Bizenta Mogel, idazle aitzindaria

Lekaroz BHI-Batxilergoko 2. maila-Ione Ganboa, Lorea Agesta eta Iradi Irazoki |

Euskal literaturan oinarritutako podcastak egin dituzte Nafarroako Lekaroz institutuko ikasleek. Batxilergoko 2. mailako ikasle talde batek Bizenta Mogel idazleari buruzkoa ondu du.

Euskal literatura lantzeko, autore bat hautatu dute ikasleek taldeka. Hari buruzko informazioa bilatu ondotik, podcasta egiteko gidoia prestatzen aritu dira gelan. Aitzinetik egin beharreko lan hori guztia egin ondotik —informazioa bilatu, elkarrizketa eta formatua prestatu, eskaleta diseinatu, musika aukeratu...—, eskolaz kanpoko orduetan prestatu dute podcasta.