Finantzak

abal, abala eman, abal emaile, abaldun, abalkide (abalatu*).

akziodun (akzionista*).

aldakortasun (bolatilitate*). Finantzetan.

arrisku sari (arrisku prima*).

balore 2. Finantzetakoak 'balore' dira. Balore merkatua.

banku txar. Finantza sistema onbideratu nahian aktibo toxikoak erosten dituen finantza erakundea.

bolatil* e. aldakor. Finantzetan.

bolatilitate* e. aldakortasun. Finantzetan.

boltsa 2* e. burtsa. Ekonomian.

bonudun (bonista*, bondholder*).

broker. Finantza bitartekaria.

cash flow. Ekonomian, etekinen eta amortizazioen batura.

crash (crack*). Ekonomian, finantza merkatuaren beheraldi erabatekoa. 1929ko 'crash' latza.

crowdfunding* e. finantzaketa kolektibo.

desarrollismo, desarrollista. Ekonomia hazkundea beste ezeren gainetik defendatzen duen jarrera edo joera; haren aldekoa. AHTaren aurkako taldeek desarrollismoa salatu dute.

desazkunde 1 (deshazkunde*). Politika, ekonomia eta gizarte mugimendu bat, produktibismoaren eta neurririk gabeko kontsumoaren kontrakoa eta ingurumena zaintzearen aldekoa. Desazkundearen aldekook iraultza kultural eta ekonomikoa nahi dugu.

desazkunde 2* e. atzera egin, txikitu... Italiako ekonomiak %0,3ko desazkundea izan du*[e.] Italiako ekonomiak %0,3 egin du atzera.

ekonomialari, ekonomista (ekonomilari*).

endosu, endosatu (endoso*). Finantzetan bakarrik erabiltzekoak.

enpresa libreko ekonomia.

erretentzio 1* e. atxikipen. Ekonomian.

finantzari. Goi finantzetan aritzen den pertsona.

finantzario. h. finantza(-). Sistema finantzarioa*[e.] Finantza sistema. // Plan finantzarioa*[e.] Finantza plana.

finantzatu, finantzabide, finantzaketa, finantzatzaile (finantziatu*, finantziazio*).

fluktuazio. h. gorabehera. Ekonomian.

fluxu 1. Fisikan eta ekonomian erabiltzen da. Elektroi fluxu hori ziklikoa da. Bahimendua gogortuz, Kubaren finantza fluxuak eragotzi nahi zituzten.

harmonizazio, harmonizazio falta (desharmonizazio*). Ekonomian.

hartzekodunen konkurtsoaren aurreko (aurrelehiaketa*). Espainiako Konkurtso Legean jasoriko prozedura, hartzekodunen konkurtsoa egitera beharturik egon baino lehen aplika daitekeena, hura atzeratzeko edo saihesteko. Lakuari ez zaio egokia iruditu Fagorrek hartzekodunen konkurtsoaren aurrekoa egin izana.

hazi. Neurririk gabe erabiltzen da ekonomia gaietan. Gogoan izan badirela beste aditz batzuk ere: '(langabezia...) handitu', '(langabeziak...) gora egin', '(ekonomia...) indartu', '(ekonomia...) sendotu'... Kopuruez mintzatuz, 'zenbat hazi' erabiltzen da, ez 'zenbatean hazi'*. Ekonomia %2,4an hazi da*[e.] Ekonomia %2,4 hazi da.

holding. Finantza talde bat osatzen duten enpresen multzoa.

klase 1. Politikan eta ekonomian. Gizarteko klaseak. Behe klasea, erdiko klasea, goi klasea.

konkurrentzia libre. Ekonomian, lehia librea.

Konkurtso Legea, -a (Lehiaketa Legea*).

lehia bidegabe (konpetentzia desleial*). Korearren lehia bidegabeak ekarri du ontziolaren gainbehera.

lehiakor, lehiakortasun. Produktua hobetuz gero, lehiakorragoak izango gara. Enpresaren lehiakortasuna bermatu egin behar da.

lehia libre. Ekonomian, konkurrentzia librea.

lekutu. Alde egin, urrundu. Ekonomian, egokia da deslokalizazioa adierazteko. Langabezia handitu egingo da enpresa nagusiak lekutzen badira.

likidazio, likidatu. Finantzetan bakarrik erabiltzekoak.

likidezia. Ekonomian.

obligazio 2. Finantzetan, enpresek edo erakundeek jaulkitako balore titulua. Parmalaten obligazioak merkatuan jarri izana aurpegiratu diete banku batzuei.

offshore. Jarduera ekonomikorik ez duten herrialdeetan erregistraturiko sozietateak. Paradisu fiskaletara jo ohi dute, zergarik ez ordaintzeko. Galdetu dio ea baduen 'offshore' sozietaterik.

preferente 2* e. lehentasunezko akzio. Finantzetan, akzio mota.

Tobin tasa. Finantza transakzioen gaineko zerga.

trust. Merkatua monopolizatzeko enpresa taldeak.

Wall Street. New Yorkeko burtsa dagoen kalea. Hedaduraz, Ameriketako Estatu Batuetako finantza mundua.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa