Angel Erro.
JIRA

Etxekoak

2015eko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Iruñekooi, ironia gehiago edo gutxiagoarekin, sanferminetako txupinazoa edo asteburu jendetsua igarota, gonbidaturik gabe gelditzen garenean, gure artean «zeinen ongi orain etxekoak gelditu garela» esatea gustatzen zaigu. Ez da sinesgarria, sanferminetan inoiz ez garelako etxekoak gelditzen, jende isuri txikiagoa egonda ere, eta oso zalantzazkoa delako kanpotarrik gabeko sanferminena posetik pasatzen denik. Edo ezagutu ez dugunaren nostalgiatik.

Horregatik gogoko daukagu —tira, nik behintzat, bai— uniforme zuririk gabeko garaietako festen dokumentu mutu zaharrak begiratzea. Sanfermin horiek ez dira bueltatuko, festa ereduaren inguruan luze eta sakon eztabaidatu arren.

Etxekoak orain bai geldituko gara, gaurtik aurrera. Jaiaren desolamenduari tamaina hartzen. Eraso sexisten zenbaketa egiten. Neurriak hartzen. Neurririk behinena guztia oraingoz ahaztu eta hurrengo urtera arte itxarotea izaten da. Hurrengo uztailaren 6a ere jendez beteko da, eta pozik, eta harro eta, gero, errudun sentituko gara. Ez baitago konponbiderik. Ez baitugu konponbiderik nahi.

Zeinen ongi orain etxekoak gelditu garelakoa egiatia balitz, sanferminak akaso hamar urtez tokiz edo dataz alda litezke inori esan gabe, mundua gutaz ahaztu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.