Bertsolaritza

Negarra zugan ihintza bezala Guggenheim eta Urdaibai
Aitor Etxebarriazarraga bertsolari bizkaitarrak Bilboko Guggenheim museoa Urdaibaira hedatzeko proiektuari buruz egin ditu bertsoak.
Gernika-Lumon jaio zen Etxebarriazarraga, 1993an. Fisikaria da, eta irakasle aritzen da Lilibertso bertso eskolan. 2018an parte hartu zuen lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta, 2021ean, finalista izan zen. 2022ko txapelketa nagusian, finalaurrekoetara iritsi zen.

Bertsolaritzaren genealogia feminista
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira, betaurreko moreak jantzi, eta saioei eta bertsolaritzari buruzko ikus-entzunezko saioak egin zituen BERRIAk. Besteak beste, bertsolaritzaren genealogia feminista osatu zuten.
‘Ahaztuak’ izeneko bideoa, hain zuzen, genealogia feministari buruzko lehena da, eta XIX. mende artekoak kontatzen ditu. Ondotik datoz XX. mendeko 80ko hamarraldia, 90ekoa, eta XXI. mendearen hasiera nolakoa izan den kontatzen duten bideoak eta testigantzak.

Haira Aizpurua Ibargarai: «Bertsoari gehien eskertzen diodana harremanak dira»

Maialen Lujanbio: «Goizean falta izan nituen olatuak aldean izan nituen arratsaldean»
Ez zuen marka jakin bat egin nahi Maialen Lujanbiok, finalean zortzikote horretan kantatzearekin soilik lortua baitzuen bere helburua. Hirugarrenez jantzi zuen txapela, eta «pixkanaka» ari da pozten.

Hirugarrenez, Maialen Lujanbio txapeldun
Hasi eta buka izan da onena, eta Iñaki Muruak jantzi dio txapela. Txapelketen argazkia berritu du aurtengo finalak —hiru emakumek hartu dute parte lehendabizikoz—, baina bidea berak berritu du.

Bidean gelditu arren bidea egin dutenei
Betaurreko moreekin begiratuta, Maider Galardi F. Agirre kazetariak titulu hau jarri dio Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoari, eta, oro har, txapelketak orain arte emandakoari: 'Bidean gelditu arren bidea egin dutenei'. Txapelketan emakumeek izan duten parte hartzea nabarmendu du kazetariak. Besteak beste, iruditerian eta ikuspuntuan ekarri duten berritasuna.

Pako Aristik idatzitako 'Nire Uztapide' biografia nobelatua berrargitaratu dute
Bertsolari zestoarraren bizitza eta ekarpena berreskuratzeko asmoz berrargitaratu dute, Zestoako Udalaren ekimenez. Aristiren esanetan, «autodidakta handi bat» izan zen Uztapide. Bide oparoa egin zuen bertsolaritzan; hiru aldiz irabazi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Belarri musikatuak
Jexux Mari Irazu Muñoak (Larraul, Gipuzkoa, 1972) entzumenari eskainitako bertsoak dira ondokoak. Azken bertsoetan kantatzen duenez, «horra bertsotan akufenoen udako bertsio light-a…».
Irazuk 25 urtetik gora daramatza plazan, eta mila saiotik gora egina da. Bertsolari Txapelketa Nagusian bitan izan da finalista, eta 1997an laugarren gelditu zen. Gipuzkoako Txapelketan, lau aldiz izan da finalista, eta bitan txapeldunordea.

Peru Abarrategi Sarrionandia: «Esan zidaten kikilduta kantatuz gero ezinezkoa zela txapela irabaztea»
Ausart eta presiorik gabe kantatu zuen finalean Peru Abarrategi Sarrionandiak (Aramaio, Araba, 1997), eta horri esker gailendu zen Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean. Ametsa bete duela aitortu du: «Zoramena da».