Angel Erro.
JIRA

Youtuberrak

2017ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Lipdub eta flashmob (beti erreibindikatibo)-en ondoren, ematen du euskarazko Youtube kanalak irekitzeko ordua iritsi dela. Ana Malagoni irakurrita jakin dut SuperTxope izeneko youtuber umoretsuarena alderdi politiko baten kongresuari begira abian jarritako kanpaina besterik ez zela. Ikusle andanak hartu omen duen ezusteak ere asko dio gutaz, gure kultur produktuez eta gure espontaneotasun sortzaileaz. Politika kontuetara (zehazki, les tribulations d'une gauchiste abertzale dans la gauche abertzale) hain makurtuta egoteak ez du ikusleen susmorik txikiena sortu, natural hartuz euskaraz horrelakoek forman baino ez dutela zerikusirik munduko beste erdaretan egiten diren ereduekin (Malagonek hilekoari buruzko kanal bat aipatzen du, baina milaka gai eta tonutakoak daude), berez mezu bat helarazteko bitarteko gidatuak baino ezdirela, onenean euskara gazteengana hurbiltzeko.

Youtuber fake-aren ondoren, merkatu kuota dagoela ikusita, gehiago etorriko dira, benetakotasunaren asmoz baina funtsean —hori behintzat da nire irudipena— egiteko argi batekin. Etorriko direnek zilegitasuna emanen ahal diete lehenagotik eta oihartzunik gabe aritutako euskal youtuber frikiei eta, moda pasatuta, kanalarekin jarraituko dutenei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.