Elurra

amukela. Maluta handia.

atertu. Euria gelditzen denean bezala erabiltzen da elurra gelditzen denean ere. Atertu gabe ari du elurra.

bisuts. Haizea eta elurra edo euria dakartzan ekaitza.

elur baltsa. Erdi urturik dagoen elurra.

elur busti, elur euri, elur ur. Lurrera iristen denerako ia urtua dagoena.

elur eraso. Elur jasa.

elur erauntsi. Elur jasa.

elur geldo, elur gizi, elur irin, elur izpi, elur xehe. Elur fin-fina.

elur giro. Elurra egin aurreko giroa; elurra egin ondokoa.

elur haize. Elurra dakarren haizea.

elur handia egin. Elurra ugari egin.

elur izara, elur maindire. Elur geruza.

elur jausi, elurbildu, elurbizi, elauso.

elur lapar, elur lapats, elur nabar. Lurra apenas estaltzen duen elurra.

elur lapasta. Elur geruza mehea.

elur lodi. Elur geruza lodia.

elur lore. Edelweissa.

elur luma. Maluta.

elur malo. Maluta handia.

elur pikor. Maluta txikia.

elurra ari du, elurra da, elurra hasi du, elurra egin du.

elurrak estali. Zuritu.

elurrauso* e. elauso.

elurte. Elur asko egiten duen garaia; elur erauntsia.

elurtsu. Elur askokoa.

elurtza. Elur multzo handia.

elur zapaldu gabe, zapalduko gabeko elur (elur birjina*). (es: nieve virgen; fr: niege vierge).

eski. Eski motak: eski alpinoa, eski artistikoa, eski akrobatikoa, eski nordikoa, eslaloma, eslalom erraldoia, eslalom supererraldoia, iraupen eskia, jaitsiera, mendiko eskia (eski alpinismo*), pistako eskia, pistatik kanpoko eskia. Eskiari dagozkion zenbait hitz:. elurra kentzeko makina, elurra zanpatzeko makina, igogailu, finkagarri, 'forfait', haurrentzako teleaulki, makila, teleaulki, telekabina, teleski.

eski jauziak. Neguko olinpiar kirola.

gesal. Urtzen ari den elurra.

gesaldu. Elurra urtu.

lera. Elurretan ibiltzeko orga.

lurmen. Elurra urtu den lurra.

lurmendu. Elurra urtu.

maluta. Elurra egiten duenean erortzen den mataza, elur luma.

mara-mara egin, mara-mara ari, sapa-sapa egin, sapa-sapa ari. Elurra emeki baina ugari egin.

mataza. Maluta.

tapa-tapa. Elur maluta handien hotsa.

usin. Elur ekaitza.

zuritu. Elurrak estali. Elurra egin bai, baina ez du zuritu.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa