Argi ikasketa esperientzia II

Laskorain Ikastola (Tolosa)-DBHko 1. mailako C gela- |

Tolosako Laskorain Ikastolan, DBHko 1. mailan, Argi ikasketa esperientzia jorratzen dute. Euskal kulturaren eta euskararen ezagutza du helburu, eta, besteak beste, Babelgo dorreaz aritu dira. Ikasleek azken produktu bat osatu dute aurrez ikasitako guztia jaso eta hura ilustratuz.