Horma

Iraganaz jabetzeko gidaria

Iraganaz jabetzeko gidaria

Jose Mari Anzola gudariak Durangoko bonbardaketan ateratako argazkiak berreskuratu eta bildu ditu Durangoko Arte eta Historia Museoak. Duela gutxi arte ezezagunak ziren lanak dira.
«Gertatutakoa dokumentatuta gera dadila nahi dut, eta, batez ere, gizartea hortaz jabetzea; biktimak eta hiltzaileak nor izan ziren bereiztea». Emozioari eutsiz, Iker Anzolak egin ditu adierazpenak, haren aita Jose Maria Anzola gudari eta espioi bilbotarraren omenezko erakusketaren atarian. Hain zuzen, atzo aurkeztu zuten Durangoko (Bizkaia) Arte eta Historia Museoan Anzola, euskal Robert Capa: Durangoko bonbardaketaren argazkiak atera zituen gudaria erakusketa. Iban Gorriti memoria historikoan aditua den kazetaria eta Mauro Saravia Bilboko Argazkilaritza Garaikidearen... Gehiago irakurri

Exilioa

Espainiako gerra zibilak izandako ondorioak jasaten ditugu 80 urte pasatu arren. Francoren garaipenak Errepublika garaiko arte sareak desegin zituen, eta 1930eko hamarkadako artea ezagutzeko aukera lapurtu zigun. Pixkanaka, urte haietako historia egiten hasi eta azpiratuta geratu ziren artisten izenak eta lanak berreskuratu genituen, adibidez, Nicolas Lekuonarena. Baina lan asko egiteko dagoela gogoraraztera datoz Nafarroako Museoan Gerardo Lizarragari buruz zabaldu berri den erakusketa bezalako ekimenak.

Gerra bukatu ondoren, legezko gobernuaren aldekoak izateagatik atzerrira... Gehiago irakurri
Salbuespenaren salbuespena

Salbuespenaren salbuespena

TOP Ordena Publikoaren Auzitegiaren jarduerari buruzko ikerketa bat argitaratu du Juan Jose del Aguilak. Auzitegi frankistak gogor jo zuen euskal herritarren kontra: 13 urtean 1.826 epaitu zituen
TOP Ordena Publikoko Auzitegiak hamahiru urte luzez jardun zuen frankismoaren garaian, 1963ko abenduaren 2tik 1977ko urtarrilaren 4ra. Salbuespenez beteriko sistema politiko batean, are salbuespenezkoagoa zen auzitegiaren funtzionamendua, disidentzia politikoari jazartzeko beren-beregi prestatua. Haren aurrean agertu beharrak zigorra zekarren gehienetan auzitegiak kaleratutako lau epaitik hiru zigorrezkoak izan ziren, eta auzipetuek seguru zekiten beren eskubideak errespetatuak izateko itxaropen guztiak kanpoan laga behar zituztela.

Juan Jose del Aguila Torresek (Torremolinos,... Gehiago irakurri
Ihes egin behar izan zutenen duintasuna

Ihes egin behar izan zutenen duintasuna

Frankistengandik ihesi, hamar urtez Lapurdin bizi behar izan zuen Jose Alfarok, familiatik aldenduta. Hark eginiko argazkiekin, erakusketa bat prestatu du Nafarroako Memoriaren Institutuak, frankismotik ihes egindako nafarrak oroitzeko.
Niretzat ohore kontua da Egia esatea, Egia Guztia eta Egia besterik ez». Hala mintzo zen Jose Alfaro (Iruñea, 1895 - Tafalla, Nafarroa, 1979) 1968an idatzitako dokumentu batean. Bere bizitza kontatu zuen bertan: frankistengandik jasandako errepresioa, ihesean egondako hamar urteak... eta, horrekin batera, pentsioa eskatu zien agintariei. Nafar askok bezala, frankisten altxamenduaren ondoren ihesi joan behar izan zuen Alfarok, familia herrian utzita. Lapurdin hamar urte igaro zituen gordeta, eta, orain, garai hartan egindako argazkiak agertu dituzte Iruñeko Planetarioan,... Gehiago irakurri
Azkura duelako egiten du hatz

Azkura duelako egiten du hatz

Fernando Mikelarenak historialari anitzen babesa jaso du. Arturo del Burgok salaketa jarri dio, bere aitona 1936ko urrian Nafarroako erreketeen buru izan zela esateagatik.
Liburu ausarta da; ez die biktimei erreparatzen, biktima horien hiltzaile izan ziren erantzule, laguntzaile eta gauzatzaileei baizik». Orreaga Oskotzenak dira hitzak Isidoro Egia Olaetxearen biloba da; aitatxi zuena eta haren hiru anaiak hil zizkioten, 1936ko altxamendu militarraren ondorioz; 2016an erran zituen, Fernando Mikelarenak Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936. Responsables, colaboradores y ejecutores (Pamiela, 2015) argitaratu eta gero. Historialariak lan horrekin hasi zuen Muertes oscuras (Pamiela, 2017), eta La (des)memoria de los vencedores... Gehiago irakurri

Martxoaren 3ko manifestazioa, Naves agurtzeko modurik onena

Duela aste batzuk joan zitzaigun (fisikoki bakarrik) Jesús Fernández Naves, gasteiztar gehienentzat Naves. Langile klasearen antolakuntza autonomoa eta militantzia antimilitarista oinarri, mundu justuago baten alde egiteagatik maitasunez oroitzen duten herritar askok ez du izan hura nahi bezala agurtzeko aukerarik, gaur egungo egoera dela eta.

Bere ingurune hurbilenetan (lagunartekoa, lanekoa, militantea edo familiakoa) parte hartzeko plazera eta harrotasuna izan dugun pertsona batzuek uste dugu ez dugula huts egiten pentsatuaz Jesúsi, Navesi,... Gehiago irakurri
Gerran hildakoen 110 gorpu topatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Gerran hildakoen 110 gorpu topatu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Jaurlaritzak aurkeztu du hobiak lokalizatu eta aztertzeko planaren balantzea. 27 baino ez dituzte identifikatu. Biktimen «duintasuna eta memoria» goratu dute
Orotara, azken 18 urteetan 1936ko gerran hildako 110 lagunen gorpuak berreskuratu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietatik 108 gizonezkoenak ziren, eta bi, emakumeak. Hobien kokapena ikertzeko eta aztertzeko 2015-2020 aldirako plana aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak duela sei urte, eta orain horren balantzea egin dute: 128 toki aztertu dituzte, eta horietatik 46tan emaitza positiboa izan da, eta hobiak aurkitu dituzte. 46 hobi horietatik 24 Bizkaian daude, 15 Gipuzkoan eta zazpi Araban.

Aurkitutako 110 gorpu horietatik, 70 gudari edo milizianoenak ziren, 26... Gehiago irakurri

Hagitz motz geratu da eskuin muturraren atentatuen txostena

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak txosten bat aurkeztu du berriki, Terrorismo ezezaguna. Eskuin muturreko atentatu terroristak Nafarroan (1975-1985) izenburupean; Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateko Bartolomé de las Casas Giza Eskubideen Institutuak gauzatu du.

Lehenik eta behin, galdetu beharko genioke Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari zergatik enkargatu dion lan hori Madrilgo Karlos III.a Unibertsitateari, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kaltetan, zeinak horrelako ikerketak kaudimen osoz... Gehiago irakurri
M-3 elkartea: «Ez dugu justiziarik lortu, baina ez dugu ahaztu»

M-3 elkartea: «Ez dugu justiziarik lortu, baina ez dugu ahaztu»

Martxoaren 3aren ingururako hamaika ekitaldi antolatu dituzte Gasteizen, 1976an hildako bortz langileak oroitu eta gertatua salatzeko
«45 urteren ondoren, ez dugu justiziarik lortu». Horixe adierazi zuen atzo Martxoak 3 elkarteak 1976ko gertakarien 45. urteurrenerako prestaturiko ekitaldiak aurkezteko egindako agerraldian. Elkarteak salatu du, hain justu, oraindik zigortu gabe daudela 1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoan bortz langile hiltzearen erantzuleak: «1976ko martxoaren 3ko estatu krimenak epaitzen uzten ez duen Espainiako zigorgabetasun ereduaren ondorioz, Argentinan irekitako prozesu judiziala eta hemen bultzatutako kereilak blokeatuta daude oraindik ere».

Oroimena eta hura lortzeko... Gehiago irakurri

Iraganaren etorkizuna

Gatazka belikoetan, gatazka horiek eragiten dituzten kausa ekonomikoak edo geopolitikoak beti daude ezkutatuta, gutxi gorabehera. Francoren altxamendu kolpista Afrikan egin zen, «Viva la República» oihukatuz. Zegoen arrisku ezkertiarra itzali nahi zen, pentsatuz, Primo de Riverarekin eta 1934ko urriko Iraultzarekin gertatu bezala, denbora gutxian, kolpe militar batekin, Espainiaren arazo sozial eta politikoa konponduta zegoela. Hala ere, Altxamendu Nazionala finantzatzen zuten azpiko indarrek iritziz aldatu zuten, eta berehala Errepublika desegitea erabaki zuten.... Gehiago irakurri
Zaintza, oroimena eta borroka aldarrikatuko dituzte Martxoaren 3an

Zaintza, oroimena eta borroka aldarrikatuko dituzte Martxoaren 3an

45 urte dira Poliziak Gasteizko San Frantzisko elizan bortz langile hil zituela. Omenaldi bat eta manifestazio bat antolatu dituzte sindikatuek
1976ko martxoaren 3an, Poliziak tiroz hil zituen Pedro Martinez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda langileak, Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan izandako istiluetan. Langileek deituriko batzar bat egiten ari ziren elizan, eta, hura hutsarazteko, erantzun bortitza eman zuen Poliziak: bortz langile hil eta bertze ehunka zauritu zituen. 45 urte beteko dira aurten gertakari lazgarri haietatik, eta, gertaera oroitzeko, «zaintza, oroimena eta borroka» aldarrikatuko dituzte ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek: Zaindu gintuztelako,... Gehiago irakurri
Memoria Gara-k adierazi du orain proiektua «zehaztu» behar dela

Memoria Gara-k adierazi du orain proiektua «zehaztu» behar dela

Ekinbideak nabarmendu duenez, Biktimen Oroimenezko Zentroa ezin da «eraikin huts bat» izan. Jakinarazi dute urtarrilaren amaieran bilera bat egin zutela instituzioekin
Memoria Gara ekinbideak agerraldi bat egin zuen atzo goizean, Gasteizko San Frantzisko elizaren alboan, Zaramaga auzoan. 1976ko martxoaren 3an, Poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituen bertan, eta, gertakari eta biktima horiek oroitzeko asmoz, Biktimen Oroimenezko Zentroa eraikitzeko akordio bat sinatu dute aste honetan instituzioek. Nerea Martinez eta Josu Santamaria Memoria Gara-ko kideek balorazio bat egin zuten atzokoan, eta azpimarratu zuten «ospatzeko» egun bat dela, baina «lehen urrats bat baino» ez dela. Hain zuzen, orain proiektua «zehaztu eta adostu» behar dela... Gehiago irakurri
M-3aren oroimenerako lekua

M-3aren oroimenerako lekua

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Gasteizko Gotzaindegiak akordio bat sinatu dute Biktimen Oroimenezko Zentroa sortzeko. Martxoaren 3koak aitortzea dute xede
Lehen urrats bat egin eta 1976ko martxoaren 3ko gertakariak eta biktimak oroitzeko eta aitortza egiteko asmoz, Biktimen Oroimenezko Zentroa sortzeko akordio bat sinatu zuten atzo instituzioek. Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan ezarriko dute espazioa, egun hartakoak gertatu ziren leku berean, hain zuzen. Bost langile hil eta ehunka pertsona zauritu zituen Poliziak egun hartan. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren arabera, beraz, zentroa sortzeko «lekurik egokiena» da eliza, eta azpimarratu zuen «historikoa»... Gehiago irakurri
Gasteizko San Frantzisko elizan jarriko dute Memoriaren Gunea

