Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Iritzia 2014

Publizitatea

Iritzia

2014

 

2014-01-12 / Martin Aranburu Carrera - Politologoa

Katalunian Ondorengotza gerra bukatu zenetik 300 urte betetzen dira aurten. Karlos II.aren oinordekorik gabeko tronuaren jabe izatearren Habsburgotarren eta Borboitarren arteko guda hasi zen Europan 1701ean. Nafarroako Erresuma ia bi mende geroztik xurgatuta zuen Gaztelak Borboitarren alde egin zuen. Herrialde Katalanak eta Aragoi biltzen zituen Aragoiko Erresumak aldiz Hasbburgotarren alde egin zuen. Madrileko tronuan Felipe V.a Borboitarra jarriz eman zion amaiera gudari Ultrech-eko itunak hamabi urte beranduago. Nazioartean guda irabazita, Felipe V.-ak mendeku guda krudel bati eman zion hasiera, Aragoiko Erresuma betikoz ezabatu nahirik. Aliatu nagusi zen Britainia Handiaren laguntza galduta, Kataluniak ezin izan zion aurre egin espainiar eta frantsesen arteko bikoteari. Porrota itzela izan zen eta Gaztelak Katalunian eginiko sarraskia Kataluniako memori kolektiboan dirau oraindik. 300 urte pasa badira ere, orduko arazoa bizi da oraindik. Are eta gehiago, bizi baino, aurten orduko guda errepikatuko da. Zorionez, termino demokratikoetan.

Orduko gudaren zergatia gaur egungoaren berdin-berdina zen: Borboitarrak Gaztelaren menpeko uniformizazioa ziren, Austrazistak, aldiz, izate desberdinen arteko batasuna. Homogeneizazioan galdu edo homogeneotasunean bizi. Hura zen eta hura da aldea. Historia errepikatu egiten da, eta azaroaren 9an Kataluniak bere borondatea azalduko du. Zuzenean galdera zehatz bati erantzuna emanez edo zeharka hauteskundeetan aldebateko independentziaren aldarrikapena programan eramango duen zerrenda bat aukeratuz.

Bitartean, batzuen eta besteen urrats politikoak: erreferenduma egiteko baimena eskatu hemen, ezezkoa han; kontsulta legearen onarpena hemen, Auzitegi Konstituzionalera helegitea han; kontsultaren aldeko nazioarteko aliatuak lortu hemen, kontsultaren aurkako nazioarteko aliatuak lortu han. Eta maiatzean, Europar Legebiltzarrerako hauteskundeek independentismoaren aldeko gizartearen taupada zenbaiterainokoa den erakutsiko du oso posiblea den alderdi kutsurik gabeko zerrenda «zibil» batek.

Elkar-ulertze ezintasun honek bi protagonista ditu: Espainia eta Katalunia. Beraz, topaketa ekidin eta adostasuna topatzeko biek mugitu beharko dute. Zein dira, ordea, adostasunaren zailtasunak? Bi nire ustez. Espainiaren partetik, marko juridiko-politikoa negoziatzeko ukazioa: negoziazioa Konstituzioaren erreforma eta «subiranotasun nazionalaren» galera izan daiteke. Kataluniaren partetik traba berdina da: subiranotasun berdina izan nahi dute. Beraz, negoziatzen hasita ere, bi subiranotasun horien arteko topaketa konstantea izango da. Erdibideko aukera bakarra Espainiak Kataluniari subiranotasun nazionalari uko egiten dion marko juridiko berri baten eskaintza da.

Espainiar politikagintzak Kataluniako prozesua nola aztertzen duen da kontuan hartu beharrekoa. Madrilen ustez, Generalitatearen hordagoa ez da egiazkoa, eta egiazkoa bada, aurrera jarraitzen badute alderdi abertzaleek, gizarteak azkenean bizkarra emango die. Hustu egingo den puxika balitz bezala. Gainera ziur dira, behin eta berriz hori esan baitu eta nazioarte mailan darabilen diskurtsoak hala ematen baitu aditzera, Mas-ek ez duela legez kanpoko galdeketarik egingo. Beraz, kontsulta baimendu gabe Mas presidenteari hauteskundeen errekurtsoa baino ez diotela uzten pentsatzen dute Madrilen. Analisi horretan, Mas amildegi politikora doa, eta ez du lortuko gizartearen sostengurik hauteskundeetan. Ibarretxerekin gertatutako berdin-berdina errepikatuko dela uste dute, beraz.

Zuzena al da, ordea, analisi hori? Ibarretxeren Euskadi eta Masen Katalunia alderatzea akats estrategiko itzela da nire ustez. Masek bere alderdiaren sostengu garbi-garbia du, hiru bai hiru ez dioen bazkidea baino aliatu sendo eta fidagarria du, gizarte zibilaren parte bat zeharo aktibo dago independentzia bultzatuz eta independentziaren aldeko diskurtso politikoa egitea errazten dizkioten aldagai politikoak konstanteak dira, Wert legea kasu.

Egoera horretan, Euskadin ez bezala, indar independentisten sostengua gora egitea posible da, eta espainiar estrategia politikoek aurreikusitako agertokia zeharo aldatzen da: hauteskundeetan indar independentistek gehiengo nabarmenarekin irabazten dute. Eta horrela gertatuz gero zer, zein izango da Espainiaren erantzuna? Hauteskundeetatik aterako den legebiltzarraren erabaki guztiak eraman ditzake noski Auzitegi Konstituzinalera, eta zer? Hauteskunde horiek kutsu konstitutientea izango dute, eta bertatik aterako den gobernua independentista bada, alde bateko independentziaren deklarazioaren prozesua hasita egongo da. Hortik aurrera, nazioarteak baino ezin dezake soluzioa topatu.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak