Angel Erro.
JIRA

Harlauzak

2017ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Nekez aurkituko duzu horrelako harlauza multzorik gabe apaindutako jatetxe edo taberna berririk. Susmatzen hasita nago, ez jarriz gero, udalak ez dizula irekiera baimenik ematen, ezinbesteko baldintza dela. Nago azkenean bilakatu dela gaur egungo gustu estetikoaren adierazle aparta.

Normalean ez du pareta (edo zorua) osorik hartzen, haren intzidentaltasuna azpimarratzeko. Gehienetan ez du laukia ere osatzen, harlauzak jartzen hasi eta ahitu arte egiten jardun balute bezala, inoiz ez dago bi azuleju berdinik. Antigoaleko estilokoak guztiak, distirarik gabeak, hamaika amonaren sukaldetik zuzenean hartuak izateko itxura eman nahian. Testuingurutik kanpo, ez dute figura geometrikorik osatzen. Bakanka, ez dute esanahirik burutzen, ez dute infinitu bat osatzen, inor ikusteaz neka ez dadin. Elkarrekin, adierazleaz hustutako esanahi anbiguora jotzen dute, modu ironikoan lehengo askotarikotasunaz ohartarazteaz gain. Baina pluraltasuna banakotasunaz, aukeratu beharraz, aspertzeko aukeraz josita dago. Hura nabarmentzea bide koldar bezain mugatua dugu, lehen aldiarekin bat ahitzen delako.

Iraganaren erabilera dekoratibo eta partziala. Txatalgintza errepikakorra. Moderno iruditu nahi apaingarria. Harlauza betiberdinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.