Gasteizko San Frantzisko elizan jarriko dute Memoriaren Gunea

Gotzaindegiak, Gogora-k, Arabako Foru Aldundiak eta udalak akordioa lortu dute zentroa 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren lekuan egiteko
Gasteizko Gotzaindegiaren, Gogora institutuaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren artean akordioa lortuta, Gasteizko San Frantzisko elizan jarriko dute Memoriaren Gunea. Sinbolikoa eta adierazgarria da lekua, han hil baitzituen Poliziak bost langile 1976ko martxoaren 3an. Komunikabideen bidez zabaldu zen atzo berria, eta Memoria Gara egitasmoak jakinarazi zuen larunbatean zehaztapen gehiago emango dituztela: 11:00etan agerraldia egingo dute, Martxoaren Hirua plazan. Gaur, berriz, akordioari buruzko informazio gehiago emango dute erakundeek. Hainbat komunikabidek zabaldu... Gehiago irakurri
Suntsiketaz eta egunerokoaz

Suntsiketaz eta egunerokoaz

Sigfrido Koch Bengoetxearen 150 argazki bildu dituzte 'Kearen eta lanbroaren artean' erakusketan, Donostiako San Telmo museoan. Orain arte erakutsi gabeko 36ko gerrako dozenaka irudi daude
Hegazkin beltzak zeruan. Bonbek jotako eraikinen hezurdurak Elgetan, Durangon. Sutan, ke artean, Zornotza. Lurrarekin berdinduta ia, Gernika. Bizkaian mendebaldera egin, eta bala zuloak Derioko hilerriko horman. Hilik, lau fusilatu lurrean. Gorpu gehiago Artxandarako bide bazterrean. 1936ko gerrako izugarrikeria horien eta beste askoren aurrean jarri zuen bere objektiboa Sigfrido Koch Bengoetxea argazkilariak (Donostia, 1908-1973), suntsiketa iruditan jasotzeko. Bilduma hori hamarkada luzez gorde dute haren senideek, eta, orain, lehen aldiz ikusi ahal izango dira argazki horietako asko,... Gehiago irakurri
Zenbait biktimaren senideek datu okerrak topatu dituzte Gogora-ren webgunean

Zenbait biktimaren senideek datu okerrak topatu dituzte Gogora-ren webgunean

Batzuek kexak zabaldu dituzte sare sozialetan, informazioa okerra delako edo terminologiarekin ados ez daudelako. Zuzenketa batzuk egin dituzte jadanik

Joan den astelehenean, 1936ko gerran hildako 20.970 herritarren datuak biltzen dituen webgunea aurkeztu zuen Gogora-k, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak. Lehenagotik ere, Gogora-k urteak eman ditu biktimen errolda hori egiten, baina, orain arte, datu horiek kontsultatzeko beharrezkoa zen institutuaren egoitzara joatea, eta orain, webguneari esker, herritar guztiek dute eskura hildako senitartekoei buruzko informazioan arakatzeko aukera. Hortaz, ez da harritzekoa albistea hedabideetan zabaldu bezain pronto herritar ugarik webgunera jo izana. Eta horrekin batera... Gehiago irakurri

Gogora institutuak sarean jarri ditu gerran hildako 21.000 herritarren datuak

Gogora institutuak sarean jarri ditu gerran hildako 21.000 herritarren datuak

Errepublikanoen aldean hildakoak eta frankistenak agertzen dira. Oraindik ez dakite 7.795 biktima non dauden lurperaturik. «Memoria etikoa» goretsi dute
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak sarean jarri ditu 1936ko gerran hildako 21.000 herritarren datuak, eta Euskadin gerra zibilean hildako biktimak izeneko txostena argitaratu du datu base horretako emaitza nagusiekin. Biktimen errolda hori 2019an aurkeztu zuten lehen aldiz, baina, orain arte, hango datuak kontsultatu nahi zituztenek Gogora institutuaren egoitzara jo behar zuten. Aurrerantzean, datu horiek guztiak institutuaren webgunean egongo dira, denen eskura.

Webguneak 20.970 hildakoren datuak jasotzen ditu: 1936tik 1945era gerraren eta... Gehiago irakurri
Preso sarturiko 9.023 «askatasun ufada»

Preso sarturiko 9.023 «askatasun ufada»

Euskal Memoriak liburu batean bildu ditu 1958 eta 2020 artean Euskal Herriaren «askapen borrokagatik» preso egondakoen izen-abizen, sorterri, espetxeratze urte eta argazkiak. Egileen ustez, espetxeratutakoen kopuruak erakusten du «euskal gizartearen aurka modu orokorrean» ezarri izan dela errepresioa.
Bihar, hiltzen naizenean, ez ezazue nigatik negarrik egin. Ez naiz sekula lurpean egongo; askatasun haizea naiz». Halaxe idatzi zuen Juan Paredes Manot Txiki etakideak fusilatu bezperatan, argazki baten gibelean, Che Guevararen poema batetik harturiko esaldia. Eta halaxe jarri dio Euskal Memoriak izenburua 1958tik 2020ra bitarte Euskal Herrian «motibazio politikoengatik» preso egondakoen fitxak jasotzen dituen liburuari: Askatasun haizea. Memoriaren aldeko elkarteak urtero argitaratzen du euskal gatazkarekin loturiko liburu bat, gai jakin bat landuta, eta... Gehiago irakurri
«Nire aitatxi nor zen jakin zenezan nahi nuen»

«Nire aitatxi nor zen jakin zenezan nahi nuen»

Ezkabako gotorlekuan 1934. eta 1945. urteen artean preso izandakoak ikertzen eta dokumentatzen aritu da Herrero urte luzez. Nor ziren azaldu du liburu batean: «Orain biloben eskura daude».
Teodoro Hernan Aguado, Ezkabako gotorlekuko 760. presoa, Vicenta Lopez Castillarren senarra. Haien biloba Hedy Herrerok (Bonn, Alemania, 1959) aitatxiren eta beste 5.916 presoren izenak eta izanak bildu ditu Entre rejas liburuan (Pamiela, 2020). Katakraken aurkeztu du preso haien hiztegi biografikoa.

Aitatxiri segika murgildu zara memoria historikoaren ikerketan?

Etxean txikitatik hitz egin zidaten Ezkabako gotorlekuaz, eta 2008an ezagutu nuen bertatik bertara. Izebak gotorlekuko ereserkia erakutsi zidan, pentsa.

5.917 presoren izenak ez... Gehiago irakurri

Memoria inklusibo eta ez-partzialaren alde

Idazki hau sinatzen dugunok errealitate desberdinetatik gatoz. Hala ere, bada lotzen gaituen elementu tragiko bat: giza eskubideen urraketa larrien biktimak gara. Estatuak hainbat garai eta testuinguru historikotan baliatutako indarkeria jasan dugu, eta gure errealitateek ez dute lekurik Gasteizen eraikitzen ari diren memorialean.

Batzen gaituen errealitate mingots horretatik haratago, sinatzaileok ez dugu bloke homogeneo bat osatzen. Eta gure aniztasun ideologiko horretatik, gure ibilbide pertsonal desberdinetatik eta etorkizun berri bat bakean eraikitzen jarraitzeko moduari... Gehiago irakurri

Memoria osoa, bizikidetzaren alde

Gasteizen egoitza duen Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentro Nazionalaren arabera, Espainiako Estatuak ez du inoiz terrorismorik praktikatu. Ezta Francoren diktadura garaian ere. Haatik, PSOEk Euskal Autonomia Erkidegoan gertatu Giza Eskubideen urraketei buruzko txosten bat onartu zuen, non esaten zen diktadurak «herritarren artean izua hedatzea bilatzen» zuela, «erreibindikazio politikoaren zabalkundea saihesteko». Ez al da hori estatu terrorismoaren definizio zehatza?

Hala errepikatu zuten hainbat lanetan terrorismoaren biktimen arloan... Gehiago irakurri

Meiras, memoriaren garaipena

Memoria historikoak enbarazu egiten du, auzitan jartzen baitu Trantsizioko itunaren muina, hots, Espainiako Estatuan indarrean dagoen erregimenaren oinarria. Akordio hori frankismoaren oinordeko politikoek eta oposizio demokratikoa deitutako horren parte batek egin zuten; parte horrek erabaki zuen berrogei urteko diktadurari buruzkoak isiltzea, faxismoaren krimenak ahaztea eta bere hartan eustea frankismoaren aldeko sektore sozial eta ekonomikoen pribilegioei. Sektore horiek, hain zuzen, bere egin zuten erregimenaren izu estrategia, aberastu egin ziren hari ez ikusiarena eginda, eta... Gehiago irakurri
Hogei familiak Erorien Haranetik gorpuzkiak ateratzeko ziurtagiria dute

Hogei familiak Erorien Haranetik gorpuzkiak ateratzeko ziurtagiria dute

Gogora institutuak sendietako batzuei babesa eta laguntza eskaini die. Sendiek garrantzitsutzat jo dute Madrilek euren eskubidea aitortzea
Erorien Haranean 33.000 gorpuzki baino gehiago daude, eta adituek diote 1.300 euskal herritarrenak direla. Senideek euren familiartekoen hilotzak berreskuratzeko borroka luzeak egin dituzte, eta bidea irekitzen hasi da. EAJk Eusko Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzunez, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte gaietarako sailburuak iragarri du Euskal Herriko hogei familiak lortu dutela ziurtagiria euren senideak Erorien Haranetik ateratzeko tramiteak hasteko.

Gorpuzkiak hobitik ateratzeko bidean, Gogora institutuak aholkularitza eta... Gehiago irakurri
Integratzailea eta eraikitzailea izango den memoriaren zentro bat aldarrikatu dute

Integratzailea eta eraikitzailea izango den memoriaren zentro bat aldarrikatu dute

'Memoria osoa, bizikidetzaren alde' kanpaina aurkeztu dute hamahiru eragilek. Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroaren proiektua baztertu dute. Zenbait ekintza izango dira, eta manifestuarekin bat egin daiteke
Hamahiru memoria elkartek memoriaren zentro eraikitzaile eta integratzaile baten aldeko apustua egin, eta Memoria osoa, bizikidetzaren alde kanpaina aurkeztu zuten atzo Gasteizen, Giza Eskubideen Nazioarteko egun berean. Haien arabera, Euskal Herria memoria duen herri bat da, eta ezin dira ahaztu gaur arte egindako giza eskubideen urraketak. Bizikidetza eraikitzearen aldeko urratsak egin nahi dituzte. Izan ere, nabarmendu zuten Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Zentroaren proiektuak ez duela hori bermatzen, biktimen errealitatearen zati handi bat bazter uzten duelako eta hori... Gehiago irakurri

Memoria Garak proiektua egin du, San Frantzisko eliza memoriarako gune izateko

GASTEIZ. Memoria Gara ekinbideak Gasteizko Zaramaga San Frantzisko elizarako proiektu bat egin du —Josu Santamaria historialaria arduratu da—, memoriarako gune bat eraikitzeko bertan, 1976ko martxoaren 3an poliziak bost langile hil eta ehun pertsona baino gehiago balaz zauritu zituen lekuan. Gehiago irakurri
«Ongi atera zen jokaldia»

«Ongi atera zen jokaldia»

Burgosko Prozesua hasi zela mende erdi bete zen atzo, eta, horren karietara, hainbat epaitu eta abokatu bat elkartu ziren atzo, Eibarren egindako mahai inguruan.
Jada mende erdi pasa izanagatik, bizi-bizi dago egun horietan sentitutakoa Burgosko Prozesuan izandako auzipetuen eta abokatuen aho eta begietan. Atzo bete ziren 50 urte epaiketa hasi zenetik, baina epaiketan zirenek oraindik ere ahots urratuarekin kontatzen dituzte orduan bizi izandakoak. Eta, ahots urratuarekin bezainbeste, determinazioz, «frankismoaren epaiketa» egin izanaren sentsazioa baitute. Bai behintzat atzo Eibarren (Gipuzkoa) elkartutakoek. Elixabete Garmendia kazetariak eta Josu Chueca historialariak gidatuta, mahai-inguruan bildu ziren Pedro Ibarra abokatua eta Arantxa... Gehiago irakurri
BUELTAN ETORRI ZITZAION

BUELTAN ETORRI ZITZAION

Duela 50 urte, frankismoak epaitegi militar baten aurrera eraman zituen hamasei euskal ekintzaile, eta heriotza zigorra eskatu zuen haietako seirentzat. Epai zentzagarria eman nahi zuen erregimenak, baina kontrakoa lortu zuen: herritarren protestek eta nazioarteko elkartasunak ataka estuan jarri zuten diktadura.
Mario Onaindiak kontatu zuen Burgos: juicio a un pueblo liburuaren hitzaurrean (Burgos: epaiketa herri bati; Hordago, 1978). Bruselan erbesteraturik zegoela, kazetari frantses ezkertiar batek aitortu zion Burgosko auziaren ondorioz hasi zela kontzientzia politikoa hartzen. «Niretzat, Burgosko auzia izan zen Espainiako gerra zibila 1930eko hamarraldiko europar eta amerikar askorentzat izan zena», esan zion.

