Ingurumena

[sigla] ADEME. /ademe/ Ingurumenerako eta Energiaren Kontrolerako Agentzia, Frantziakoa.

[sigla] Adena. /adena/ Natura Babesteko Elkartea, World Wildlife Found-ek Espainian duen adarra.

[sigla] AIE* e. IEA, Nazioarteko Energia Agentzia.

[sigla] AIEA* e. IAEA, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia.

[sigla] AZTI. /azti/ Arrantzuarekiko Zientzia eta Teknologia Iraskundea.

[sigla] BBG (ZAD*). /be-be-ge/ Babestu beharreko gunea.

[sigla] CADE. /kade/ Ingurumenaren Aldeko Elkarteen Taldea.

[sigla] Cener. /zener/ Espainiako Energia Berriztagarrien Zentroa.

[sigla] CNUED* e. UNCED, Ingurumen eta Garapenari Buruzko Nazio Batuen Konferentzia.

[sigla] CNUMAD* e. UNCED, Ingurumen eta Garapenari Buruzko Nazio Batuen Konferentzia.

[sigla] CRANA* e. NIABZ, Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa.

[sigla] EEE. /e-e-e/ Energiaren Euskal Erakundea (EVE*).

[sigla] EELV. /e-e-ele-uve/ Europa Ekologia-Berdeak.

[sigla] EGP. /e-ge-pe/ Europako Alderdi Berdea.

[sigla] EHKME. /ekme/ Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Elkartea.

[sigla] EIA. /e-i-a/ Europako Ingurumen Agentzia (AEMA*).

[sigla] ENEEK. /eneek/ Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua.

[sigla] Euratom. /euratom/ Energia Atomikoaren Europako Erkidegoa.

[sigla] EVE* e. EEE, Energiaren Euskal Erakundea.

[sigla] GEF. /gef/ Ingurumenerako Munduko Funtsa.

[sigla] GHK. /ge-hatxe-ka/ Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa. Gainerakoan, erabili 'partzuergo'.

[sigla] GNL. /ge-ene-ele/ Gas natural likidotua (LNG*).

[sigla] GZZ. /ge-zeta-zeta/ Gipuzkoa Zero Zabor.

[sigla] IAEA. /i-a-e-a/ Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia (AIEA*, OIEA*).

[sigla] ICV. /i-ze-uve/ Iniciativa per Catalunya-Verds, Kataluniaren Aldeko Ekimena-Berdeak.

[sigla] IDAE. /idae/ Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua, Espainiakoa.

[sigla] Ihobe. /ihobe/ Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, EAEkoa.

[sigla] IPBES. /i-pe-bes/ Bioaniztasunari eta Ekosistemen Zerbitzuei Buruzko Plataforma Gobernu Artekoa.

[sigla] IPCC. /i-pe-ze-ze/ Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea.

[sigla] IUCN. /i-u-ze-ene/ Natura Zaintzeko Nazioarteko Batasuna (UICN*).

[sigla] NBIP. /ene-be-i-pe/ Nazio Batuen Ingurumen Programa (UNEP*, PNUMA*, PNUE*).

[sigla] NIABZ. /nia-be-zeta/ Nafarroako Ingurumen Arloko Baliabide Zentroa (CRANA*).

[sigla] NOAA. /ene-o-a/ Ozeanoen eta Atmosferaren Elkarte Nazionala, Ameriketako Estatu Batuetakoa.

[sigla] OIEA* e. IAEA, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia.

[sigla] PIGRUB* e. HHKBPI. /hatxe-hatxe-ka-be-pe-i/ Hiri Hondakinak Kudeatzeko Bizkaiko Plan Integrala.

[sigla] PIGRUG* e. HHKGPI. /hatxe-hatxe-ka-ge-pe-i/ Hiri Hondakinak Kudeatzeko Gipuzkoako Plan Integrala.

[sigla] PNUE* e. NBIP, Nazio Batuen Ingurumen Programa.

[sigla] PNUMA* e. NBIP, Nazio Batuen Ingurumen Programa.

[sigla] UNCED. /unzed/ Ingurumen eta Garapenari Buruzko Nazio Batuen Konferentzia (en: United Nations Conference on Environment and Development; es: Conferencia de las Naciones Unidas sobre el Medio Ambiente y el Desarrollo CNUMAD; fr: Conférence des Nations unies sur l’environnement et le développement, CNUED).

