Onintza Enbeita.
Bira

Lekua

2012ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Zenbat bider pasatu ote zait burutik bertsolaritza ez dela nire lekua! Nerabeak ginenean bertsotan ausardiaz egin genezan «paparra atara eta altu kantau», esaten ziguten, eta nik, «kaka!», pentsatzen nuen, «orain guztiek begiratuko didate nahi ez dudan lekura!». Telefonoz deitu, eta bertsotarako neska bat behar duela esan didan bakoitzak derrigortu egin nau kolektibo baten parte izatera: emakume bertsolariak. Hitzetik Hortzerako pantailan nire bularrek atentzioa ematen dutela entzun nuen behin; atera kontuak! Lehenengo paparra ateratzeko, eta gero, ezkutatzea ezinezkoa denean, haziegia omen! Entzunak entzun, bertsotan nagoela guztiak ondo egon behar duela sartu zitzaidan buruan: ez dezala inork esan arropei buruz ezer, bularrari buruz ezer, ileari buruz ezer… izan dezatela arreta bertsotan bakarrik. Eta orduan, etiketak aldatu egin ziren: erosiko zenuen zuk zerbait berria finalerako, nik uste nuen gaur fashionago etorriko zinela… zenbat aldiz pentsatu dudan euskaldun jatorrak buru-estuak direla eta zenbat aldiz haserretu naizen munduarekin. Baina ikasten ari naiz. Banabil neu izateko zirrikituak aurkitzen, eta kolektibotik ihes egin gabe gizabanakoari bide ematen, eta honela gustua ematen du!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.