Burgosko epaiketak mundu osoan izan zuen oihartzun handia, baina benetako ondorioak Euskal Herrian izan zituen. Erregimena dardarka jarri zuen, izan... Gehiago irakurri
«Burgosko Prozesua paradigma bat izan zen Europarentzat ere»

«Burgosko Prozesua paradigma bat izan zen Europarentzat ere»

XX. mendean Euskal Herrian eraginik handiena izan zuen epaiketa izan zen Burgoskoa, Iñaki Egaña historialariaren iritziz. Bereziki, nazioartean izan zuen oihartzunak ekarri zion garrantzi hori. Dioenez, mugarri historiko bat da Burgoskoa.
Euskal Memorian eta historialari gisa makina bat lan egindakoa da Iñaki Egaña (Donostia, 1958). Berriki argitaratu du El proceso de Burgos 50 años después liburua (Burgosko Prozesua 50 urteren ondoren). Dioenez, bereizgarri jakin batzuek eman zioten oihartzuna epaiketa hari, bai Euskal Herrian eta bai munduan.

Zein dira Burgoskoa berezi egiten duten ezaugarri horiek?

Batetik, nazioartean izan zuen oihartzuna. Sona handiko nazioarteko begiraleek babesa azaldu zieten inputatuei: Olof Palmek, Simone de Beauvoirrek... Europa... Gehiago irakurri
«Espainiako Estatuaren sakoneko kultura militarra da»

«Espainiako Estatuaren sakoneko kultura militarra da»

Ramon Baltar galegista errepublikazalearen bidez kontatu du Galiziako frankismo garaiko barne erresistentzia Suso del Toro idazleak. 'Nòs' egunkariak elkarrizketatu du, 'Un señor elegante' liburuaren harira.
Memoria izan da beste behin Suso de Tororen idazgaia (Santiago de Compostela, 1957). Sete palabras lanean bere familiaren historia ikertu zuen, eta Home sin nome lanean, berriz, borreroen memoria landu zuen; bada, lan berri honetan, Un señor elegante-n (Xerais), Baltar familiaren ibilbidea berregin du, erro burges, errepublikazale eta galegistak dituena bera. Liburu hau eta egilearen artikuluak irakurrita, hobeto uler liteke orainaldia iraganarekin duen loturaren bitartez. Nola eta beste behin ikusarazita proiektu frankistak bere segida duela disidentzia politikoa... Gehiago irakurri
«Batez ere, inpunitatea izaten zen gogorrena»

«Batez ere, inpunitatea izaten zen gogorrena»

Roberto Perez Jauregi gazte eibartarra hilik suertatu zen Burgosko Prozesuaren kontrako protestetan. Haren lagun eta burkide izandako Begoña Vesgak dioenez, urte askoan «ahaztutako biktima» izan da.
Burgosko Prozesuaren kontrako protestetan Espainiako Poliziak Roberto Perez Jauregi balaz hil zuen Eibarren (Gipuzkoa). PCE(i) alderdiko kidea zen Perez Jauregi; Begoña Vesga (Quintanilla de San Garcia, Espainia, 1951) haren burkidea eta laguna izan zen, eta manifestazio hartan egon zen.

1970eko abenduan, 21 urte zituen Perez Jauregik, eta hemeretzi Begoña Vesgak. Biak ala biak PCE(i) edo Alderdi Komunista Internazionaleko kideak ziren. PCEren banaketa batetik sortutako alderdia zen PCE(i), garai hartan hain ugariak ziren ezkerreko beste talde bat.
Gehiago irakurri
Askotariko bideen abiapuntua

Askotariko bideen abiapuntua

Burgosko Prozesua igaro ostean, auzipetuek hainbat ikuspegi eta lekutatik bizi izan dituzte Euskal Herriaren egoera politikoaren nondik norakoak. Askotan, kide izandakoak ideologikoki erpin ezberdinetara urrundu ziren. Hona hemen haien ibilbideak, laburtuta.
JOSU ABRISKETA (Ugao, 1948)
Auzipeturik gazteena izan zen. Atxilotu zutenean 19 urte baino ez zituen, baina ordurako ETAko liberatua zen jadanik. 62 urteko zigorra jarri zioten, eta 1977an irten zen, Amnistiaren Legearekin. Ipar Euskal Herrian aterpetu ostean, 1983an atxilotu zuten, eta Panamara bidali zuten deportatuta. Handik Kubara egotzi zuten, eta han bizi da oraindik.

ITZIAR AIZPURUA (Deba, 1943)
15 urteko zigorra jarri zioten. Euskararen eta euskal kulturaren aldeko militantea. HBko kide izan zen, eta diputatua Eusko... Gehiago irakurri
Ez da kasualitatea ez jakitea

Ez da kasualitatea ez jakitea

Burgosko Prozesuaren testuinguruari buruzko erakusketa bat ireki dute Gipuzkoako Aldundiak, EHUk eta Aranzadik. Gazteek arretaz entzun dituzte historialariaren azalpenak.
Ez da kasualitatea guk ez jakitea Burgosko prozesua zer izan zen eta zer testuingurutan gertatu zen; beste gauza asko erakutsi dizkigute eskolan», esan du Mikele Etxekoloneak, eta Nahia Urdalletak gehitu du giro hori ezaguna egin bazaio izan dela etxean aitak kontatu izan diolako. Igor Telleriak, berriz, uste du gazteei historia telesailen bidez iristen zaiela zuzenen, eta, garai hura kontatzen duten telesailak ugaritzen ari direnez, kontakizun fikzioratu horien gaineko galbahe egokiaz gogoetatu du. Etxekolenea, Urdalleta eta Telleria EHUko ikasleak dira, eta BERRIAk elkartu ditu... Gehiago irakurri
Burgos, orain 50 urte

Burgos, orain 50 urte

Abenduaren 3an, 50 urte beteko dira gero Burgosko Epaiketa esango zitzaion hura hasi zela eta gu abokatu aritu ginela. Auzitegi militar batek hantxe epaitu zituen, Burgosko Gobernu Militarraren egoitzan, hamasei preso politiko, ETAko militante edo militante izateagatik akusatuak. Horietatik seiri heriotza zigorra eman zieten, eta, ondoren, zigorra ordeztu zieten 30 urteko kartzelaldiarekin. Gainerakoei 12-70 urteko kartzela zigorrak eman zizkieten. Akusatuetako bat libre utzi zuten, dagoeneko gertaera haiengatik zigortua izan zelako OPAn.

Gerra kontseilu bat bost militarrez... Gehiago irakurri

SF-78: inpunitatea versus justizia

Espainiako Konstituzioak, 117. artikuluan, honela dio: «Herria da Justiziaren sorburua». Alabaina, 1978ko sanferminetan gauzatutako ekintza kriminalen kasuan, adierazpen hantuste hori esaldi hutsa baino ez da. Urte hauetan horien inguruan emaniko ebazpen judizialek ez dute deus ikustekorik Iruñeko populazioaren parte handi batek gertaera haietaz bere egiten dituen kontakizun eta sentimenduarekin. Are, kontrako norabidean doaz.

2019ko urtarrilean Iruñeko epaitegietan jarritako azken kereila Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen... Gehiago irakurri
«Monumentuek ez dute oroitzeko balio»

«Monumentuek ez dute oroitzeko balio»

Podcastak isiltasunak hautsi nahi ditu. Besteak beste, Basauriko hamaikena: abortatzea eta abortuak egitea leporatuta, ia hamar urteko epaiketa izan zuten. Garai hartan mugarria izan zen; ezezaguna da egun.
PRX & Google Podcasts Creator Programek 12.000 proiekturen artean hautatutako hamabietako bat izan zen De esto no se habla (Honi buruz ez da hitz egiten). Oihartzun gutxi duten ahotsen inguruko podcastak saritzen ditu, eta hori egiten dute, hain zuzen ere, Isabel Cadenas Cañonek (Basauri, Bizkaia, 1982) zuzendutako saioek: isildutako istorioak berreskuratu. Besteak beste, andreen erreprodukzio eskubideen mugarri izan zen Basauriko hamaiken epaiketa, 1976tik 1985era artekoa: abortatzea edo abortuak egitea leporatu zieten, eta prozesuak oihartzuna izan zuen Espainian;... Gehiago irakurri
«Nondik zatozen ez badakizu, ezinezkoa da jakitea nor zaren»

«Nondik zatozen ez badakizu, ezinezkoa da jakitea nor zaren»

'Genozidio' hitza «oso egokia» da frankismoa deskribatzeko, Feiersteinen iritziz: «Prozesu haren ostean, Espainiak ez zuen lortu kaltea leheneratzea, besteak beste ezin izan zuelako genozidio gisa formulatu».
Daniel Feierstein (Buenos Aires, 1967) soziologoa da, eta Gizarte Zientzietako doktoretza egina Buenos Airesko Unibertsitatean. Aurkezpen labur horrek ezin ditzake laburbildu Feiersteinen titulu, kargu eta argitalpen guztiak, baina, ikusita praktika genoziden inguruan egin dituen ikerketak eta izan duen dedikazioa, bistan da gai horren inguruko aditurik behinenetako bat dela mundu osoan.

BERRIArekin mintzatu da, bai Martin Villa Espainiako ministro ohiaren deklarazioa dela eta, bai Espainiako Gobernuak memoria historikoari buruz landutako lege proiektu berria dela eta, eta... Gehiago irakurri
«Kalean zegoen giroarekin, askatasun handiagoa genuen espetxean»

«Kalean zegoen giroarekin, askatasun handiagoa genuen espetxean»

Sozialista petotzat du bere burua Aialak. PSOEko eta UGTko militantea da. 21 urterekin atxilotu egin zuten, Bizkaiko erakunde klandestino bateko kide izateagatik.
Etxean jaso zuen Alicia Aialak (Barakaldo, Bizkaia, 1947) militantziarekiko grina. Espainiako alderdi sozialistako kide egin zen 18 urterekin, eta, dioenez, ordutik bizitzako egun guztietan borrokatu da. UGT sindikatuan aitzindarietako bat izan zen, eta han igaro zituen urte gehienak. Basauriko espetxetik ere igaro zen bi aldiz, enpresa batzordeetan aritzeagatik. Erretiratu zenean, idazteari ekin zion, eta jada hiru eleberri idatzi ditu bere familiako kideei buruz. Lehena, aitak Espainiako gerran bizitakoari buruz, bigarrena, amari buruz, eta azkena, Cárcel de Mujeres (Emakumeen... Gehiago irakurri
Burgosko Prozesuaren eragina aztergai dago erakusketa batean

Burgosko Prozesuaren eragina aztergai dago erakusketa batean

Mende erdia beteko da aurten frankismoaren aurkako mugimendu hartatik. Gipuzkoako Diputazioak, Aranzadik eta EHUk ondu dute
Burgosko Prozesuaren testuingurua ezagutaraztea eta Euskal Herriko historia hurbilean izan zuen eragina aztertzea: horiek dira 1970-2020 Burgosko Prozesua. Frankismoari epaiketa izeneko erakusketaren helburuak. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco katedrak antolatu dute, elkarlanean, eta EHUren Donostiako campuseko Carlos Santamaria eraikinean izanen da ikusgai, azaroaren 20tik urtarrilaren 26ra.

