Telekomunikazioak

*

*

*

*

*

3G, 4G, 5G. Ez dute artikulurik hartzen deklinatzean. 4Garen ahalmena*[e.] 4Gren ahalmena. Badaukat 5Ga*[e.] Badaukat 5G.

[sigla] AA. /a-a/ adimen artifiziala.

[sigla] FAST. /fast/ sareko kate doakoa eta iragarkiduna.

[sigla] PC. /pe-ze/ ordenagailu pertsonala.

abatar (avatar*). Ziberespazioaz mintzatuz, internauta batek sorturiko pertsonaia birtuala.

ahaztua izateko eskubidea, -a (ahazturaren eskubidea*). Datu pertsonalen babesari dagokion eskubidea.

app. Gailu mugikorretarako aplikazioa.

Apple TV Plus (Apple TV +*).

audio. Entzuteko euskarri edo fitxategia.

Auto-Tune. Audio prozesadore bat, 1997an sortua. Ikus 'autotune'.

autotune (auto tune*). Audio digitaletan ahotsa moldatzeko efektua.

Bandcamp. Sareko musika plataforma eta denda.

banner. h. (Interneteko) iragarki.

bereizmen (erresoluzio*). Pantailetan eta abarretan, irudi argia emateko ahalmena.

Berria.eus. Etzanez idazten da, eta kasu marka marratxoz lotzen zaio, etzanik gabe.

Berria TB edo Berria telebista.

Berriketan.info. Etzanez idazten da, eta deklinabidea marratxoz lotzen zaio, etzanik gabe.

big data. Informatikan, oso datu multzo handiak. Gogoan izan 'datu masiboak' ere erabiltzen dela, eta errazagoa dela deklinatzen.

biral. Interneti buruz mintzatuz, oso bizkor eta erruz zabaltzen den edukia. Bideo birala.

biral egin, biralizatu, biralizazio.

birtxio, birtxiokatu (bertxio*, bertxiokatu*).

birus. Informatikan, erabiltzaileak jakin gabe ordenagailuan sartzen den programa edo kodea, kalte egiteko. 'Harrak' izeneko birusak oso erraz eta bizkor zabaltzen dira Interneten bitartez. 'Troiarrak / Troiako zaldiak' beste fitxategi batean ezkutaturik mugitu ohi dira.

bit. Informatikan, informazio unitate txikiena.

byte. Informatikan, oinarrizko memoria unitatea, gehienetan zortzi biten baliokidea.

bit kuantiko, qubit (qbit*). Informazio kuantikoaren oinarrizko unitatea.

blog, blogari, blogintza, blogosfera.

bot. Lan automatikoak egiteko programa informatikoa.

byte. Informatikan, oinarrizko memoria unitatea, gehienetan zortzi biten baliokidea.

captcha. Informatikan, makinak eta pertsonak bereizteko sistema, eskuarki hitzen irudi desitxuratuak erabiltzen dituena.

ChatGPT; GPT txata, -a. Adimen artifizialeko txatbota, OpenAI enpresak garatua eta 2022an jendaurrean aurkeztua. Bertsio hauek izan ditu orain arte: GPT (2018), GPT-2 (2019), GPT-3 (2020), GPT-3.5 (2022) eta GPT-4 (2023).

Chromecast. Multimedia edukiak transmititzeko gailua, Googlek sortua.

clickbait, klikbeita. Interneteko eduki mota, kalitate txarrekoa, erabiltzaileek klik egin eta parteka dezaten sortua, diru sarrerak handitzea beste helbururik ez duena.

community manager. h. komunitate kudeatzaile.

cookie. Informatikan bakarrik erabiltzekoa.

cracker. Besteren informatika sistemetan sartzen dena, lapurtzeko edo kalte egiteko.

crowdsourcing. Lankidetza mota, partaide askoren parte hartzean oinarritua, eta irekia izan ohi dena. Wikipedia da horren erakusgarri bat.

datu irekiak, -ak (open data*). Interneti buruz mintzatuz, nornahik eskura duen informazioa.

deskargatzeko moduan (deskargagarri*).

deskodetu, deskodetzaile, deskodegailu (dekodetu*, dekodifikatu*).

deskodifikatu. Deskodetu.

e-banking* e. Interneteko banku eragiketak.

e-book 1* e. liburu elektroniko, liburu digital.

e-book 2* e. (liburu) irakurgailu.

e-helbide* e. helbide elektroniko.

e-learning* e. ikaskuntza elektroniko.

e-mail* e. mezu elektroniko, posta elektroniko. E-mail bat bidali nion atzo*[e.] Mezu (elektroniko) bat bidali nion atzo. // Nire e-maila ez dabil*[e.] Nire posta (elektronikoa) ez dabil.

e-posta* e. posta elektroniko.

e-reader* e. (liburu) irakurgailu.

eBay.

eFilm. Ikus-entzunezkoak maileguan hartu eta streaming bidez ikusteko plataforma.

Egunean Behin. Galde-erantzun jokoa, aplikazio baten bidez egiten dena. Egunean Behin-eko galdera bat.

ekipo 1. Tresna edo gailu multzoa. Musika ekipo ona ekarri dute.

emotikono. Karaktere grafikoak erabiliz sorturiko irudiak dira, aurpegi itxurakoak, emozioren bat adierazten dutenak. Mezu elektronikoetan eta Interneteko solasguneetan erabili ohi dira.

enpresapp. Negozio eredua aplikazio informatiko batean oinarritzen duen enpresa.

entzungailu. Aurikularra.

errealitate areagotua, -a (errealitate handitua*, errealitate gehitua*).

errepositorio. Dokumentu, argazki, bideo edo bestelako objektu digitalen gordailua, haiek biltzeko eta kontsultagai jartzeko egina. Youtube bideo errepositorio bat da.

eskaneatu. Eskanerretik pasatu.

eskaner (scanner*).

estaldura 2. h. seinale, telefono seinale, telebista seinale...

Facebook, Twitter. Ez dute letra etzanik behar.

firewall. h. suebaki. Informatikan, segurtasun sistema, baimenik gabe inor sisteman sartzea eragozten duena.

flashmob (flash mob*). Leku jakin batean elkarturik, jende multzo batek egiten duen ekintza. Aldez aurretik egin ohi da horretarako deia, telekomunikazio moduren bat erabiliz.

formateatu (formatatu*).

groupware, elkarlanerako software. Sare informatiko berean konektatutakoek dokumentazio eta sistema bera erabili ahal izateko softwarea.

hackeatu. Informatikan, besteren sistemetan sartzea; batzuetan, zibererasoa egitea.

hacker, pirata informatiko. Besteren sistemetan sartzen den informatika aditua.

hacktibismo, hacktibista. Internet borroka ideologikorako erabiltzen duen aktibismo mota; horretan aritzen dena.

har. Informatikan, birus mota bat da. Oso erraz eta bizkor zabaltzen dira harrak Interneten bitartez.

hardware. Informatikan, aparatuak: ordenagailua, inprimagailua, pantaila...

hashtag. h. etiketa, traol. Twitterri eta gisa bereko mikroblog sareei buruz mintzatuz, mezuekin batera idatzitako hitz edo esaldiak, aurretik # sinboloa dutenak eta gaika antolaturiko edukietara joateko modua ematen dutenak. Letra etzanez idazten dira.

hegaldirako modu (hegazkin modu*). Telefono adimendunez eta beste gailu batzuez mintzatuz, seinalea eteten duen modua.

hoax. Interneten bidez zabalduriko gezurra.

igo 2. Ez erabili 'Interneten jarri', 'Interneten ipini', 'sarean kargatu' eta gisakoak adierazteko. Bideo batzuk igo zituen Youtubera*[e.] Bideo batzuk jarri zituen Youtuben.

iMac, iPhone, iPod, iTunes, iPad. Ahal dela, ez dugu halakorik idatziko esaldi hasieran.

influencer. Sare sozialetan, Youtuben, blog batean edo bestelako kanal digital batean bere iritziak eman eta jendartean eragin handia duen pertsona.

interfaze (interface*, interfaz*).

Internet. Mugagabean deklinatzen da. 'Sarea' eta 'amarauna' ere deitzen zaio. Sekulako tresna da Interneta*[e.] Sekulako tresna da Internet. // Internetean aurkitu dut artikulua*[e.] Interneten aurkitu dut artikulua.

iOS. Apple konpainiak garaturiko sistema eragilea.

irrati bisual (irrati ikusgarri*).

irratikasete.

irrati maiztasunen espektroa, -a (eremu erradioelektriko*, irrati maiztasunen eremu*).

jaitsi 2 (jeitsi*). Ez erabili 'Internetetik hartu / ekarri' esateko. Internetetik musika eta filmak jaisteari buruzko lege proposamena*[e.] Internetetik musika eta filmak hartzeari buruzko lege proposamena.

jarraitu 4* Ez erabili '-en berri eman' edo '-ko berri' adierazteko. BERRIAk Kataluniako egoera jarraituko du bertatik bertara*[e.] BERRIAk Kataluniako egoeraren berri emango du bertatik bertara.

kanal orotako (omnikanal*).

kanpo bateria, kargagailu eramangarri (powerbank*, power bank*).

kaptadore. Sentsorea.

kargagailu (kargadore*, karga puntu*). Bateria kargatzeko gailua.

kirol elektroniko (e-kirol*, e kirol*, esports*, eSports*). Bideojokoen lehia.

klikatu 2. Informatikan, klik egin, botoia sakatu.

klik egin 2. Informatikan, klikatu, botoia sakatu.

kobertura* e. (telefono / telebista...) seinale. Herrian ez dute koberturarik*[e.] Herrian ez dute (telefono) seinalerik.

kodetu, kodifikatu.

kontsola (konsola*).

kopia pirata.

kriptodiru (kriptotxanpon*). Diru birtuala. Bitcoina kriptodiru bat da.

kriptodiru egonkor (stablecoin*). Aldakortasunik gabeko diru digitala.

libra. Facebookek sortutako diru birtuala.

mailing. Posta bidez propaganda edo bestelako mezuak bidaltzea.

malware, programa gaizto. Informatikan, kalte egiteko sorturiko programa.

meme. Interneteko informazio elementua, sare sozialen bitartez zabaldu ohi dena, eta irudi, esaldi edo bideoren bat erakusten duena.

metadatu (metadato*, metadata*). Informatikan eta telekomunikazioan, datuei buruz informazioa ematen duten datuak.

MP3, MP4. Ikus-entzunezko datuak gordetzeko euskarri digitalak.

multipantaila (multipantalla*, multi pantaila*). Pantaila anitzekoa.

multiplex (multiplexing*). Seinale berean zenbait kanalen datuak eramateko sistema.

Myspace.

nabigatzaile (nabigari*).

natibo digital. Teknologia digitala sortu eta zabaldu ondorengo giroan hezitako pertsona.

netbook. Ordenagailu txiki eramangarria, oinarrizko funtzioak egiteko balio duena.

netiketa. Interneten ere gizalegez jokatzeko arau sorta. Esaterako, ez da letra larriz idatzi behar, oihuka ari garela ulertzen baita.

newsletter* e. buletin, albistegi.

numeriko 1* e. digital, birtual. Zenbakizko kanpaina egin beharko dute bozetan*[e.] Kanpaina digitala egin beharko dute bozetan. Kanpaina birtuala egin beharko dute bozetan.

offline (off line*, off-line*). Internetik kanpo.

online (on line*). h. sarean, Interneten... Liburua online jarri dute. Liburua sarean jarri dute.

