aurrekoak.

Berritzeguneak, -ak. EAEko hezkuntza administrazioan, ikastetxeei laguntzeko zentroak.

British eredua, -a. Nafarroan, gaztelaniazko eta ingelesezko hezkuntza eredua.

diplomatu 1. Diplomaduna.

diplomatu 2* e. diploma lortu, diploma erdietsi...

errefortzu. Administrazioaz eta enpresez mintzatuz, premialdietan zerbitzua indartzeko jartzen diren indargarriak. Irakaskuntzan ere erabiltzen da. Errefortzu eskolak beharko dituzte.

eskola egun, eskola kirol, eskola liburu, eskola ordu, eskola porrot.

eskola magistral (master class*, masterclass*).

eskolaratu 1. Eskolara joan edo eraman.

eskolaratu 2. Eskolatu.

eskolarteko. Euskal Herriko Eskola Arteko Bertso Txapelketa*[e.] Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa.

eskolatu 1. Eskola hartu edo eman; bereziki, derrigorrezko hezkuntzan.

eskolatu 2. Adjektiboa denean, ikasia.

eskola ume (eskolaume*).

eskolaurre.

Euskal Herriko unibertsitateak. Deustuko Unibertsitatea; Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU, EAEko unibertsitatea); Mondragon Unibertsitatea (MU); Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP); Nafarroako Unibertsitatea (Opus Deirena); Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Baionako fakultateak Bordeleko Unibertsitatekoak dira.

gorputz heziketa (soin heziketa*). h. gorputz hezkuntza.

haur eskola (haurreskola*). Batera idatzita, partzuergo baten izena da: Haurreskolak.

Haurreskolak. Partzuergo bat da. Gainerakoan, bereiz idazten da: 'haur eskola'.

hezkidetza (hezikidetza*). Sexu bietako ikasleei batera eta berdintasun balioetan ematen zaien hezkuntza. Askotan, aditza erabiliz osatzen da esaldia ondoena. Neska-mutilen hezkidetza bultzatu behar da *[e.] Neskak eta mutilak elkarrekin heztea bultzatu behar da.

hezkuntza. A itsatsia du, eta, beraz, hitz elkartuetan ere ez du galtzen. Hezkuntz eskubideak*[e.] Hezkuntza eskubideak. // Halako hezkuntzik ez dugu nahi*[e.] Halako hezkuntzarik ez dugu nahi.

Hezkuntza Ministerioa, -a (Hezkunde Ministerioa*).

ikaslego* e. ikasleak, ikasleria.

itundu gabeko ikastetxe (ikastetxe ez-kontzertatu*).

itunpeko ikastetxe (ikastetxe kontzertatu*, gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxe*).

Kazetaritza Euskaraz diploma.

komunikazio hizkuntza, irakas-hizkuntza, ikas-hizkuntza. 'Irakas-hizkuntza' eta 'ikas-hizkuntza', jakina, egokiak dira irakaskuntzaz mintzatzeko. (es: lengua vehicular; fr: langue véhiculaire). Eskolako komunikazio hizkuntza.

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, -a (Madrilgo Unibertsitate Complutensea*). Konplutentsea da errugbi taldea ere.

magisteritza* e. irakasle(-), irakasletza. Magisteritza Eskolan hasi nintzen lanean*[e.] Irakasle Eskolan hasi nintzen lanean. // Magisteritza ikasi nahi nuen*[e.] Irakasle ikasketak egin nahi nituen. Irakasletza ikasi nuen.

mintegi (seminario*). Gai jakin bat lantzen duen ikerketa taldea.

seminario. Apaizgaitegia.

numerus clausus. Latinez, 'kopuru itxia'. Toki kopuru mugatua, normalean unibertsitateko ikasleena.

ratio. Bi magnituderen arteko erlazioa. Irakaskuntzaz mintzatuz, irakasle bakoitzeko ikasle kopurua. Latinetik datorren arren, ez da letra etzanez idazten, Euskaltzaindiaren Hiztegian sartua baitago.

Seaska. Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea.

selektibitatea, -a. Espainian, unibertsitatean sartzeko hautaproba. 2017az geroztik, 'unibertsitatean sartzeko ebaluazioa' deritzo ofizialki.

Sorbona Unibertsitatea, -a (Sorbonne*). Laburturik, Sorbona ere deitua.

unibertsitario (unibertsitari*). Sekula baino unibertsitario gehiago dago gaur egun.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa