BERRIA Ikasgelaren unitate didaktikoak

Komunikazioaren erronkak XXI. mendean

DBHko 3. eta 4. mailako eta batxilergoko ikasleei zuzendutako programa didaktikoa da “Komunikazioaren erronkak XXI. mendean”. Komunikazioaren egungo erronken inguruko gakoak eskaintzen ditu, eta atal ugari lantzen ditu: sare sozialak, albiste faltsuak, kazetaritza generoen nondik norakoak… Komunikazio hizkuntzaren sekretuak argitzen ditu, idatzizko eta ahozko erabilerari dagokionez. Programazio didaktikoarekin batera, ingurune digital oso bat eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen dizkizu BERRIAk. Programa osorik edo unitateka kontratatu daiteke. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak BERRIAri emandako diru laguntza dela eta, 2026-2027ko ikasturtean programa osoa eta unitateak %50 merkeago eskuratu daitezke.

•Hauek dira lizentzia eskuratzeko tarifak.

BALIABIDE DIDAKTIKOA OHIKO TARIFA TARIFA FINANTZATUA
Programa didaktikoa osorik (sei unitate, 70 ordu) 1.275 € 637,5 €
Irakasleentzako tutoretza eta aholkularitza pertsonalizatu jarraitua 500 € 250 €
Zerbitzu teknikoa: domeinuaren mantenua eta arreta zerbitzua 300 € 150 €
PROGRAMA OSOA GUZTIRA 2.075 € 1.037,5 €
Unitate didaktiko bat (12 ordu) 450 € 225 €
ZERBITZU OSAGARRIAK
Zikloaren gela bakoitzeko tutoretza zerbitzua 250,00 €
Kazetariaren hitzaldia ikasgelan 200,00 €
BERRIAra bisita 250,00 €

Eskatu informazioa ikasgela@berria.eus helbidean.

Zer gai lantzen dituzte unitateetan?

Unitate didaktiko bakoitzean gai nagusi bat landuko dugu:

  1. Zer den komunikatzea, eta zer den kazetaritza.
  2. Informazioaren jarioa, Interneten eta sareen aroan.
  3. Informazioaren aroa eta buruko osasuna.
  4. Hizkuntzaren eta ahoskeraren garrantzia, eta hizkera ez-baztertzailea.
  5. Nola kontatu gure garaiko gatazka sozial eta politikoak.
  6. Urte bukaerako proiektua: nola sortu eduki informatibo bat taldean.

Zer konpetentzia garatuko dituzte ikasleek?

Batez ere, konpetentzia hauek garatuko dituzte sei unitateak landuko dituzten ikasleek:

Hizkuntza komunikaziorako konpetentzia (HKK)
Konpetentzia digitala (KD)
Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa (KPSII)
Herritartasunerako konpetentzia (HK)
Kontzientzia eta adierazpide kulturaletarako konpetentzia (KAKK)

Tarifak

Jarri harremanetan BERRIA Ikasgelarekin, unitate didaktikoa kontratatzeko baldintzei buruz hitz egiteko: idatzi ikasgela@berria.eus helbidera.

Zer zerbitzu emango ditu BERRIA Ikasgelak?

Unitate didaktiko guztiak kontratatu nahi dituen zentroak eskura izango ditu zerbitzu hauek:

BERRIAko kazetari batekin tutoretzak egiteko aukera izango du irakasleak.
BERRIAren egoitza nagusia (Andoainen) bisitatzeko aukera izango dute ikasleek.
Unitatearen barruan egindako lanak webgune batean argitaratzeko aukera izango du ikastetxeak.

Galdera-erantzunak

Norentzat dira unitate didaktikoak?

DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek lantzeko moduan antolatu ditugu unitate didaktikoak. DBHko beste mailetan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan ere erabil litezke. Bestalde, kazetaritza tailerrak antolatu behar dituzten irakasleentzat lagungarri izango dira, baina ez haientzat bakarrik.

Unitate didaktiko bakar bat kontrata dezakegu?

Bai, ikastetxeak kontrata dezake unitate didaktiko bakar bat. Ikasleekin sei unitate didaktikoak landuta, kazetaritzaren eta horri lotutako gaitasunen lanketa osoagoa izango da, baina posible da gai jakin bat lantzen duen unitate bakar bat ere hartzea. BERRIA Ikasgelak horren arabera egokituko ditu bere zerbitzuak. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi ikasgela@berria.eus helbidera.

Zergatik kazetaritza?

Kazetariek informazioarekin lan egiten dute, eta beren ofizioan ikasten eta garatzen dituzte hainbat ezagutza, egungo bizimodurako ezinbestekoak direnak: hizkuntza gaitasuna, testuak ulertu eta interpretatzeko gaitasuna, komunikazio ekintzak eta diskurtsoak antolatzeko gaitasuna, informazioa eta gezurrak bereizteko gaitasuna… Gainera, inguruko errealitatearekin lan egiten dute, eta horrek aukera ematen du ingurua hobeto ezagutzeko. Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan ere trebatuta daude, eta gaur egun kezka iturri diren tresnekin lan egiten dute (pantailak, sare sozialak…). Hortaz, kazetaritza ikasteko ereduak sortzeko helduleku gisa erabilita, ikasleek aukera dute hainbat gaitasun lantzeko eta hainbat arazo sozial jorratzeko.

Eskatu informazio gehiago