online bidez*, online bitartez* e. Internet bidez, Interneten bidez, online... 'Online' adberbioa denez, ez du behar ez 'bidez' eta ez 'bitartez'. Parte hartzaileek bi eredu izanen dituzte aukeran: aurrez aurrekoa eta online bidezkoa*[e.] Parte hartzaileek bi eredu izanen dituzte aukeran: aurrez aurrekoa eta Internet bidezkoa.

ordain-hesi (paywall*). Webguneetan ordainpeko edukiak ikustea eragozten duen sistema.

pantaila argazki (pantallazo*, pantailazo*, pantailakada*). Testuinguru informaletan, erabil daiteke 'pantaila kolpe' ere.

PDA. Eskuko ordenagailua, besteak beste agenda pertsonal gisa erabilia.

phablet. Telefono-tableta.

phishing. Posta elektronikoaren bidez eginiko iruzurrak, bankuko kodeak eskuratuz lapurtzeko.

pirateatu. Baimenik gabe kopia egin, kopia pirata egin.

pirateria.

playlist. h. erreprodukzio zerrenda.

podcast. Entzunezko edo ikus-entzunezko fitxategia, Internet bidez hedatzen dena, eta hartzaileak noiznahi ikus edo entzun dezakeena, sarean konektatuta edo bere gailura deskargatuta.

portatil* e. eskuko, eramangarri. Eskuko irratia. Ordenagailu eramangarria, komun eramangarriak, antena eramangarria.

probako pantaila (doitze karta*, doitze irudi*).

reset egin (reseteatu*, erreseteatu*).

roaming. Seinale eremu batetik beste batera joatean sakelako telefonoa erabiltzen segitzeko funtzioa.

router (ruter*).

sagu. Ordenagailua erabiltzekoa ere 'sagua' da, ez 'arratoia'.

sakelako telefono. Eskuko telefonoa.

scam. Iruzur egiteko posta elektronikoa, itxuraz dirua irabazteko modua ematen duena.

sexting. Gailu elektroniko baten bidez mezu, irudi edo bideo sexualak bidali, jaso edo zabaltzea.

sistema eragile (sistema operatibo*, esplotazio sistema*).

smartphone. Ordenagailuen funtzio batzuk dituen sakelako telefonoa, hala nola posta elektronikoa eta Interneterako sarbidea.

software. Informatikan, programak.

software jabedun. Librea ez dena.

spam. Mezu elektronikoa, erabiltzaileak eskatu gabeko propaganda edo informazioa ematen duena.

spyware. Software gaiztoa, erabiltzailearen gustuak eta bestelako informazioa jakiteko erabiltzen dena.

start-up (start up*, startup*). Enpresa hasiberria baina bizkor handitzen ari dena, informazio eta komunikazio teknologien inguruan sortua.

streamer. Streaming bidez ikus-entzunezkoak egiten dituena.

streaming. Interneteko ikus-entzunezko fitxategiak ikusteko modua ematen duen teknika, aldez aurretik deskargatu gabe.

tableta (tablet*). Ordenagailu eramangarria, pantaila ukituz erabiltzen dena.

teaser. h. aurrerapen. Ikus-entzunezkoetan, programa baten edukiaren lapurpena, amu gisa erakusten dena.

telefonia. Telefonia mugikorra.

telefono mugikor* e. sakelako, sakelako telefono, eskuko, eskuko telefono, mobil.

