Aita santua
VATIKANOA

Vatikano Hiriko Estatua
Herritar izena: vatikanoar.
Eremua: 0,44 km2.
Hiriburua: Vatikano Hiria (vatikanoar)
Hiri nagusiak: Vatikanoa hiri-estatua da, eta hiri bakarra du, Vatikano Hiria.
Dirua: euro.
Biztanleak: 500 lagun (NBE, 2012). Italiar, suitzar eta beste.
Erlijioak: katoliko.
aita santua baino santuago. (es: 'más papista que el papa'; fr: 'plus royaliste que le roi).
badugu aita santua. Latinez, 'habemus papam'.
Done Petri basilika, Done Petri plaza (San Pedro*).
Egoitza Santua, -a. (es: Santa Sede; fr: Saint-Siège; en: Holy See).
Eliza anglikanoa, Eliza katolikoa, Eliza ortodoxoa.
Erromako apezpiku edo Erromako gotzain. Eliza katolikoan, aita santua.
fumata. Aita santua aukeratu duten edo ez adierazteko seinalea. 'Fumata' zuria. 'Fumata' beltza.
gotzaindegi 1 (gotzaitegi*). Egoitza.
gotzaindegi 2 (gotzaitegi*). Elizbarruti bati dagokion erakundea.
gotzaingo. Gotzainaren kargua eta jarduera.
gotzaintza. Gotzainaren kargua eta jarduera.
Guardia Suitzarra, -a. Vatikanoko indar militarra.
kardinal, kardinalgo (kardinale*).
kardinal protodiakono. Aita santu hautatu berriaren izena jakinarazten duen kardinala.
kuria. Eliza katolikoak Erroman duen hierarkia.
urbi et orbi (urbi et orbe*). Aita santuaren bedeinkazioa. Latinezko esapidea da.