Kordobatik Lekeitiora, proportzioaren bila
Azkue Natura Ikastola (Lekeitio) - DBHko 3. mailako B gela-Lea Eskurza eta Aiert Anton |

Kordobak eta Lekeitiok ba ote dute antzekotasunik? Galdera horri erantzuna emateko, artikulu bat idatzi dute Lekeitioko Azkue Natura Ikastolako ikasleek, eta proportzio kordobarra zer den azaldu.
Matematikak gizartean duen presentzia dibulgatzeko helburuarekin egin da artikulua.
Ikasleek ikertu dutenez, oktogonoari lotutako eraikuntza ugari daude Kordoban, baina baita Lekeition ere; plazako kioskoa, adibidez.