Tiktok 1. Bideoak sortu eta partekatzeko aplikazioa.

tiktok 2. Izen bereko aplikazioan sorturiko bideoa.

tiktoker. Tiktok sare sozialean edukiak sortzen dituen internauta.

time-lapse (time lapse*, timelapse*). Irudi finkoak hartu eta, gero, hartu baino bizkorrago ematen dituen teknika fotografikoa.

traol (almohadila*, almohadilla*, hash*). # sinboloaren izena. Hedaduraz, hala deitzen zaie Twitterreko etiketei ere.

trending topic. h. boladako gaia. Twitterri buruz mintzatuz, denbora tarte batean gehien agertutako hitza edo gaia.

troiar, Troiako zaldi. Informatikan, birus mota. Beste fitxategi batean ezkutaturik mugitu ohi dira troiarrak.

troll. Internetez mintzatuz, solasguneetan-eta mezu ezegokiak idazten dituena, solaskideak probokatu eta eztabaida trabatu nahian.

tuit, txio. Twitterren bidaltzen den mezua. Testu espezializatuetan, onartzekoa da 'tweet' forma ere, letra etzanez idatzita. Txioka ibili nintzen arratsalde guztian. Abian da 'Piulla per las llengües' kanpaina (Txioka hizkuntzen alde). Tuit bat bidali nion atzo.

tuiteatu* e. Twitterren aritu, txioka aritu, txiokatu, txio bat bidali, tuit bat idatzi...

tutorial. Tutorial bati esker ikasi nuen. Bideo tutorialak egiten ditu.

Twitter. Mikroblog sare ezaguna. 2023az geroztik, X da ('ixa' irakurtzen da).

twitteratura. Twitterren eginiko literatura.

twitterlari, txiolari. Twitterren aritu ohi dena.

txat (chat*). Interneteko solasgunea.

txatbot (chatbot*). Solasean egiteko gai den programa informatikoa.

txateatu. h. txat batean ibili, txatean jardun...

txip (chip*).

ukipen pantaila (taktil*).

USB memoria, USB giltza, pendrive (pen drive*). Datuak gorde eta eramateko gailu eramangarria.

webdok. Internet bidez ikusteko, irakurtzeko edo entzuteko eginiko dokumentala.

webgune, web. (en: website; es: sitio web) Webguneak web orriz osaturik daude. Webguneen izenak letra etzanez idazten dira, eta webguneen helbideak ere bai. Proba ezazu 'Zoomr' ('www.zooomr.com'). Kontuan hartzekoa da 'Photobucket' ('www.photobucket.com'). Lehen aldiz 'Erabili.com'-en irakurri zuen.

webinar. Mintegi multimedia, normalean interaktiboa, sarean egiten dena.

web kamera, webcam. Ordenagailuari lotutako kamera txikia.

webmaster. Webgune baten kudeatzailea, emakume nahiz gizon.

web orri, web orrialde. Web orriek webgunea osatzen dute.

web posta (webmail*). Nabigatzaile bitartez bakarrik har eta bidal daitekeen posta elektronikoa.

whatsapeatu*, whatsappeatu* e. 'whatsapp' bat bidali, 'whatsapp'-ak idatzi, Whatsappen ibili / aritu...

Whatsapp 1. Berehalako mezuetarako aplikazioa. Whatsappen aritu ginen.

whatsapp 2. Letra xehe etzanez idatzirik, Whatsapp zerbitzuaren bitartez bidalitako mezua. Gaur 'whatsapp' bat bidali diot.

wifi (Wi-FI*). Sare informatikoetako teknologia haririk gabea.

wiki. Elkarlanean edukiak sortu eta lantzeko aplikazioa.

www.berria.eus. Etzanez idazten da, eta deklinabidea marratxoz lotzen zaio, etzanik gabe.

www.berriketan.info. Etzanez idazten da, eta deklinabidea marratxoz lotzen zaio, etzanik gabe.

Youtube (YouTube*).

youtuber. Youtuben bideoak jarriz famatu den internauta.

zibereraso (ziberreraso*).

ziberespazio (ziberrespazio*).

ziberjazarpen (ciberbullying*, ziberbullying*).

ziberkafe.

zintzilikatu. Ez erabili 'Interneten jarri / kargatu' esateko. Interneten musika eta filmak zintzilikatzeari buruzko lege proposamena*[e.] Interneten musika eta filmak jartzeari buruzko lege proposamena.

zuzenean eman, gertatu ahala jakinarazi... (denbora errealean*).

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa