Angel Erro.
JIRA

Trolarena

2016ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Ahotsa.info-k bideo batean frogatu du trol foral ezagunetako batek UPNren bulego batetik atera zuela argazki bat, edo alderdi horretako norbaitekin harreman zuzena duela. Horren ondoren, isilune zuhur bat gorde beharrean, harrotu-edo egin da UPNren barneko trola.

Ilea lazten du astelehen honetako bere txio batek. Unai Romanoren argazki bikoitz ezaguna (torturatu aurretikoa eta ondorengoa, egunotan sarean berriz mugitu dena, epaile ohi baten gorespena bere testuinguruan jartzeko) hartu eta ondoko testua gehitu dio: «Kontuz gero sanferminetako eguzkiarekin. Ezkerrean: ekainean. Eskuinean: sanferminetan loditu eta biharamunak igerilekuan eman ondoren. #batasunis». Min egiteko gogoak bezainbeste mintzen du umore —ustekoak (parentesi bat umoreari lerro gutxi batzuk eskaintzeko: Dario Fok —zeinaren heriotza ez baita atzo jaso genuen literatur arlotik berri goibel bakarra— esana zuen umorea boterearen kontrako armarik eraginkorrena dela. Hemengo eskuinaren umore maila dugu —inkontzienteki— botereari atxikitzen diolako frogarik behinena, ez baitu).

Ume minbizidun eta zezenketa zale baten kontrako laidoekin ez bezala, inongo fiskalek ez du deus eginen adierazpen horren kontra (nola, gainera, torturarik ez badago?).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.