Agirre lehendakaria

Kirikiño Ikastola (Bilbo)-Batxilergoko 1. maila-Naroa Bernal, Iraia Burgos, Beñat Cabanas, Aimar Castillo, Ane del Castillo, Aimar Errandonea, Ane Francés, Koldobika Garitagoitia, Unai Gorriti, Mikel Hermosilla, Zuriñe López, Gorka Mateos, Olatz Miralles |

Bilboko Kirikiño ikastolako ikasleek Jose Antonio Agirre lehendakariari buruzko bideo bat egin dute. Etikasi programaren harira egindakoa da lana, eta Batxilergoko 1. mailako Mundu Garaikideko Historia ikasgaian ondu dute.

Jose Antonio Agirre lehendakariaren bizitza oinarri eta aitzakia harturik, «Euskadik XX. mendean pairatu zuen gerraren kontaketa berezia» egiten ahalegindu dira Bilboko Kirikiño ikastolako ikasleak. 

Era berean,  «gaur egun zenbait herrialdetan arriskuan diren demokraziei» balioa ematen saiatu dira, aukeratutako pertsonaia historikoak sistema demokratikoen oinarrian dauden ideiak gorpuztu zituelakoan.