Oroiteria
  • 36ko gure gerra
    • Ikus-entzutekoak
    • Irakurtzekoak
  • Zergatik
    • Konspirazioa
    • Estatu kolpea
    • Gerra
    • Jazarpen makina
  • Zergatik
  • Datzan
  • Ganbaratik
    • Kuttunak
    • Erretratuak
    • Zeluloide puskak
    • Mintzak
    • Ahoz Gora
  • Ateratzeko zorian
    • Elkarteak
    • Non bilatu
    • Horma
Hasiera

Ateratzeko zorian

“Fruitu batzuk esku-eskura:
ez hartzea da zure ardura.
Beste batzuk adar altuenetan,
gora ta gora zoaz haietan.
Fruitu gabekoak badira:
adar antzuenetan distira.
Zuhaitzetik noiz eroriko zain,
oroimena...”

Harkaitz Cano

  • Elkarteak

    Kapitulua Ikusi
  • Non bilatu

    Kapitulua Ikusi
  • Horma

    Kapitulua Ikusi

(cc) Creative Commons lizentzia

  • Lege oharra
  • Cookie Politika
  • Kredituak

Kredituak

Webgune hau ez dago bukatuta. 36ko gerraren memoria berrosatzeko lana alerik onenak emateko dago oraindik. Horretan ari da lanean hamaika eragile. Denen topagune bihurtu nahi luke plaza honek. Eta lanok gizarteratzeko tresna. Memoria heldutasun kolektiboaren fruitu bilakatuko den arte.

Atalok etorri bitartean, hemen du bisitariak oroimenaren fruitu zenbait hartzeko aukera.

Orain artean ikusgai dagoena prestatzen aritu dira:

Gidoia eta koordinazioa: Amagoia Iban.

Testuak: Amagoia Iban eta Jon Rejado (36KO GURE GERRA ataleko idatzizko testigantzak BERRIA egunkariko hemerotekatik hartuak dira).

Mapa interaktiboak: Mikel P. Ansa. Mapa hauek osatzeko, Gaindegiak sortutako Euskalgeoren kartografia espaziala erabili da. Nafarroako Gobernuak herrialdeko hobien mapako datu basea jarri du gure eskura. Eusko Jaurlaritzaren hobien mapako hainbat daturekin eta aldiro agertu diren hobi berrien albisteekin osatu dugu.

Mapa estatikoak: Joxean Apeztegia.

Bideoen eta AHOZ GORA saileko audioen edizioa: Lara Madinabeitia.

Aholkularitza: Eneko del Amo, Iosu Chueca, Iñaki Egaña, Gotzon Garmendia, Iñaki Goiogana, Jimi Jimenez, Roberto Kerexeta, Emilio Majuelo, Fernando Mendiola.

Koordinazio teknikoa: Pello Urzelai.

Webgunearen diseinua eta garapena: WEGETIT/


Esker on berezia azaldu nahi diegu:

Jose Luis Zumetari, OROITERIAko mamiari Gernika izeneko azal ederra uzteagatik.

Iban Urizar Amorante-ri, OROITERIAren berri jakin gabe Harkaitz Canoren hitzak hartu, Oroimenaren fruitu kanta sortu eta gero guri erabiltzen uzteagatik.

Ahotsak.eus proiektuko partaideei. Tamainaz oraindik ere jabetzen ez garen altxorraren zaindariak izateagatik. Haiei esker osatu ahal izan dugu 36KO GURE GERRA ataleko bideo sorta.

Aranzadi Zientzia Elkarteari eta Euskadiko Artxibo Historikoari, beren bere liburutegia eta bilduma erabiltzen uzteagatik.

Francisco Etxeberriari, GANBARATIK ataleko KUTTUNAK saila osatzen laguntzeaz gain, etxean gordetako kuttun propioak denokin partekatzeko prest agertzeagatik.

Mentxu Alkorta, Xabi Bandini, Leire Bilbao, Jon Enbeita, Mixel Etxekopar, Jexuxmari Irazu, La Basu, Maite Larburu, Xabier Montoia, Mursego, Miren Narbaiza, Mertxe Oliden eta Joseba Tapiari, aspaldiko gerra minei boza eta doinua emateagatik AHOZ GORA sailean.

Oroimenaren soka eten ez zedin ahanzturaren katea hausten gaur arte aritu diren guztiei.