Erreakzio kimikoen abiadura
Aratz Ikastola (Hernani) -DBHko 4. maila-Julene Otaegui, Nahomi Suazo, Jon Ander Zubimendi eta Guha Ahmed |

Euskaraz erreakzio kimikoen inguruko bideo gutxi daudela eta, Hernaniko Aratz ikastolako 4. mailako ikasleek bideo bat sortu dute Fisika eta Kimika ikasgaian. Lanaren helburua da euskarazko baliabide bat eskuragarri jartzea, kontzeptu konplexuak izan daitezkeenak «modu erakargarri eta ulergarrian» zabaltzeko.