Prozesuaren nondik norakoak azaltzeko, garai hartako 173 agiri eta testigantza bilduko dituzte... Gehiago irakurri
Legarreako leizea Nafarroako Memoria Historikoko eremu izendatu dute

Legarreako leizea Nafarroako Memoria Historikoko eremu izendatu dute

GAZTELU. Nafarroako Memoria Historikoko eremu izendapena eman dio Nafarroako Parlamentuak Legarreako leizeari. Hara bota zituzten Juana Josefa Goñi Sagardiaren eta haren sei seme-alaben gorpuak 1936ko estatu kolpearen ondoren. Parlamentuak azaldu du leku hori «memoriaren transmisioko gune» bilakatzeko eta bakea eta elkarbizitza bultzatzeko eman diotela izendapen hori Gehiago irakurri
Iñaki Egañak Burgosko Prozesuari buruzko liburu bat kaleratu du

Iñaki Egañak Burgosko Prozesuari buruzko liburu bat kaleratu du

DONOSTIA. Iñaki Egaña historialariak El Proceso de Burgos. 50 años después liburua kaleratu du Txertoa argitaletxearekin. Aurtengo abenduan 50 urte beteko dira prozesua egin zutenetik. Egañak atzo aurkezpenean adierazi zuenez, asmo dibulgatzailea du liburuak; hau da, «Euskal Herrian XX. mendean eremu sozial eta politikoan izandako gertakari garrantzitsuenetako bat» ezagutaraztea. Gehiago irakurri
«Pauso handia da, baina Espainiari ezinezkoa zaio kalte-ordainak ematea»

«Pauso handia da, baina Espainiari ezinezkoa zaio kalte-ordainak ematea»

Espainiako Gobernuak onartutako Memoria Demokratikoaren Legeak, besteak beste, frankismoko epaiak baliorik gabe uztea ekarriko du, baina Mirandak zalantza du nola kudeatuko duen sententzien baliogabetzea.
Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak memoria historikoaren lege berriaren aurreproiektua onartu zuen herenegun, eta hainbat aldaketa egin ditu aurreko legearekin alderatuta, besteak beste, frankismoko sententzien baliogabetzea, Francisco Franco fundazioa desegitea eta Erorien Harana desakralizatzea. Gobernuak egin duena ontzat hartu du Eztizen Miranda Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak (Berango, Bizkaia, 1983), «baldin eta adierazpen hutsean bakarrik geratzen ez bada».

Memoria historikoaren lege berriaren aurreproiektua berandu iritsi da?Gehiago irakurri
Xose Humberto Baenaren azken gutun-egunak

Xose Humberto Baenaren azken gutun-egunak

1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten bost milianteetako bat zen Xose Humberto Baena Alonso (Vigo, 1950 Madril, 1975). Itzalaz bestaldera baino lehen zenbait gutun idatzi zituen, familiari bezainbat munduari azken adio eginez. Baenaren boza da, eta, hein berean, Sanchez-Bravo, Garcia Sanz, Txiki, Otaegi eta haiekin batera epaitu zituzten burkideena.
CARABANCHEL, 1975EKO IRAILAK 18

Eman berri dizkidate boligrafoa eta nahi beste paper. Eman didaten orduko hasi natzaizue idazten zeren, nahiz ez dudan kontatzeko berririk, idazteak berak barnea husten laguntzen nau, eta zuen aurrean eta zuekin hitz egiten ariko banintz bezala ari naiz idazten.

Goizean, ziega barnean erretzeko baimena eman didate, baina lastaira kanpora aterarik. Asko erretzen dut, nahizu. Ez kalean libre nintzenean bezainbat, baina hor nonbait. Zigarroa piztu behar dudanero funtzionarioa deitu behar dut, pospolorik ez baitut, eta bataren... Gehiago irakurri
Memoriaren Lege berriak frankismoak egindako epaiketak baliogabetuko ditu

Memoriaren Lege berriak frankismoak egindako epaiketak baliogabetuko ditu

2007ko legea gaurkotzen duen aurreproiektua onartu dute. Orain Kongresura eramango dute. Espainiako Gobernuak dio lege berria gauzatzeak «luze» joko duela

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak memoria historikoaren lege berriaren aurreproiektua onartu du, eta hainbat aldaketa sartu ditu egun indarrean dagoen legearekin alderatuta. Hasteko eta behin, izena bera ere aldatu nahi diote legeari, eta, gobernuaren proposamenak aurrera egiten badu, Memoria Demokratikoaren Legea izango litzateke aurrerantzean. Baina bestelako aldaketak ere aurreikusi dituzte: esaterako, frankismoaren pean egindako epaiketa sumario guztiak baliogabetzat jotzeko asmoa dute.

Ikusi gehiago: Gehiago irakurri

Memoria historikoaren arloan Madrilen aholkulari izango da Paco Etxeberria

MADRIL. Paco Etxeberria auzitegi mediku, antropologo eta Aranzadi elkarteko presidentea aholkulari gisa arituko da Espainiako Gobernuarentzat, memoria historikoaren alorrean. Madrilek gaur du onartzekoa Memoria Demokratikoaren Legearen aurreproiektua, eta, besteak beste, hobi komunak irekitzea dute asmoa, horren baitan. Gehiago irakurri
Egon daitezkeen «presioei» men egin gabe, Martin Villa auzipetzeko eskatu dute

Egon daitezkeen «presioei» men egin gabe, Martin Villa auzipetzeko eskatu dute

Argentinan frankismoko krimenak ikertzen ari da Servini epailea, eta lekukotasuna hartu dio ministro ohiari. Hamar egun ditu ebazteko

Iruñeko Justizia Jauregiaren parean protesta egin zuten atzo, frankismoko krimenak epaitzeko eskatzeko. 78ko Sanferminak Gogoan plataformak egin zuen elkarretaratzerako deia, eta protestarekin bat egin zuten beste zenbait eragilek ere: hala nola parte hartu zuten Martxoak 3 elkarteak, Joseba Barandiaranen familiak, Goldatu elkarteak, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Egiari Zor Fundazioak, Amapola del Caminok eta Mirandako Elkarte Errepublikanoak. Bertaratutakoek babesa adierazi zioten Maria Servini epaileak frankismoko krimenak argitzeko Argentinan abian duen auziari, bereziki gogoan... Gehiago irakurri

Elkarretaratzea egingo dute gaur Iruñean, Martin Villaren galdeketaren harira

Elkarretaratzea egingo dute gaur Iruñean, Martin Villaren galdeketaren harira

Protestarekin bat egin dute 78ko Sanferminak Gogoan eta Martxoak 3 elkarteek. Hainbat europarlamentarik salatu dute Borrellen jokabidea
Epailearen aurrean izango da, azkenean, Rodolfo Martin Villa ministro ohi frankista. 2014an abiarazi zuen prozesua Maria Servini Argentinako epaileak, baina bide judizialean hainbat oztopo eta gorabehera izan ostean, gaur izango du Martin Villak Servini parez pare. Ez dira presentzialki elkartuko, ordea. Lehenik, estradizio eskaeraren ukatzea; ondoren, galdeketa Espainian egitearen debekua, eta, azkenik, koronabirusaren krisiak eraginda, bideo deiez hartuko dio deklarazioa epaileak, Argentinak Madrilen duen enbaxadan. Eta kanpoan —Madrilen, Asturiasen eta Euskal Herrian, besteak... Gehiago irakurri

Epaileak agindu du Francoren familiak Meirasko Jauregia estatuari itzultzeko

SANTIAGO. Galiziako Justizia Auzitegiak atzo erabaki zuen Meirasko jauregiaren jabetza Espainiako Estatuarena dela, eta, beraz, Francisco Franco diktadore ohiaren familiari agindu zion jauregia estatuari itzultzeko. Familiak, berriz, ez du kalte-ordainik jasoko. Ebazpenaren berri eman ondoren, familiaren abokatuak adierazi zuen helegitea jarriko dutela auzitegiak emandako sententziaren aurka. Gehiago irakurri
Isiltasunetik lau haizeetara zabal dadin

Isiltasunetik lau haizeetara zabal dadin

45 urte bete dira Espainiako Poliziak Xose Ramon Reboiras hil zuenetik. UPGko militantea zen, eta Galiziako nazionalismoan arrastoa utzi zuen. Hari buruzko dokumentala ekoiztu du Alberte Merak, 'Reboiras: Acción e corazón'.
Guztiz iltzatuta dauka memorian Ramon Reboirasek (Imo, Galizia, 1951) 1975eko abuztuaren 12 hura. «Etxera joateko esan zidan batek, Ferrolen (Galizia) zerbait larria jazo zelako. Anaia etorri zitzaidan segituan burura». Hain zuzen, Ferroletik kanpo zegoen hilerrira joan zen amarekin autoan, eta han topatu zuten Xose Ramon Reboiras Moncho-ren gorpua. «Guztiz biluzik zegoen, eta bizkarrean hiru zulo zeuzkan, balek eginak; kamiseta odol orbanez beteta zeukan». Joan den asteazkenean, 45 urte bete ziren Polizia frankistak Reboiras Union do Povo Galego UPG alderdi politikoko... Gehiago irakurri
Ezkabatik ihes egin zuen preso baten gorpuzkiak identifikatu dituzte

Ezkabatik ihes egin zuen preso baten gorpuzkiak identifikatu dituzte

Nafarroako Gobernuak sortutako DNA bankuari esker atzeman dituzte Leoncio de la Fuenteren gorpuzkiak. Larrasoañan exekutatu zuten
Nafarroako Gobernuak Ezkaban preso egon ziren eta Larrasoañan (Nafarroa) exekutatu zituzten lau pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu zituen 2018ko uztailean. Paulina Lizoainen testigantzari esker jakin zuen Nafarroako Gobernuak han izandako exekuzioen berri. 89 urteko herritar horrek haurra zela ikusi zuen lau lagunen hilketa, eta Nafarroako Gobernuak Esteribarren hobitik ateratzeko lan batzuk egin ondoren erabaki zuen ikusitakoa kontatzea.

Leoncio de la Fuente Ramosen gorpuzkiak identifikatu dituzte orain gorpuzki horien artean, haren alabak Nafarroako DNA bankuan utzitako... Gehiago irakurri
«Frankismoaren inpunitatea garden agertu du kereilak»

«Frankismoaren inpunitatea garden agertu du kereilak»

Frankismoko krimenak ikertzeko asmoz Argentinan kereila bat jarri zutenetik hamar urte bete dira. Ibargutxiren ustez, ez da «normala sozialistek «trantsizioko itun negargarriak» mantendu nahi izatea.
Buenos Airesko epaitegi federal batean jarri zuten kereila bat Argentinan jaio eta bizi ziren norbanako batzuek. 2010eko apirilaren 14a zen, eta errepresio frankistaren biktima izandako batzuen senideak ziren. Krimen frankisten aurkako euskal plataformak ere kereilarekin bat egin zuen handik gutxira. Josu Ibargutxi (Eibar, Gipuzkoa, 1949) bozeramailearen esanetan, «indartsu eta gogotsu» jarraitzen dute. «Nahiz eta isilik nahi gaituzten, ez dago isiltzerik».