[sigla] UNEP* e. NBIP, Nazio Batuen Ingurumen Programa.

[sigla] WSPA. /uve-ese-pe-a/ Animaliak Babesteko Nazioarteko Elkartea.

[sigla] WWF. /uve-uve-efe/ Naturarentzako Mundu Funtsa.

agroekologia. Nekazaritza ekoizpenaren alderdi agronomikoak, ekologikoak eta sozioekonomikoak aztertzen dituen zientzia diziplina.

agrotoxiko.

aldaketa klimatiko* e. klima aldaketa.

ama lur (amalur*). Natura. Izendapen markatua da; beraz, hobe inoren esanetan bakarrik erabiltzea. Kutsaduraren kontra eta ama lurraren alde.

Antropozenoa, -a. Zenbait zientzialarirentzat, oraingo garai geologikoa, Holozenoaren ondorengoa, giza jardueraren ondorioz ekosistemak aldatzen hasi direnekoa.

Artigas zabortegia. Ez da Artikakoa.

barietate 1. Biologian, aldaera. Zereal barietate batzuk betiko galdu dira.

basotu, basoberritu (birpopulatu*). Oihandu, zuhaiztu.

Berdeak, -ak. Alemaniako alderdi ekologista. Baiezko botoa eman zuten Berdeek.

berotegi (negutegi*). Berotegi efektua. Berotegi gasa.

berreskuratu. Gehiegi erabiltzen da. Naturaz mintzatuz, erabili 'leheneratu'. Ibaia berreskuratu nahi dute*[e.] Ibaia leheneratu nahi dute. // Montañezek dio joko oldarkorra berreskuratu nahi duela*[e.] Montañezek dio oldarkor jokatu nahi duela berriz.

berriztagarri. Berrizta daitekeena. Energia berriztagarriak.

bio-hondakin (biohondakin*, bio hondakin*).

bioagrodibertsitate* e. nekazaritzaren biodibertsitate.

bioaniztasun. Biodibertsitatea.

biodegradagarri.

biodiesel (bio-diesel*).

bioerregai. Biomasako materiaren batean oinarriturik sorturiko erregaia. 'Agroerregai' ere erabil daiteke, baina inoren esanetan bakarrik.

birziklagarri. Birzikla daitekeena.

desazkunde 1 (deshazkunde*). Politika, ekonomia eta gizarte mugimendu bat, produktibismoaren eta neurririk gabeko kontsumoaren kontrakoa eta ingurumena zaintzearen aldekoa. Desazkundearen aldekook iraultza kultural eta ekonomikoa nahi dugu.

ekobide (ekoduktu*). Animalientzat eginiko igarobidea, zirkulaziotik babesturik pasatu ahal izan daitezen. Batzuk zubi modukoak dira; beste batzuk, lurpeko tunelak eta abar.

Ekologistak Martxan (Ecologistas en Acción*, Ecologistes en Accio*).

ekozerga (ekotasa*). Ingurumenari kalte egiten dioten jardueren gaineko zerga.

emisio 2. Gasak igortzea. Gas kutsagarrien emisioa debekatu nahi du.

Eraztun Berdea, -a. Gasteizko parke multzoa.

erraustegi, errauskailu. Errausteko instalazioa edo labea.

errefus (errefusa*). Ezin birziklatu den hondakina.

espezie inbaditzaile (espezie inbasore*, espezie inbasora*).

euri neurgailu. Nonbait denbora jakin batean jaso den euri kantitatea neurtzeko gailua.

