Angel Erro.
JIRA

Laba

2016ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Sumendiek, noizean behin, oso bakanetan, egia esan, gainezka egiten dute labaz, lurraren nukleoa irakitan dagoelako irakaspen zahar bezain ahaztua gogora ekarrita denok harrituta utziz. PSOEn azaleratu den barne borroka ikusgarriak, txinpartetan galtzen ez bagara, funtsean alderdi politikoen mekanika ezkutua begiztatzeko aukera ezin hobea ematen digu. Guztiena? Hemen irakurleak bere gogoko alderdi edo koalizioa salbuets dezake.

Aukera eman digu ohartzeko alderdiko buruek nola erabiltzen dituzten afiliatu eta zaleak, erabakimena dutela sinetsaraziz baina haien atzean hitzarmen eta itunak eginez, erabakimena dutela sinetsaraziz (kongresu, galdeketa, asanblada...), baina erantzunak lehenago bideratuz.

Aukera eman digu ohartzeko ez ditugula ezagutzen benetan agintzen dutenen izenak. Aukera eman digu ohartzeko alderdiak, helburu aitortuak gorabehera, tresnak direla helburu goragoak lortzeko —helburu aitortuekin ezkutatzen dituztenak— eta, horiek auzitan jarriz gero, eztanda egiteko prest daudela. PSOEko buruzagi kritikoek, esaterako, alderdia salbatu nahi dutela diote, baina beste gauza bat da —une batez ikusi ahal izan dugu, Felipe Gonzalezek irratian bestelako gauzak ia aitortu dituen modu berean— salbatu nahi dutena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.