Hamar urte bete dira frankismoak gizateriaren aurka egindako krimenak ikertzeko helburuarekin Argentinan kereila bat... Gehiago irakurri
Hegoaldeko 253 herritar deportatu zituzten nazien kontzentrazio eremuetara

Hegoaldeko 253 herritar deportatu zituzten nazien kontzentrazio eremuetara

Horietatik 113 hil egin ziren, eta beste 125 bizirik irten ziren. «Biktimen erreparazio morala» bermatzeko egin du txostena Gogora institutuak
1940 eta 1945 urteen artean, Hego Euskal Herriko 253 herritar deportatu zituzten, gutxienez, nazien kontzentrazio esparruetara, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak txosten batean jaso duenez. Mauthausen kontzentrazio eremura erbesteratu zituzten euskal herritarren ia erdiak, eta hildakoen bi heren. Azterlanaren arabera, kontzentrazio esparruetara eraman zituzten 253 euskal herritar horietatik erdia (125) bizirik irten zen, beste 113 hil egin ziren, eta ez da ezagutzen zer gertatu zitzaien gainerako hamabostei.

Atzo 75 urte bete ziren azken euskal... Gehiago irakurri

Gernika eta Euskal Herria, munduaren aurrean

Gernika hiri irekia da, bonbardaketa haren 83 urtera. Irekia Euskal Herrira eta mundu osora. Gaurko Gernika, orduko hildako askoren gorpuzkinak estali eta gainean berreraikitzera behartu zutena, dena ezkutatu, dena gezurrez ilundu. Ordutik, Euskal Herriko etxeetan Gernikaren irudi sinboloa gordetzen dugu, hormetan edo bihotzetan. Gaur agintzen gaituen Estatu espainiarraren zutabe eta ekintza fundazionala da, esentzian, Gernikako bonbardaketa. Gaur, mundu osoan, euskaldunon erreferentzia ezagunena Gernika da, Picassoren koadro erraldoian betirako agertua.

Euskal Herria bere... Gehiago irakurri

Olarizuko gurutzea

Alkate jauna: kontatu egia gasteiztarrei, sudurra haztea nahi ez baduzu. Pare bat urtetik hona, Olarizuko gurutzearen inguruan mota guztietako adierazpenak entzun dira zure ahotik, benetako burugabekeriak esanez.

Derrigorrezko konfinamendu hau aprobetxatuz, hainbat iturritatik jasotako datuekin batera nire iritzia ematea erabaki dut.

Gurutzearen eraikuntzari dagokionez, hiru aitzindariek, Apraizek, Guereñuk eta Olazagoitiak, bertan parte hartzea erabaki zuten, beste ñabardura batzuk izango zituela jakin gabe.

Gurutzea agintari zibil,... Gehiago irakurri
Ilusio urteak: EGIren komando bereziak

Ilusio urteak: EGIren komando bereziak

1969ko Aberri Eguneko eguerdian, bi gazteren heriotza beti tragikoa gertatu zen Nafarroan, Ultzamako bentan. Jokin Artajo eta Alberto Asurmendi hil ziren, Valladolideko (Espainia) egunkari batean jartzekoak ziren lehergaia manipulatzen ari zirela. Operazio berean, lau gailu gehiago zartatzekoak ziren egun hartan Artajo eta Asurmendiren kideak, EGIren komando berezietako militanteak.
Gabriel Arestiren poema atala da: Nik ere badut nire egia /eta bankero jaunarenak bezainbat /edo baino gehiago /balio du. Nork bere egia du, baina hamaikarenak baino gehiago balio du Jokin Artajo eta Alberto Asurmendi ezagutu zituenarenak, EAJren EGIren baitako komando berezietako kide izan zenarenak. Ez du egiazko izenik eman nahi, itzal gordea da, eta anonimo iraun nahi du, kide izan zituenekiko errespetua argudio. Hala ere, egiaz eta begiaz ari da: «1966tik 1969ra jardun genuen borrokan EGIren komando berezietan. Gauza korala izan zen, ez inoren borroka pertsonala. Gutxi ginen,... Gehiago irakurri

A-14a ospatzeko deia, 36ko gerran fusilatuen senideek

IRUÑEA. 1931ko apirilaren 14an Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zutela gogoratzeko, egun horretan, urtero, Iruñean ekitaldi bat antolatzen du 1936an Nafarroan fusilatuak izan zirenen senideen elkarteak. Aurten ezin izango du egin koronabirusaren krisia dela-eta Espainiako Gobernuak ezarritako itxialdiarengatik, baina senideen elkarteak balkoietan eta leihoetan ospatzeko deia egin du.

Ohar batean azaldu duenez, COVID-19ak eragin duen krisia dela-eta egunero balkoietan eta leihoetan egiten diren txalo jotzeei eta kazola jotzeei «musika, kartelak, eta... Gehiago irakurri
Faxistek Durango bonbardatu zutenetik 83 urte igaro direla oroitu dute

Faxistek Durango bonbardatu zutenetik 83 urte igaro direla oroitu dute

Unai Iturriagak idatzitako testu baten pasarteak irakurri dituzte herriko eragileek, eta bideo bat osatu dute. Ez da ekitaldi publikorik egon
Faxistek herria bonbardatu zutela oroitu dute, urtero bezala, Durangon (Bizkaia). Atzoko egunez gertatu zen, duela 83 urte. Eta, hori gogoratzeko, ohi bezala, Uribarriko Andra Mari baselizako kanpaiak jo zituzten, eta su bat piztu zuten elizpean. Bonbardaketan hildako 336 pertsonak omentzeko urtero Durangon egiten dituzten ekitaldiek ordezkaritza instituzional zabala bildu ohi dute, baina atzo, koronabirusaren krisiarengatik Espainiako Gobernuak ezarritako itxialdia dela eta, ez zuten ekitaldi publikorik egin. Horren ordez, Unai Iturriaga bertsolari eta komikigile durangarrak idatzitako... Gehiago irakurri

Martin Villa galdekatuko dute maiatzaren 26an

MADRIL. Ceaqua Argentinako Kereilaren aldeko eta Frankismoaren Krimenen aurkako Espainiako plataformak jakinarazi duenez, Maria Servini epailea Madrilera joango da maiatzaren 23an, hiru egun geroago Rodolfo Martin Villa Espainiako Sindikatuetako Erlazioetako ministro izandakoa galdekatzeko. Epailea martxoaren 20an zen Martin Villari deklarazioa hartzekoa, baina, Ceaquak salatu duenez, «arazoak» izan dira Espainiako Gobernuarekin, eta Servinik atzeratu behar izan du bidaia.

Elkartearen arabera, Espainiako agintariek «hainbat hilabetez oztopatu» dute Serviniren bidaia.... Gehiago irakurri
Servinik Espainiari eskatu dio argitzeko Martin Villa galdekatu dezakeen

Servinik Espainiari eskatu dio argitzeko Martin Villa galdekatu dezakeen

Martin Villak martxoaren 20an deklaratu beharko luke, Argentinaren Madrilgo enbaxadan. Espainiako Gobernua aurka agertu zen
Maria Servini epaile argentinarrak Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro ohia galdekatu behar zuen martxoaren 20an, Argentinak Madrilen duen enbaxadan, frankismoaren biktimek Argentinan jarritako kereilaren harira.

Espainiako Gobernua, ordea, deklarazioaren aurka agertu zen joan den urtarrilean. Espainiako Justizia Ministerioak hartu zuen erabakia, argudiatuta ikerketa faseko deklarazioa hartzeko «modu egokiena» zela Servinik nazioarteko eskakizun bat egitea, Espainiak ez baitauka jardunerako eskumenik. Ondoren, baina, Juan Carlos Campo Justizia ministroak eta Carmen Calvo... Gehiago irakurri
«Sarraski isila» gelditzeko deia

«Sarraski isila» gelditzeko deia

Martxoak 3 elkarteak «prekaritateak hildako langileak» gogoratu ditu Gasteizko sarraskiaren 44. urteurrenean. Zalantzak ditu Martin Villak Servini epailearen aurrean deklaratuko ote duen
Martxoak 3 elkartekoen ustez, Francisco Aznarren, Romualdo Barrosoren, Pedro Maria Ocioren, Jose Castilloren eta Bienvenido Peredaren memoriak «oraina» elikatzen du. Atzo bete ziren 44 urte Espainiako Poliziak Gasteizen hil zituenetik, San Frantzisko elizan egiten ari ziren batzar batean zeuden langileei oldartuta. Eta langileen oraina oso presente dauka elkarteak, atzo, sarraskiaren urteurrenean, elizaren kanpoaldean egindako omenaldian, «lan istripuetan eta prekaritatearen ondorioz bizitza galdu duten langileak» izan baitzituen gogoan —Zaldibarko luizian desagertutakoak zenbatu... Gehiago irakurri

Martxoak 3 taldeak «zigorgabetasuna» salatu du

Martin Villak martxoaren 20an deklaratuko du inputatu gisa, Argentinak Madrilen duen enbaxadan
GASTEIZ. Baliteke 2020ko martxoaren 20a «inflexio puntu bat» izatea, Martxoak 3 elkarteak atzo Gasteizen esan zuenez. Izan ere, egun horretan Martin Villa Espainiako ministro ohiak Argentinaren Madrilgo enbaxadara joan beharko du inputatu gisa deklaratzera. Maria Servini epaile argentinarrak galdekatu du, biktimek Argentinan jarritako kereilaren harira. Gizateriaren aurkako krimenak egotzi dizkiote Villari 1976ko martxoaren 3ko gertaerengatik. Baina, horiez gain, 1977ko amnistiaren aldeko astearekin lotutako krimenak eta bestelako batzuk ere leporatzen dizkiote.
Gehiago irakurri

Espainiak ez du nahi Servinik Martin Villa ikertzea

Maria Servini epaile argentinarrak Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro ohia galdekatu behar zuen martxoaren 20an, frankismoko biktimek Argentinan jarritako kereilaren harira. Espainiako Gobernua, ordea, deklarazioaren aurka agertu da. Kereila argentinarraren aldeko koordinakundeak adierazi duenez, Espainiako Justizia Ministerioak hartu du erabakia. Hark argudiatu du Servinik nazioarteko eskakizun bat egin beharko lukeela Martin Villa galdekatzeko, Espainian ez baitauka jardunerako eskumenik. Hala ere, koordinakundeak salatu du eskaera aurrez egina zuela epaileak, baina Espainiako... Gehiago irakurri
«Juan Ibarrolak gehiegikerien aurrean esku hartzen zuen»

«Juan Ibarrolak gehiegikerien aurrean esku hartzen zuen»

Errepublikaren alde jarri zen Juan Ibarrola guardia zibilari buruzko biografia argitaratu du Laudio Memoria elkarteak. Ibarrolak «hasieratik adierazi zion leialtasuna errepublikari, eta hitza bete zuen».
Laudio Memoria elkarteko kideek kasualitatez izan zuten Juan Ibarrolaren berri (Laudio, Araba, 1900-1976). 36ko gerrari buruzko informazioa biltzen ari zirela, Ibarrolak eskuz idatzitako memoriak topatu eta idazki haiek transkribatzen hasi zirenean jabetu ziren pertsona haren balio historikoaz. Hainbat historialariren laguntzarekin eta artxiboetan bildutako informazioarekin, Juan Ibarrola Orueta. El precio de la lealtad (Leialtasunaren prezioa) biografia idatzi du Laudio Memoria elkarteak. Guardia Zibileko ofizial bat izan zen Ibarrola altxamendu frankista hasi zenean, eta... Gehiago irakurri
«Historia liburuek azaltzen ez dutena azaltzen dute binetek»

«Historia liburuek azaltzen ez dutena azaltzen dute binetek»

Uriartek eta Soberonek liburu batean kontatu dute 36ko gerra garaian gertatutakoa, orduko irudigileek egindako bineten bidez. Prentsan argitaratutako binetak erabiliz historia osoa konta daitekeela diote.
36ko gerrak iraun zuen bitartean prentsan azaldu ziren binetak bildu eta Viñetas para el recuerdo (Oroimenerako binetak) liburua ondu dute Txema Uriarte (Bilbo, 1960) eta Aline Soberon (Bilbo, 1980) historialariek. Garai hartan, egunkariak asko kontsumitzen ziren, «batez ere ezkerreko prentsa», eta irudigileek arrakasta zuten. Guztira, ideologia desberdinetako 70 irudigileren mila bineta baino gehiago batu dituzte. Soberon arduratu da binetak berregiteaz. Gainera, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Bakearen Museoan hainbat binetarekin erakusketa jarri dute, uztailera arte.
Gehiago irakurri
«Senideentzat lasaitua da gorpuak identifikatzea lortzea»

«Senideentzat lasaitua da gorpuak identifikatzea lortzea»

Ikertzailea da Miriam Baeta (Bartzelona, Herrialde Katalanak, 1984), eta EHUko Biomics taldearekin 36ko gerran eta Francoren diktaduran hildakoen gorputzak identifikatzen aritu da.