Fridays For Future. Eskola ikasleen mugimendua, klima zaintzearen aldekoa. Beste izen batzuk ere hartzen ditu, hala nola 'Gazteak Klimaren Alde'.

galipot, brea, mundrun (txapapote*). Badago txapapotea euskal kostaldera iristeko arriskua*[e.] Badago galipota euskal kostaldera iristeko arriskua.

galtzeko arriskuan, galzorian (desagertzeko arriskuan*). Espezieez mintzatuz, irauteko aukera gutxi duena.

garapen iraunkor (eramangarri*). Garapen jasangarria.

garapen jasangarri (eramangarri*). Garapen iraunkorra.

haize errota (haize-sorgailu*, aerosorgailu*). Sorgailu eolikoei komunikabideetan eta hizkera arruntean eman ohi zaien izena.

hegalotsa. Hegazkinez bidaiatzeak ematen duen lotsa. Adierazkorra da. Suedieraz, 'flygskam'; ingelesez, 'flight shame'.

hiriburu berde (Hiriburu Berde*). Gasteiz hiriburu berde izendatu berri dute.

hondakin inpropio* e. gaizki sailkaturiko hondakin, desegoki sailkaturiko hondakin, lekuz kanpoko hondakin...

ibaiertz, itsasertz (ibai ertz*, itsas ertz*).

inerte. Geldo. Mutiloako hondakindegiak gai inerteak har ditzake, besterik ez.

ingurugiro. h. ingurumen. Ingurumen Ministerioa.

ingurumen. Ingurumen eragina aztertuko dute, urtegi proiektua abiatu aurretik.

iraunkortasun. Oreka ekologikoaz mintzatzeko, sinonimoa du 'jasangarritasun'.

itun berri berdea, -a (Green New Deal*). Klima larrialdiari aurre egiteko proposamen politikoa.

jasangarritasun. Oreka ekologikoaz mintzatzeko, sinonimoa du 'iraunkortasun'.

klima aldaketa (aldaketa klimatiko*).

klima aldaketaren ukatzaile, klima aldaketaren negazionista (ukatzaile klimatiko*).

klima krisi, klima larrialdi (krisi klimatiko*, larrialdi klimatiko*).

Klima Larrialdirako Aliantza (Klima Larrialdiaren Aldeko Aliantza*).

klimatologia. Klima aztertzen duen zientzia. Ez nahastu eguraldiarekin eta klimarekin. Klimatologiaren eraginez, fruituak gehiago heldu dira*[e.] Eguraldiaren eraginez, fruituak gehiago heldu dira. // Oso klimatologia leuna dugu Euskal Herrian*[e.] Oso klima leuna dugu Euskal Herrian.

konpost, konpostatu, konpostagailu (konpostaje*).

kutsagarri. Kutsatzen duena. Oso industria kutsagarriak jarri dituzte herrian. Hondakinak «osasunerako kaltegarriak eta kutsagarriak» dira.

Kyotoko Protokoloa, -a. Klima aldaketari buruzko hitzarmena, NBEk bultzatua, besteak beste gas kutsagarrien isuria gutxitzeko.

leheneratu, lehengoratu (berreskuratu*). Hasiak dira Santa Barbara ingurua berreskuratzeko lanetan*[e.] Hasiak dira Santa Barbara ingurua lehengoratzeko lanetan.

Lurra, Lur planeta (Lurra planeta*).

mikroplastiko. Bost milimetro baino gutxiagoko diametroa duen plastiko zatia.

negutegi* e. berotegi. Negutegi efektua*[e.] Berotegi efektua.

ozono. Ozono geruza.

planeta biziaren indizea, -a. Lurreko biodibertsitatearen adierazlea, espezie ornodunen analisian oinarritua.

polo. Ipar poloa, hego poloa.

selektibo. Batzuetan, egokiagoa da 'gaika'. Zabor bilketa selektiboa*[e.] Zaborra gaika biltzea. Zaborren gaikako bilketa.

smog* e. ke laino. Kutsadurak hirietan sorturiko ke lainoa.

tenperatura. Eguraldiaz mintzatuz, gehiegi erabiltzen da, tradizioko esapideak baztertzeraino. Tenperaturek gora egingo dute*[e.] Epeldu egingo du. Berotu egingo du. // Tenperaturak behera egin du*[e.] Freskatu egin du. Hoztu egin du.

transgeniko. Ezaugarriak aldatzeko material genetiko berria txertatu dioten organismoa. Janari transgenikoa, arto transgenikoa.

xingola gorria, -a; xingola marroia, -a. Pinuari erasaten dioten gaitzak.

zero zabor filosofia.

zuhaiztu (birpopulatu*). Basotu, oihandu.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa