1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileari jakinarazi nahi zaio bere datu pertsonalak EUSKAL EDITOREA SM enpresaren tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita tratamenduaren erantzulea. Hala, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko erabiliko dira, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, interesdunekin harremanetan jartzeko, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko (bai modu orokorrean, bai nabigazioa, segmentazioa edo profilen arabera pertsonalizatua) eta enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Kontrakoa adierazten ez badigu, interesdunaren datuak epe zehatzik gabe kontserbatu daitezke, harekin dugun harremanaren jarraipena egiteko.

Interesdunaren datuak tratatzeko oinarri juridikoak hauek dira: eskatutako zerbitzuak emateko kontratua gauzatzea eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa.

EUSKAL EDITOREA SMk konpromisoa dauka erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

Erabiltzaileak informazio komertzialik jaso nahi ez badu, tratamenduari aurka egiteko eskubidea erabili dezake. Horretarako, eskaera idatzia bidali beharko dio tratamenduaren erantzuleari, "Interesdunen eskubideak" atalean azaltzen den moduan.

Webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea honen guztiaren jakitun dagoela eta onartu egiten duela pribatutasun politika honetan adierazitakoa.

2. Datu pertsonalak biltzea

Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Datu pertsonalak emateko, galdetegi bat bete beharko da, eta, bertan, adierazita egongo da datu horien helburua zein den, eta zer datu eman behar den nahitaez. EUSKAL EDITOREA SMk ez du eskatuko erabiltzaileak nahi duen zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino. Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, EUSKAL EDITOREA SMk beharbada ez dio erantzungo erabiltzailearen eskaerari.

Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osatuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Datuak egiazkoak ez badira, EUSKAL EDITOREA SMk zerbitzurik ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatzea.

Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, haien baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Webgune honen atal batzuetan irakurleen iruzkinak onartzen dira. EUSKAL EDITOREA SMk ez du bere gainean hartuko iruzkin horietan azaltzen diren iritzien erantzukizuna. EUSKAL EDITOREA SMk beretzat gordetzen du iruzkin mingarriak edo laidogarriak ezabatzeko eskubidea, baita iruzkin horiek egin dituzten erabiltzaileen sarbidea blokeatzekoa edo galaraztekoa ere.

3. Gako pertsonalen erabilera

Erabiltzaile gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erabiltzaileak konpromisoa izango du gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko. Erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, webgunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.

EUSKAL EDITOREA SMk gomendatzen du erabiltzaile gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta karaktere alfanumerikoak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan gordetzea (fisikoa zein informatikoa). Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide gakoak aldatzea.

Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio EUSKAL EDITOREA SMri.

4. Jakinarazpenak hirugarrenei

Erabiltzaileari aditzera eman zaio bere datuak Euskarazko Komunikazio Taldea SA osatzen duen taldeko beste enpresa guztiei eta Berria Hedabideen Fundazioari jakinarazi dakizkiekeela, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.

EUSKAL EDITOREA SMk antolatzen dituen zozketetan parte hartzen duten erabiltzaileen datuak argitaratu egingo dira baldin eta zozketaren irabazleak izan badira.

5. Interesdunen eskubideak

EUSKAL EDITOREA SMk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, baita datuen portabilitatea eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Era berean, edonoiz egin dezake gai honi buruzko eskariren bat. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio EUSKAL EDITOREA SMri: Martin Ugalde kultur parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa); 943 30 43 45 telefonora deitu, edo, bestela, [email protected] helbide elektronikora idatzi. Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna ados ez badago eskariari emandako erabakiarekin, edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake: kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).

Eskaera lege ordezkari moduan egiten badu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.

6. Segurtasun Neurriak

EUSKAL EDITOREA SMk, datu pertsonalak erabiltzean, behar diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu datuen segurtasuna bermatzeko eta eragozteko datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea. Betiere, kontuan izanda egoera teknologikoa, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak, bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko edo naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku hartze edo esku hartze bidegabeak, baina ez liratekeela EUSKAL EDITOREA SMren erantzukizunpekoak.

7. Trafiko datuak

Zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistratu ditzake. Hartara, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, aztertu ahal izateko zein izan den ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua, webguneko bisitarien kokapena (probintzia), bisitarien jarduera eta erabilera maiztasuna.

Aipatutako helburua lortzeko, EUSKAL EDITOREA SMk egokiak iruditzen zaizkion softwareak (esate baterako Google Analytics) erabiliko ditu webgune hau neurtzeko eta aztertzeko.

8. Indarraldia

EUSKAL EDITOREA SMk beretzat gordetzen du bere pribatutasun politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege edo jurisprudentzia aldaketak izan direlako. EUSKAL EDITOREA SMk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, EUSKAL EDITOREA SMk gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun politika honetara.