Juan Sagastizabal Errazu: «Ez da soilik ez dela margolanik saltzen: jendea jada ez da erakusketetara ere joaten»
Ibilbide oparoko margolaria da Juan Sagastizabal. Araban, Euskal Herrian eta atzerrian erakusketak egin ditu, eta horietako bi ditu martxan egun Gasteizen. Arabako hiriburuko bere estudioan hartu du BERRIA, bere bizitza artistikoaren errepasoa egiteko.


















