Angel Erro.
JIRA

Gutxiengo

2016ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Gutxiengoa garelako ustean hezi gara eta maiz eskatu dugu, gutxienez, gutxiengo gisa zor zitzaigun begirunea. Hori ere ez genuen eta. Nagoen tokitik ari naiz. Iruñetik. Egunotan bururatu zait ez ote genukeen pentsabidea aldatu beharko eta ohartzen hasi gutxiengoan garenak ez garela gu, euskaldunok, gaztelaniazko elebakarrak baizik. Elebidunok berez bagara erdal kulturaren zati, gehiengo horren berezko partaide. Gure herriko beste hizkuntza ezagutzeak ez gaitu hortaz gabetzen. Gauzak hala, ezin da gehiengo-gutxiengo eskema bat erabili. Eta erabiltzekotan, ez elebiduna, zapo erdara darabilen menditik jaitsitako abarkadun gisa irudikaturik, gutxiengoan kokatzeko. Euskarak gure hainbat auzorengan eragiten duen ezinikusia ez da garai batekoa, nik uste, eta gaur elebakarren gutxiagotasun ustetik heldu da.

Gogoan ditut Nafarroako euskal eta erdal poeten topaketa bakan batean Madrilgo editore bat liluratzeko erdal poeten ahalegin lizunak. Gogoan dut nola so egin zidaten une batean editorea eta biok Sá de Miranda eta Camões portugaldarren gaztelaniazko olerkiez mintzo hasi ginenean, euskararik itxienean ariko bagina baino ezinduagorik solasean parte hartzeko, eta niri Xalbador aipatzea beste ezer ez balegokit bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.