Nola lortu duzue gorputzak identifikatzea?

Hobietatik ateratakoen laginak eta senideenak aztertu eta profil genetikoa lortzen dugu, eta konparatu egiten ditugu, hildakoak identifikatzeko. Laginak Aranzadik ematen dizkigu, eta Gogorarekin eta 36ko gerrako biktimen senideen elkarteekin ere egiten dugu lan. Normalean, izterrezurra edo hortzak bidaltzen dizkigute. Zati bat hartzen... Gehiago irakurri
Memoria ariketa historikoa

Memoria ariketa historikoa

Azpeitian 1936tik gaur egunera arte izandako giza eskubideen urraketa guztiak biltzeko lau liburu ondu dituzte Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia elkarteak. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatuz, sufrimendu guztiak aitortzea izan da ikerketaren helburu nagusia, eta izen abizenak jarri nahi izan dizkioke historiari. Lanean jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute.
«Etorkizun bat eraiki nahi dugu, baina oroimen batetik abiatuta. Sufrimendu guztiak aitortzea izan da helburu nagusia». Nagore Alkorta Azpeitiko alkatearen hitzak dira. Egia, justizia eta erreparazioa. Helburu horretatik abiatuta, memoria ariketa historikoa egin dute Azpeitian, eta 1936 urtetik gaur egunera arte izandako giza eskubideen urraketak bildu dituzte lau liburutan. Sei urteko ikerketa mardularen emaitza izan da, Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean burutua. Horrela, aldi edo garai hori osorik hartuta urraketak jaso dituen lehen udala izan da.... Gehiago irakurri
Servinik Espainian galdekatuko du Martin Villa, martxoaren 20an

Servinik Espainian galdekatuko du Martin Villa, martxoaren 20an

Ikerketa faseko deklarazioa izango da, eta auzipetutako beste lagun batzuk ere itaunduko ditu
Martxoaren erdialdean Espainiara bidaiatuko du Maria Servini epaile argentinarrak, Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro ohia galdekatzeko. Frankismoko krimenak ikertzen ari da Servini epailea, biktimek Argentinan jarritako kereilaren harira, eta horrekin lotuta hartuko dio deklarazioa Martin Villari. Beste auzipetu batzuk ere galdekatuko ditu. Ikerketa faseko deklarazioa izango da, eta epaileak ondoren erabakiko du epaibidera igorri ala ez.

Hainbatetan atzeratu da Martin Villak justiziarekin zuen hitzordua. Azkenekoz, joan den abenduaren 11n: deklaratzeko eguna zuen... Gehiago irakurri
1936ko biktimen gorpuak topatzeko plana indartuko du Txibiteren gobernuak

1936ko biktimen gorpuak topatzeko plana indartuko du Txibiteren gobernuak

Memoriaren Institutuak hogei desobiratze eginen ditu 2020an, Aranzadi elkartearen bidez. Plana ezarri zenetik, 109 gorpu atzeman dituzte
Oroimenaren bideari eutsiko dio Nafarroako Gobernuak aurten ere. 2015ean Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak akordio programatikoa izenpetu zutenean, agerian geratu zen memoria historikoak hartuko zuen garrantzia. Aranzadi zientzia elkartearekin hitzarmena sinatuta, frankismoko biktimen hobiak atzeman eta gorpuzkiak identifikatzeko prozesua abiarazi zuten. Orain, plan horri eusteko eta, are, egitasmoa indartzeko asmoa iragarri du Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusiak. Atzo aurkeztu zuten 2020. urterako bide orria.

Nafarroako Memoriaren... Gehiago irakurri
Errelatoaren bataila katodikoa

Errelatoaren bataila katodikoa

2018ko maiatzean desegin zen ETA, eta orduz geroztik euskal gatazkarekin lotutako zenbait ikus-entzunezko proiektu jarri dituzte martxan telebistek eta plataformek. Datozen hilabeteetan, ETArekin eta gatazkarekin lotura duten bi telesail eta bi dokumental saio estreinatuko dituzte.
Euskal gatazkarekin eta ETArekin lotutako ikus-entzunezko lau lan estreinatuko dituzte datozen asteetan: France3k Hipotesi demoratikoa dokumentala; Movistar Plusek La línea invisible telesaila; Amazon Prime Videok El Desafío: ETA dokumental saioa; eta HBOk, Patria telesaila.

Santiago de Pablo historialariaren arabera —Testigo de cargo. La historia de ETA y sus víctimas en televisión liburua idatzi zuen iaz—, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan ETAren gaia gutxi jorratu zen telebistan. «2000ko... Gehiago irakurri

Memoriak Gernika du babesleku

Iazko urrian, Gernika-Lumoko Astran dagoen babeslekuan kontzentrazio esparruari buruzko Auschwitz-Birkenau poloniar museo estatalaren erakusketa txiki bezain hunkigarri bati hasiera eman zitzaion. Bertan Gernikako udal gobernuak babeslekua eskaini dio Gernika-Lumon 2019ko urritik 2020ko ekainera arte zabalik egongo den, baina gero estatu espainiarretik ibiliko den erakusketari. Erakusketaren antolatzaile eta arduraduna Tradizio eta Europako Kulturaren Aldeko Elkartearen (Asociación para la Tradición y Cultura europeas, APTCE) fundazioa da. Erakusketak oihartzun zabala eduki... Gehiago irakurri
Memoria historikoaren legea onartu arte ez dituzte aztertuko kalte-ordainak

Memoria historikoaren legea onartu arte ez dituzte aztertuko kalte-ordainak

Legebiltzarrak eskatu du aditu talde batek osa dezala konpentsazio posibleei buruzko txosten bat. EH Bilduk aurretik egin nahi zuen
Eusko Legebiltzarrak eskatu dio Jaurlaritzari izenda dezala aditu talde bat, memoria historikoaren legea onartutakoan aztertuko dituena frankismoaren biktimek jaso beharreko kalte-ordain posibleak. Jaurlaritzak joan den irailaren 24an aurkeztu zuen memoria historikoaren inguruko lege bat egiteko proposamena. Atzo, EH Bilduk gaia plazaratu zuen Eusko Legebiltzarrean, eta planteatu Jaurlaritzak, lege proiektua tramitatu aurretik, sei hilabeteko epean egin dezala txosten bat kalte-ordain horiei buruzkoa. Legebiltzarrak atzera bota zuen koalizio subiranistak aurkeztu eta Elkarrekin Podemosek... Gehiago irakurri
Iraganeko orainaldiak

Iraganeko orainaldiak

Haien lekukotzen bidez, 1960ko eta 1970eko urteetan Zamoran preso izan zituzten apaizen istorioa kontatzen du 'Apaiz kartzela' dokumentalak.
Argazkiak gizon bat erakusten du, ziega batean. Kamerari bizkarrez eserita dago, leihoko barroteen artetik sartzen diren argi izpiei begira. Baina ziegako atea irekita ageri da oraingoan. Zamorako (Espainia) kartzela konkordatuko ziega hartan bertan preso egon zen Xabier Amuriza duela 50 urte. Hara itzuli da orain gutxi, orduan espetxekide izan zituen beste hiru lagunekin. Beren gogoz oraingoan. Apaiz kartzela dokumentala grabatzera joan ziren hara joan den irailean, Oier Aranzabal eta Ritxi Lizartza zuzendariekin —David Pallaresek ere zuzendu du lana—. Protagonisten... Gehiago irakurri
Joan Mari Torrealdai: «Frankismoan, kultur hizkuntza bakarra espainiera zen. Besteak txokoko hizkuntzak ziren»

Joan Mari Torrealdai: «Frankismoan, kultur hizkuntza bakarra espainiera zen. Besteak txokoko hizkuntzak ziren»

Frankismoan zentsuraren biktima izan zirenek zentsorearen ebazpenaren jakinarazpena jasotzen zuten: argitaratzeko modukoa da, ala ez. «Edo esaldi hau kendu behar da, edo beste orrialdea», azaldu du Joan Mari Torrealdai idazle eta kazetariak (Forua, Bizkaia, 1942). «Baina ez zuten jakiten zein oinarri ideologiko zuen ebazpenak». Hain zuzen ere, hori aztertu du Torrealdaik De la hoguera al lápiz rojo. La Censura franquista en el País Vasco liburuan (Txertoa). Haren hitzetan, «zentsuraren sukaldean» sartu da horretarako. Martin Anso... Gehiago irakurri
«Osaba zenaren erreparazioa eta justizia egitea garrantzitsua da senideontzat»

«Osaba zenaren erreparazioa eta justizia egitea garrantzitsua da senideontzat»

Antonio Arrizabalaga miliziano zumarragarraren iloba da Iñigo Jaka Arrizabalaga. Gazteria Sozialisten Amuategi batailoian borrokatu zen milizianoa, «errepublikaren zilegitasunaren» alde. Santanderren (Espainia) atxilotu zuten, eta Zaragozako (Espainia) zigor esparru batean hil. 1961ean, Erorien Haranera eraman zuten haren hilotza, baimenik gabe.

Nola jaso duzue azken berria?

Orain astebete Madrilen egon ginen hainbat familia, Espainiako Ondare Nazionaleko zuzendaritzarekin. Esan ziguten bizpahiru aste barru gure eskaeraren onarpena jasoko... Gehiago irakurri

Kontramemoriak

Erorien Haranetik iraganeko diktadorearen gorpuzkia helikopteroan daramate, Francoren lekualdaketa gaurkotasun-albiste/espektakulu bilakatua, telebistaz zuzenean emana eta meme bihurtua. Bi aste pasatxo igaro badira ere, ez daukagu ahazteko. Iraganeko mamuak hemen dabilzkigu berriro ere, orainean barrena, ate joka.

