Euria

arretu. Uraz mintzatuz, gardentasuna galdu edo kendu. Euria gogotik egin duenez, ibaia arretu da.

ateri. Euririk gabeko eguraldia.

ateri egon, ateri izan, ateri egin. Euririk ez egin.

aterrarte, aterrune. Ateri dagoen tartea.

atertu. Euria gelditu.

blai egin, blaitu.

bota ahala, bota ahalean. Bota ahal den adina. Bota ahala ari du. Bota ahalean ari du.

busti-busti egin.

donario. Baretasuna. Donarioz ari du. Donarioan ari du.

eman. Euriaz mintzatuz, erauntsia. Hura zen, hura, euriaren emana.

eraso. Eguraldiaz mintzatuz, gertakari meteorologikoren bat hasi. Eraso zion euriari.

erauntsi, jasa, zaparrada.

eroanbide. Ura eramateko gizakiak eginiko bidea.

Erromako zubia, -a. Ostadarra, ostarkua, ortzadarra.

etengabe. Etengabe ari zuen euria.

euri. Goiz gorri, arrats euri. Inusturien atzean euria. Izotz zuria, eurien mandataria. Kandelarioz euria, laster da udaberria. Katalingorri: egun eguzki, bihar euri. Goizeko oskorriak, iluntzerako euria.

euria ari izan. Euria egin, euri izan. Euria ari du.

euria bota eta bota. Etengabe euria egin.

euria egin. Euria ari izan, euria izan. Euria egin du egun guztian.

euria izan. Euria denean etxera joaten da.

euria jardun. Euria dihardu.

eurialdi. Euritea.

euri erauntsi, euri jasa, euri zaparrada. Sekulako euri zaparradak bota ditu.

euri haize. Euria dakarren haizea.

euri ihintz. Eurixka.

eurikara. Euri itxurakoa. Giro eurikara. Eurikara dago.

euri kizi. Eurixka.

euri lanbro, euri langar, eurixka. Tanta txiki-txikietan erortzen den euria.

euri neurgailu. Nonbait denbora jakin batean jaso den euri kantitatea neurtzeko gailua.

euripean, euritan.

euritako 1. Euritik babesten duen jantzia.

euritako 2. Aterkia, guardasola.

euri tanta, euri tango (euri tanto*).

eurite.

euritsu. Euri ugarikoa. Apirila euritsu, urte hura ogitsu.

euri ur. Erretenetik doan euri uraren hotsa*[e.]

euri xehe.

gainditu. Gainezka egin. Ebro gainditu zen.

gogotik. Erruz. Gogotik egin du euria.

goian behean. Gogotik. Goian behean ari du.

goitik behera. Gogotik. Goitik behera aritu da goiz guztian.

harrotu. Ibaiez mintzatuz, hazi. Bota ahala egin zuen, eta errekak harrotu ziren.

hazi. Ibaiez mintzatuz, harrotu. Ibaia hazita dator.

hodei zaparrada. Euri jasa.

ibaika. Erruz. Ibaika ari du.

itogin, itaxur.

jausi ahala, jausi ahalean. Bota ahalean.

kapusai. Euritik babesteko jantzia.

karakoletarako eguraldi ederra. Giro euritsua.

lanbro, langar, lantzurda, zirimiri. Tanta txiki-txikietan erortzen den euria.

mardul, naro. Euri mardula. Euri naroa.

mela-mela egin, melatu. Blai egin.

montzoi. Montzoiak euria ekartzen du.

pesia. Uholdea; jasa. Euri pesiak.

pesiaka. Gogotik. Euria pesiaka orain ere.

plisti-plasta. Ura jotzean ateratzen den hotsa. Plisti-plasta ibili da putzuetan.

potxingo. Putzu txikia.

purrustaka. Gogotik. Purrustaka ari du.

putzu, istil.

tai gabe ari izan. Euria etengabe egin.

trenpatu. Euritan trenpatu gara.

truxu. Euri jasa. Truxuak bota ditu.

ubide. Ura eramateko gizakiak eginiko bidea.

uhar. Euri erauntsia.

uhertu. Uraz mintzatuz, gardentasuna galdu edo kendu. Euriteeek uherturik dator ibaia.

uholde, uraldi. Euritearen ondorioz ibaiak gainezka egitea.

zaparrada. Euri erauntsia.

zarra-zarri ari izan, zar-zar-zar ari izan. Euria etengabe eta mardul egin.

zipatu, txipatu, txipa egin. Euritan blai egin. Euria ari zuen jausi ahala, eta zipatu ginen.

zipriztin, ziliporta.

zopatu, zopa-zopa egin. Blaitu. Zopa-zopa eginda iritsi zara.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa