Arnasguneei eutsi, arnasberritzeko

Hizkuntzaren osasun orokorraren adierazle ezin hobea da euskararen arnasguneen egoera. Horren harira, aditu zenbaitek ohartarazi dute arriskua dagoela euskarak nagusitasuna galtzeko eremu horietan, euskara biziberritzeko politiketan asmatu ezean behintzat.
Euskara hizkuntza gutxituacloseBi hizkuntza dauden lurralde batean gutxiengoan dagoen hizkuntzari esaten zaio. Egoera hori, gainera, jazarpenaren eta minorizazio prozesu politikoen ondoriozkoa izan da. izanik bere lurralde osoan, ez dira asko euskarak nagusitasun nabarmena duen lurralde edo eremuak. Baina badira batzuk, adituek euskararen arnasguneak deiturikoak. Horietan ere arriskurik ez da falta. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) egindako ikerketa baten arabera, baliteke 2036rako euskararen arnasguneak galtzea, euskara biziberritzeko politiketan asmatu ezean behintzat.
Horretaz guztiaz gogoeta egiteko nazioarteko konferentzia bat egin dute Azpeitian, UEMAk, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Soziolinguistika Klusterrak Copetiers Fundazioarekin elkarlanean antolatuta. Hori dela eta, Berriketan-ek podcastak saio bat eskaini die arnasguneei, Iker Tubia kazetariak gidatuta eta Soziolinguistika Klusterreko Asier Basurto Arruti adituaren azalpenak bilduta.
Arnasgunearen kontzeptua Mikel Zalbide euskaltzain eta soziolinguistak erabil zuen lehenengoz. Joshua Fishman AEBetako soziolinguista entzutetsuaren teorien jarraitzaile izanik, hari hartu zion kontzeptua. Basurto Arrutik bereziki nabarmendu du, halere, arnasguneak ez direla nahastu behar udalerri euskaldunen kontzeptuarekin. Arnasguneetan, hainbat baldintza betetzen dira, gogoratu duenez: hiztunen kontzentrazio handia dago, bermatuta dago euskara belaunaldi batetik bestera transmititzea, eta, baliatzen diren hizkuntzen artean, euskara erabiltzen da gehien, %60tik gora.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean dauden herri guztiak, beraz, ezin dira arnasgunetzat hartu, baldintza horiek ez baitira betetzen. Herri bat UEMAn sartu ahal izateko irizpidea zera da, euskararen ezagutza %60tik gorakoa izatea herritarren artean.
Basurto Arrutik azaldu du ekinaldi kolektibo indartsu baten ondorioz biziberritu dela euskara, 1960ko hamarkadatik hasita, baina azkenaldian hauspotze hori moteltzen ari dela. Eta ez bakarrik aldaketa demografikoengatikMigrazioek, zahartze prozesuek edo bestelako prozesuek biztanleria batean eragiten dituzten aldaketak., baizik eta baita munduan eta euskaldunen bizimoduan izaten ari diren aldaketengatik ere, tartean direla digitalizazioaInformazio eta datu analogikoak formatu digitalera aldatzeko prozesua. eta batetik bestera lekualdatzeko erraztasuna, «Horren ondorioz, birpentsatu egin behar dira hizkuntza politikak eta esku hartzeak».
Azpeitiko konferentzian, munduko hainbat egoera ezagutu eta aztertu dituzte, hizkuntza gutxituak dauden hainbat herritako adituek parte hartu baitute: Eskozia, Gales, Kanada, Herrialde Katalanak, Frisia, Hego Tirol, Serbia... Basurto Arrutik irizten dio badagoela zer ikasia eredu eta errealitate bakoitzetik, bai esperientzia arrakastatsuetatik eta baita porrot egin dutenetatik ere, hanka sartze berak ez egiteko.