Frankisten garaipena oroitzeko eta ospatzeko egindako monumentuen artean Erorien Harana izan zen asmo handikoena. Gerra amaitu zela lehen urteurrena bete zen egun berean iragarri zen Erorien Haranaren eraikitzea, 1940. urteko apirilaren 1ean. Eraikitzea iragartzen... Gehiago irakurri
Ezkutuan, faxisten beldurrez

Ezkutuan, faxisten beldurrez

1936ko gerran eta gerraostean, errepublikaren aldeko makina bat gizonek urteak egin zituzten ezkutatuta. Emazteek salbatu zituzten askotan. 'La trinchera infinita' filmak satorren gaia plazaratu du berriz ere. Hego Euskal Herrian, laburrak izan ziren ezkutaldiak, muga gertu dagoelako.
Aitaren etxean ezkutalekua zuen armairu batean sartu zen Manuel Cortes Quero Mijasko (Malaga, Espainia) alkate sozialista ohia, 1936ko gerra amaituta jaioterrira iritsi zenean. «Zure bila dabiltza, hiltzeko asmoz. Zure lagunak fusilatu egin dituzte; Fuengirolako alkatea hil egin dute, Benalmadenakoa eta Alhaurinekoa fusilatu», esan zion Juliana Moreno emazteak. Bi urte baino gehiago pasatu zituen han. Emazteak etxe bat alokatu zuen, handik 300 metrora, eta gizona hara mugitu zen gau batean, amonaz mozorrotuta. 30 urte egin zituen gordean, 1939tik 1969ra. Hala egin zuten frankismoko beste... Gehiago irakurri
Erorien Haranean hobiratutakoen senideek babesgabetasuna salatu dute

Erorien Haranean hobiratutakoen senideek babesgabetasuna salatu dute

Bilera bat egin dute Espainiako Gobernuko ordezkariekin, gorpuak handik ateratzea aztertzeko, baina ez dute ikusi «borondate argirik»
Erorien Haranean hobiratuta dauden euskal herritarren familietako kide batzuek bilera bat egin zuten atzo Espainiako Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko ordezkariekin, azken horiek deituta, Madrilen. Hurkoak handik atera eta Euskal Herriratzeko eskaera egina dute senideek, eta aukera horretaz aritu ziren hizketan. Gobernuko ordezkariek esan diete ez dutela baztertzen aurrera egitea, baina zuhurtzia eskatu diete familiei, eta ohartarazi igandeko hauteskundeetako emaitzek prozesua baldintza dezaketela.

Senideek eskertu egin dituzte azalpenak, baina ez dute ikusi gobernuko... Gehiago irakurri

Historia konta dezagun, faxismoa hedatzerako

Pedro Perez Saez de Ocariz eta Felipe Cendoya Galdos, biak Orenin herrikoak, biak ia adin berekoak eta biak, frankozaleen ustetan, gorriak. Gauzak nola jartzen ari ziren ikusita, Arabatik Gipuzkoara ihes egitea erabaki zuten. Mugatik oso hurbil zeudela, 1936ko abuztuaren 30ean, errekete batzuek atxilotu, hil eta lurperatu egin zituzten. Gaur, 83 urte pasa eta gero, inork ez daki non dauden. Pedro eta Felipe ez dira desagertutako pertsona bakarrak. Araban eta Euskal Herri osoan, ehunka. Estatuan, milaka.

Desagerrarazitako fusilatutako gehienak gizonak izan ziren. Emakume gutxi... Gehiago irakurri
Arnastu ahal izateko hil

Arnastu ahal izateko hil

Espainiako Poliziak bi herritar hil zituen Erandion (Bizkaia) 1969an, gas isurien kontrako protestetan: arnastu ahal izatea baino ez zuten eskatzen. Gas isuriena arazo larria izan zen garai hartan Erandion. Orain 50 urte bete dira hilketa haietatik, eta hainbat ekitaldi egin dituzte Fernandez eta Murueta oroitzeko.
Oso eskakizun xumeak atera zituzten Erandioko herritarrek (Bizkaia) kalera 1969ko urriaren azken egun haietan: arnasa hartu ahal izatea baino ez zuten eskatzen. Eta, hala ere, Espainiako Polizia Armatuak bi lagun hil zituen tiroz, protesta horiek isilarazi nahian. 50 urte igaro dira gertaera lazgarri haietatik, eta ekitaldi eta omenaldi ugari antolatu dituzte Erandion urteurrenaren harira.

1960ko hamarkadan, industria kimikoek inguraturik bizi zen Erandio. Garai hartako testigantzek gaur egun ia sinetsezina dirudien egoera baten berri ematen dute: kiratsa izugarria zen, egun... Gehiago irakurri

Mola, Sanjurjo eta Franco lurpetik ateratzen: estilo kontua

Azaroaren 16an hiru urte izango dira Mola eta Sanjurjo jeneralak Iruñeko Erorien Monumentuko kriptako hobitik ateratzeko prozesua bukatu zela; haiekin batera atera zituzten, halaber, faxisten bandoko sei boluntarioren gorpuak ere. Lan eskerga egin behar izan zen horretarako: alkatetzako bulegoan lehen bilerak egin genituenetik, erabaki genuen erabateko diskrezioz arituko ginela, eta ez zela izango zirku mediatiko bat.

Esparru politikoan, ez zen eragozpenik izan, osoko bilkurako kide gehienak baitzeuden prozesu horren alde: 27 zinegotzitik hamazazpi. Alde negatibo... Gehiago irakurri
Estatu hileta Francori

Estatu hileta Francori

Debekuei izkin egin diete familiak eta jarraitzaileek, eta diktadorea goratu dute. Erorien Haranetik atera, eta Madrilgo mausoleo batera eraman dute gorpua. Bideoa albistearen amaieran.
Pedro Sanchezek badu Espainiako Gobernura heltzean lortu nahi zuen argazkia, hura iragarri eta hamabost hilabetera. Sendiarekin izandako borroka judizialaren ostean, atzo atera zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua Madrilgo Erorien Haranetik, eta hiriburutik gertuago dagoen beste mausoleo batera eraman zuten. Uda aurretik egitea zen asmoa, baina hauteskunde kanpaina hasi baino astebete lehenago egin dute.

Gobernuak solemnitate handia eman dio diktadorearen (1939-1975) hilotza lekualdatzeari, Europan inoiz ikusi ez den modukoa; formetan, bereziki. Atzokoak estatu hileta... Gehiago irakurri

Urrats txikia, harlauza handia

1940ko apirilaren 1ean, Gerra Zibilaren bukaera militarraren urtemugan hain zuzen ere, tragedia horren eragile handienetako eta heriotza zigor sinatzaile azkarrenetako Francisco Francok sinatu zuen dekretu bat, Cuelgamuros aldean «Erorien Harana» deituriko oroitarri erraldoia eraikitzeko. 19 urte geroago, 1959ko apirilaren 1ean, lan bortxatuen bitartez eraikitakoa inauguratu zuten, 11.000 hildakoren gorpuzkiak hilobiratuz. Horrela eratu zuten, gerra horren eraginez, Espainiako hilobirik handiena. Horretara, 491 eraldatzearen ostean, 33.847 hildako eraman zituzten, 1959 eta 1983... Gehiago irakurri

Mausoleoan gelditu direnak

Mausoleoan gelditu direnak

Francoren gorpuzkiez gain, ia 34.000 pertsonaren hezurrak daude Erorien Haranean hobiratuta; tartean, baita 1.300 bat euskal herritarrenak ere. Diktadorea hobitik ateratzeko erabakiarekin mesfidati daude hildako horien senideak, arazoa «askoz sakonagoa» delakoan. Bideoa albistearen amaieran.

Franco ez zuten bakarrik hobiratu. Cuelgamurosko haranean (Madril) milaka eta milaka hildako daude lur emanda. Datu ofizialen arabera, 33.815 hilotz dira. Gehienak, 1936ko kolpe militarraren alde borrokatu ziren frankistenak, baita Jose Antonio Primo de Rivera Falangeren sortzailearena ere. Gainerakoak —5.000 inguru— errepublikazaleenak dira, senideei deus esan gabe beren hobietatik ateratakoak eta Erorien Haranera baimenik gabe eramandakoak.

Han da, besteak beste, Lucas Ugarte Plaza tolosarraren hilotza. Levanteko frontean hil zen, 1938ko uztailaren 23an,... Gehiago irakurri

Badu ateratzeko ordua

Badu ateratzeko ordua

Espainiako Gobernuak etzi aterako du Francisco Franco diktadorearen gorpua Erorien Haranetik. Pardon hobiratuko dute, hedabideen presentziarik gabe
Etzi izanen da, urriaren 24an, ostegunarekin. Egun horretan aterako dituzte Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak Madrilgo Erorien Haranetik. Momia hobitik ateratzeko ordua ere zehaztu du Espainiako Gobernuak: 10:30ean hasiko dituzte lanak. Hiru bat orduko prozesua izanen da. Sartu, hobia ireki, atera. «Bizkor» egin nahi dute lekualdatzea, ez dadin ikuskizun bihurtu. Lekukoak ere, ahalik eta gutxienak: diktadorearen senideak, auzitegi medikua eta Dolores Delgado Justizia ministroa, notario gisa. Horiez gain, langileak besterik ez.

Hilotza zulotik ateratzeko... Gehiago irakurri
Eusko Legebiltzarrak atzera bota du frankismoko biktimen lege egitasmoa

Eusko Legebiltzarrak atzera bota du frankismoko biktimen lege egitasmoa

EAJk eta PSE-EEk aurka bozkatu dute; argudiatu dute Jaurlaritzak aurkeztu duela proposamen bat, eta plataformak kendu zuela berea
Frankismoaren krimenen aurkako euskal plataformak memoria historikoari buruz egindako herri ekinaldi legegilea defendatu zuten atzo EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarrean. Lege egitasmo gisa aurkeztu zuten proposamena, eta horri bide emateko eskatu zieten gainerako taldeei. EAJk, PSEk eta PPk, baina, kontra bozkatu zuten. EAJk argudiatu zuen Jaurlaritzak lege egitasmo «osatuago» bat aurkeztu duela gaiari buruz, eta EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi leporatu zien «zarata» ateratzea, gobernuak orain arte frankismoko biktimen inguruan ezer egin ez duela aditzera emateko... Gehiago irakurri

Francoren hobira sartzeko baimena eman du Gorenak, eta sendiak helegitea jarri du

MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak baimen irmoa eman du Francisco Franco diktadorearen gorpua Erorien Haranetik ateratzeko; Espainiako Gobernuari erantzun dio sar daitekeela hobira. Ohartarazi du, gainera, «denak» daudela behartuta erabaki hori betetzera; alegia, monasterioak ezin duela hori eragotzi. Familiak azken ahalegina egin du: helegitea jarri du Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Gehiago irakurri

Francoren deshobiratzea, garai baten amaiera ote?

Espainiako Parlamentuak erabaki zuen duela urte bi jadanik, Franco Cuelgamuroseko (jatorrizko toponimia erabili behar dugu eta ez Frankismoak asmaturikoa) haraneko monumentu publikotik deshobiratua behar zuela.

Baina Partidu Popularreko presidenteak, Rajoy jaunak, ez zion jaramonik egin, frankismoaren oinordekoen partiduko kide zelako, agian. Oraingo Espainiako presidentea, aldiz, Sanchez, saiatu da, baina urte bat baino gehiago dirau gorpuzkiak Estatuak ordaintzen duen monumentu publikotik atera eta aldatu ezinik. Gertakizun hauek egiaztatzen dute zenbateraino dagoen... Gehiago irakurri

Franco berehala hobitik ateratzeko trabarik ez du Madrilek

Espainiako Auzitegi Gorenak argudiatu du obra baimenik ez duela behar, eta azpimarratu du estatua dela Erorien Haranaren jabea, ez Eliza
«Ez da obra baimenik behar». Esaldi horrekin, Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin du Franco Erorien Haranetik ateratzeko dagoen oztopo juridiko nagusia; horrenbestez, edonoiz atera ahal izango dute lurpetik. Espainiako Gobernuaren bozeramaile Carmen Calvok aurreko astean esandakoa betez gero, azaroaren 10ean Gorteetarako egingo diren bozen kanpaina baino lehen izan beharko luke. Ministroen Kontseiluak eman behar du agindua: proiektua eta aurrekontua eginda dauzka.

Gorenak atzo jakinarazi zituen duela astebete emandako epaiaren argudioak, eta haiek funtsezkoak dira... Gehiago irakurri
Sortuk ardura hartzeko eskatu die PP, PSOE eta EAJri

Sortuk ardura hartzeko eskatu die PP, PSOE eta EAJri

Jon Paredes Txiki-ren hilobian oroimen ekitaldi bat egin du Ahaztuak 1936-1977 elkarteak, Zarautzen (Gipuzkoa). Francoren diktadurak fusilatu zuen ETAko militante hori, atzo 44 urte. Egun berean fusilatu zituzten Txikiren kide Angel Otaegi eta FRAPeko militante Jose Luis Sanchez, Ramon Garcia eta Humberto Baena.

