BERRIAren edukiak pertsonalizatzeko aukera da Nire BERRIA. Irakurle bakoitzak bere gustuko gaiak eta egileak aukeratu ahal ditu, eta Nire BERRIA atal berrian topatuko ditu. Argitaratu ahala agertuko dira irakurleak aukeratutako edukiak atal horretan. Nola egin aukeraketa? Batetik, gustuko gaiak Nire BERRIA-ren konfigurazio orrialdean aukeratu ahal izango ditu irakurleak. Bestetik, gustuko egileak ‘Jarraitu’ botoia sakatuz aukeratu ahal izango ditu, egile bakoitzaren orrialdean. Irakurle guztiek dute Nire BERRIA atala pertsonalizatzeko aukera, erregistro sisteman izena emanda. Nola iritsi Nire BERRIA atalera? Sarbiderik zuzenena izarraren ikonoa da: telefonoan, beheko menuan dago; ordenagailuan, ezkerraldeko goialdean.
BERRIAren hainbat eduki entzuteko gune berezi bat da Entzun BERRIA. Audiorako pentsatutako atal bat. BERRIAk bi audio mota nagusi eskainiko ditu bertan: podcastak eta ahots sintetikoari esker entzungai dauden artikuluen hautaketa bat. Atal honetan, audioa kontrolatzeko hainbat aukera aurkituko ditu erabiltzaileak: gelditu, berrabiatu, aurreratu, atzeratu, jarraian entzun, ahots sintetikoa aukeratu… Nola iritsi Entzun BERRIA atalera? Sarbiderik zuzenena entzungailuen ikonoa da: telefonoan, beheko menuan dago; ordenagailuan, ezkerraldeko goialdean.
BERRIA ekonomikoki babesten duena. BERRIAlaguna izateko modu bat baino gehiago dituzu: hobeto egokitzen zaizun ekarpena egin dezakezu BERRIA ekonomikoki babesteko, edo papereko harpidetza bat kontratatu, egunkaria etxean jaso nahi izanez gero. Zure ekarpena edozein dela ere, BERRIAlaguna izango zara, abantaila guztiekin.
Irakurleak dira BERRIAren diru iturri nagusia: BERRIAlagunen ekarpenen, papereko harpidetzen eta kioskoko salmenten bitartez lortzen da diru sarreren %39. Gainontzeko diru sarrera nagusiak hauek dira: publizitatea, %16; diru laguntzak, %28; eta zerbitzu salmenta, %17.
BERRIA diruz babesteko, bi aukera nagusi daude:
Ekarpena
BERRIAk doan eskaintzen ditu eduki digital guztiak, adin eta jatorri guztietako euskal hiztunengana iritsi nahi duelako. BERRIAren eduki horiek ekoizteko, ordea, ezinbestekoa da irakurleen babesa. Ekarpen ekonomikoa urtean behin edo hilero egin dezakezu. 30 urtetik beherakoek kuota berezi bat dute, haien beharretara egokitua. Denek lehenengo ekarpena egitearekin batera eskuratzen dituzte hainbat abantaila.
Harpidetza
Papereko harpidetza egin dezakezu BERRIA diruz babestu eta papereko edizioa etxean edo kioskoan jaso nahi baduzu. Jasotzeko eta ordaintzeko modu bat baino gehiago dago, eta izena eman bezain laster eskuratzen dituzu BERRIAlaguna izatearen abantaila guztiak.
Egunkaria etxean edo kioskoan jaso dezakezu. BERRIA zer kioskotan banatzen den ikus dezakezu mapa honetan, eta bezero arretarekin harremanetan jarri zaitezke zure etxera eraman dezakegun jakiteko.
BERRIAren edukiak munduko edozein txokotatik irakur ditzakezun bezala, ekarpen ekonomikoa egin ahal diozu BERRIAri, bizi zaren tokian bizi zarela. Gogoratu, gainera, ekarpen ekonomikoa egitearen abantailetako bat dela papereko edizioa PDF formatuan irakurri ahal izatea.
Biak oparitu ditzakezu. Oparia jasoko duenaren datuak beharko dituzu, eta, papereko harpidetzari dagokionez, etxean jaso behar badu, banaketa aukera duela jakin.
Nahi duzuenean eten dezakezu zure ekarpen ekonomikoa, bai telefono bidez (943-30 43 45) eta bai posta elektronikoz, [email protected] helbidera idatzita.
Nahi duzuenean eten dezakezu zure harpidetza, telefonoz (943 30 43 45) eta posta elektronikoz, [email protected] helbidera idatzita.
Bai. BERRIAlagunen abantailak izateaz gain, publizitatean prezio bereziak izango dituzu, eta saltokien gidan azaltzeko aukera. Horretarako, jarri harremanetan BERRIAko publizitate sailarekin.
Bai. BERRIAlaguna bazara (harpidetza baduzu edo ekarpen ekonomikoa egiten badiozu BERRIAri), iruzkinak egin ahal izango dituzu artikuluen amaieran. Horretarako saioa hasi beharko duzu.
Kontua sortu baduzu, saioa hasi, eta sartu zure buletinen gunean.
Kontua sortu baduzu, saioa hasi, eta ekin artikuluak gordetzeari, sare sozialen ondoan dagoen ikonoan klik eginda. Gordetako artikuluak irakurri ahal izateko, sartu zure guneko gordetako artikuluak atalean.
Dendako produktuak denen eskura daude BERRIA dendan. BERRIAlagunek (harpidetza dutenek edo ekarpen ekonomikoa egiten dutenek) deskontuak dituzte dendan.
Deskontuak
Produktu, zerbitzu eta ekitaldietarako deskontu esklusiboak. Komunitatearen gunean saioa hasita daukazula erosketak egitean baliatu ahal izango dituzu deskontuak. Horrez gain, zenbait eragilerekin ditugun akordioei esker, deskontuak dituzte BERRIAlagunek, eta posta elektronikoaren bidez jasotzen dute haien berri.
Zozketak
Zozketak egiten ditugu astero BERRIAlagunentzat. Parte hartzeko, saioa hasi, eta zozketen atalean parte hartu besterik ez duzu egin behar. Saridunak atal horretan bertan argitaratuko dira zozketa amaitutakoan. (epeak jarriko ditugu?)
Gonbidapenak
BERRIAlaguna izateagatik, aukera izango duzu ekitaldi berezi batzuetarako eta zenbait museotarako gonbidapenak eskuratzeko.
Esperientziak
BERRIAk irakurleentzat eta BERRIAlagunentzat propio antolatutako ekitaldien berri izan dezakezu esperientzien atalean. Bertan zehaztuko dira baldintzak: BERRIAlagunentzat esklusiboak izan daitezke, irakurle guztiei eskainitakoak, ordainpekoak edo doakoak.
PDFan irakurri
BERRIAlagunek papereko edizioaren PDFak irakurri eta deskargatzeko aukera dute webgunean bertan, saioa hasita. Bertan, egunaren arabera aukera dezakezu zer zenbaki irakurri nahi duzun.
Bai. Lehenik, saioa hasteko leihoa ireki behar duzu. Bertan, "Pasahitza ahaztu duzu?" loturan klik egin behar duzu eta beste leiho bat irekiko da zure posta elektronikoa idatzi eta bidaltzeko. Posta elektronikoaren bidez jasoko duzu pasahitza berrezartzeko lotura. Arazorik izanez gero, jarri harremanetan bezero arretarekin.
Bai. Harpidedunak eta ekarpen ekonomikoa egiten dutenak dira BERRIAlagunak, eta, horregatik, denek dute abantailez baliatzeko kontua. Harpidetza egitean bidaliko dizugu posta elektronikoz zure kontua aktibatzeko lotura.
Bai. Zure datu pertsonalak, kobrantza datuak eta abar noiznahi zuzendu ahal izango dira, telefono bidez (943 30 43 45) edo posta elektronikoz, [email protected] helbidera idatzita.
Harpidetza edo ekarpen ekonomikoa egin eta egun batzuetara jasoko duzu txartela zuk emandako helbidean.
Harpidetza banaketa hitzartu eta astebeteko epean jasoko duzu, adostutako tokian.
Bai. Jarri bezero harretarekin harremanetan lau edo bost egun lehenago, telefonoz (943-30 43 45) edo posta elektronikoz, [email protected] helbidera idatzita. Zehaztu noiz ezingo duzun egunkaria jaso, agindua garaiz bideratzeko banaketa sailari.