Angel Erro.
JIRA

Ezikusiarenak

2017ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Txetxeniako presidenteak hilabeteko epea eman omen dio bere buruari, ramadana hasterako, bere herrialdeko homosexual guztiak garbitzeko, birrintzeko. Horrela, iragarrizko bihurtuko zuen (edo, nahiago bada, flashforward, prolepsi edo spoiler) orain egun batzuk, Txetxenian gertatzen ari diren gay jendearen atxiloketez eta desagerpenez galdetu ziotenean, emandako erantzuna: Txetxenian homosexualik ez dagoela, eta ez dagoela ez dagoen zerbait desagerrarazterik.

Nazioarteko begiraleen txostenek beste zerbait diote, baina kasuak arreta txikia erakarri du gure arteko hedabide jeneralistetan. Nire inguruko gay eta lesbianen bidez jaso ditut Txetxeniakoaren kontrako protesta agerraldietara joateko deiak. Beste taldeetan, ezkerrekoenetan ere, ez da txetxeniar aipamenik. Agerkari digital batek, joan den asteko artikulu batean, gogoeta egiten zuen zergatik hedabide jeneralistek ez zioten Txetxeniako gayen torturatzeari benetako notiziatzat jotzen: Gaytimes britainiarrak.

Errazegia litzateke Bertolt Brechtena ez den olerki batekin amaitzea, Proustek Sodoma eta Gomorra-n egindako homosexual eta juduen arteko paralelismoa ekartzea. Hiesaren hasierako urteetako ezaxola eta ezikusia datorkit gogora areago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.