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia Zarauzko ekitaldian izan da, «memoria propioari eusteko» eskubidea aldarrikatzeko. Salatu du eragile batzuk memoria hori kriminalizatu nahian dabiltzala, eta eskatu die ardurak bere gain hartzeko. «Ez... Gehiago irakurri

Txiki eta Otaegiren aldeko oroimen ekitaldia gaur

ZARAUTZ. Ahaztuak elkarteak Jon Paredes Txiki-ren hilobian oroimen ekitaldi bat egingo du gaur, Zarautzen (Gipuzkoa), 12:00etatik aurrera. Francoren diktadurak fusilatu zuen ETAko militantea, gaur 44 urte. Egun berean fusilatu zituzten Txikiren kide Angel Otaegi eta FRAPeko beste hiru militante. Gehiago irakurri

GAKOAK

Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legea egiteko aurreproiektua prestatu du Eusko Jaurlaritzak. Hona proposamenean txertatutako gako nagusiak:

1. Egia jakiteko eskubidea. Jaurlaritzak, ekintzak sustatzeaz gain, ikerketak bultzatuko ditu biktimak identifikatzeko eta «injustiziak» ezagutarazteko.

2. Justizia izateko eskubidea. Gogora institutua Justizia Administrazioarekin elkarlanean arituko da biktimen justizia eskubidea defendatzeko.

3. Biktimen aitortza eta erreparazioa. Biktimek eskubidea dute aitortza... Gehiago irakurri
Franco Erorien Haranetik ateratzea baimendu du Auzitegi Gorenak

Franco Erorien Haranetik ateratzea baimendu du Auzitegi Gorenak

Epaileek arrazoia eman diote Espainiako Gobernuari, eta El Pardon hobiratuko dute, familiak Madrilgo Almudenako katedrala proposatu arren. Gobernuak «lehenbailehen» lekualdatu nahi du
Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio Espainiako Gobernuari, eta atzera bota du diktadorearen familiaren eskaera; ebatzi du zuzenbidezkoa dela Francisco Francoren gorpuzkiak Madrilgo Erorien Haranetik atera eta Espainiako hiriburuan dagoen El Pardo auzoko Mingorrubioko hilerrian hobiratzeko erabakia.

Administrazioarekiko Auzietako 4. Salak bi erabaki hartu behar zituen atzo: batetik, Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeari buruzkoa, eta, halaber, diktadorearen momia Espainiako Gobernuak erabakita duen hilerrian lurperatzeri buruzkoa, Madrilgo El Pardo auzoko... Gehiago irakurri

Parlamentuan aurkeztu dute memoria historikoari buruzko lege proposamena

Uztailean eten egin zuten gaiari buruzko herri ekinaldi legegilea, baina testu bera erregistratu dute orain EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek
Uztailean eten zuten memoria historikoari buruzko herri ekinaldi legegilearen prozesua, Eusko Jaurlaritzak antzeko lege proiektu bat iragarri ondotik. Frankismoaren krimenen aurkako euskal plataformak erregistratu zuen herri ekinbide hori Eusko Legebiltzarrean uztailean, eta hark erretiratu zuen Jaurlaritzaren iragarpenaren ondoren. Halere, plataformak eskari bat egin zien proposamenaren alde agertu ziren taldeei: balia dezatela herri ekinbidearen testua. Horri erantzun diote EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, eta Eusko Legebiltzarrera lege proposamen moduan eraman dute herri ekinaldi... Gehiago irakurri
Sasetako azken kidea

Sasetako azken kidea

Oraintxe bi aste egin zioten jendaurreko omenaldi bat Gerardo Bujandari (Donostia, 1919), Donostian, Antigua auzoan, abuztuaren 25ean. 100 urte bete zituen egun hartan, eta senideek eta EAJko kideek lagunduta ospatu zuen, ekitaldi batean; dozenaka lagun bildu zitzaizkion. Urteen arrastoa nabaria zuen, baina hitza hartu zuen saioan, eskerrak emateko: «Zuen animoa, maitasuna eta bihotzak beti izango dira neureak. Baita zeruan ere». Herenegun hil zen Bujanda, Saseta batailoiko azken gudaria.

Oso gazterik harrapatu zuen 36ko gerrak. Euzko Gaztediko kidea zen Bujanda... Gehiago irakurri
San Andres batailoiko azken gudaria

San Andres batailoiko azken gudaria

Astelehenean hil zen Jose Moreno gudaria, buruko infartu baten ondorioz. Gerrarako izena eman zuen 17 urte zituela, eta San Andres batailoian aritu zen fusilari. Azken urteetan, memoriaren alde jardun zuen.
Jose Morenok bere larruan pairatu zituen 1936ko gerra eta frankismoaren errepresioa. Zulatzaile lehenik, eta fusilari gero, gudari izan zenez bizi izan zituen trintxerak, kartzela eta kontzentrazio esparrua. Bilboko Zorrotzaurren jaio zen, 1918an, eta 100 urte zituela zendu zen, astelehenean, Bilboko Santa Marina ospitalean, buruko infartu baten ondorioz. San batailoiko «azken gudaria» izan zen.

Francok altxamendua hasi bezain pronto, izena eman zuen gerrarako, 17 urterekin. Sondikako aireportuko (Bizkaia) lanetara bidali zuten lehenik, baina hura «aspergarria» zitzaion.... Gehiago irakurri
«Laurogeita zortzi urte, aitaita, baina gerrako umea naiz!»

«Laurogeita zortzi urte, aitaita, baina gerrako umea naiz!»

Trasantlantiko bat Santurtziko portuan atrakatua Franco matxinatu zenean. Amerikarako omen zegoen. Gerrarekin, errekisatu eta iheslarien aterpe egin zuten. Gero, ospitale. Eta, geroago, haurren ebakuaziorako itsasontzi. 1937ko maiatza eta ekaina bitarte sei bidaia egin zituen gerrako umez zamaturik. Haietako batean joan zen Agustin Urien Arano.
Etxerat ezin joan ilundu artean,

egoten ohi dira zozoen elean

Jean Martin Hiribarren

Gerrako haurrak, laurogeita zortzi urte gainean...

1930eko abuztuaren 28an jaio nintzen, Durangon. Bonbardaketatik aurrera akordatzen naiz apur bat. Arinago zer izan zen, gutxi. Intxaurrondo kalean bizi ginen, Zubi-punta kale-baserrian. Hamar ginen etxean. Behi bi-edo bageneuzkan, eta astoa ere bai. Ama goizean goiz jaiki eta jezten zituen behiak. Amak behar asko egin zuen. Bederatzi ume eduki zituen. Bat hil egin zen baina. Zazpi anaia izan ginen segiduan... Gehiago irakurri
«Sari askok baino gehiago balio du besarkada bero batek!»

«Sari askok baino gehiago balio du besarkada bero batek!»

Aitarik gabe hazi eta bizi izan da Pepi Berasategi Etxeberria. Haurtxo zela fusilatu zioten aita, eta akabo betiko. Ezaz jabetu zenez geroztik zulatzen du ezpata zorrotz horrek oraingo egunean ere Pepiren bihotza, nola zulatzen baitu haren lekukotasuna entzun duenarena. Ele mina da Pepirena, ezinbestean.
Etxerat ezin joan ilundu artean,
egoten ohi dira zozoen elean

Jean Martin Hiribarren

2015eko abenduan Rene Cassin saria jasotzen izan zinen Gasteizen, Lehendakaritzan. Bi urte ez zenituen aita fusilatu zizuetenean...

Hogeita bat hilabete nituen. Zortzi urterekin egin nuen komunioa, eta, ordurako, galdetua nuen aitaz, baina gogoratzen naiz komunio egunean ume guztiak «Aita!, Aita! Aita!», han ari zirela, eta galdetu egin nuen nik: «Hemen zein da nire aita?», eta amak: «Zure aita hilda dago». Anaia... Gehiago irakurri
Memoria, zertarako?

Memoria, zertarako?

Alzheimerra inguruan izan duenak badaki pertsona disolbatu egiten dela memoria baporatu ahala. Halaxe gertatzen da herrien memoriarekin ere. Sedimentazio kolektibotzat hartu izan da tradizionalki, prozesu naturala eta sasi magikoa balitz bezala. Aitzitik, etengabe eraikitzen dugu eta ezinbesteko prozesua da identitatea garatzeko.

Zeren memoria, ordea? Gauza batzuk nabarmentzen baititu gogoratzeak, beste batzuk isildu. Horixe da kontakizuna edo errelatoa; haren kronika formala, Historia, irabazleen bandoko gizonezko idazle batek erredaktatzen du.

Ez da... Gehiago irakurri
Bertan behera utzi dute memoria historikoaren herri ekinaldi legegilea

Bertan behera utzi dute memoria historikoaren herri ekinaldi legegilea

Sustatzaileek diote Jaurlaritzak «baldintzatu» egin duela herri ekinbidea antzeko lege bat iragarriz
Frankismoaren krimenen aurkako euskal plataformak bertan behera utzi du memoria historikoari buruzko herri ekinbide legegilea, behin-behinean. Sinadurak biltzeko prozesuari ekin aurretik uko egin dio, Eusko Jaurlaritzaren jokabideak «baldintzatuta». Plataformak uztailaren 12an erregistratu zuen herri ekinbidea Eusko Legebiltzarrean. Handik bi egunera, ordea, Jaurlaritzak iragarri zuen antzeko lege proiektu bat prestatzen ari zela. Hori dela eta, plataformak erabaki du aurrera ez jarraitzea herri ekinbidearekin, baina legebiltzarreko taldeei eskatu die plataformak prestatutako araudia... Gehiago irakurri
GARAI BATEAN LEGEZ

GARAI BATEAN LEGEZ

Geroztik nork bere ibilbidea egin badu ere, Pedro Ibarra eta Sabino Cuadra abokatu bulego berean aritu ziren 70eko hamarraldian, beste askorekin batera, langile mugimenduarekin besoz beso. Garai hartako justiziarenak eta gaur egungoak aletu dituzte elkarrekin.
Agirre 5. Izen horrekin zen ezagun 70eko hamarraldian Bizkaian lan gatazketan langileei aholkua eta babesa ematen zizkien abokatu bulegoa, egoitza Bilboko Maximo Agirre kaleko 5. zenbakian zuelako. Lan arloko abokatuen mugimenduak zeregin garrantzitsua izan zuen frankismoaren kontrako borrokan. Historia horren atalik ezagunena eta odoltsuena izan zen 1977ko urtarrilaren 24an Madrileko Atocha kalean bulego baten kontra egindako atentatua: ultraeskuindarrek CCOOrekin eta PCErekin lotutako bost abokatu hil zituzten. Baina Euskal Herrian ere lan arloko abokatuen mugimendua indartsua izan zen,... Gehiago irakurri
Tuberkulosiaren atzean zegoena

Tuberkulosiaren atzean zegoena

Frankismo garaian Andoaingo baserri batean izandako gertakariak ikertzen dabil Burdina taldea
Frankismo garaian Andoaingo (Gipuzkoa) baserri batean izandako gertakariak ikertzen hasi da Burdina, ondare historikoa ikertzen eta berreskuratzen diharduen talde bat. 1949tik 1952ra zer gertatu zen jakin nahi dute. Garai hartan, Andoaingo Sorabilla auzoko baserri batean, tuberkulosia zuten haurrak sendatzeko egoitza bat zegoen berez, baina, taldearen arabera, beste zerbait zen: «Neska bihurriak hartzen zituen espetxe bat ezkutatzen zuen».

Egoitza hura laikoek zuzentzen zuten, eta 6 eta 12 urte bitarteko neskak eramaten zituzten gehienetan, nahiz eta 15 urte bitarteko neskak... Gehiago irakurri