Angel Erro.
JIRA

Karrerak

2015eko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Angela Merkelek, ingurune dentsoetako erreakzio elementaletan molekula biko erreakzio abiadaren espazio korrelazioaren eraginari buruzko tesiarekin Fisikan doktoratuak, joan den urrian, Portugalgo prentsak jaso zuenez, esan zuen, bokaziozko irakaskuntzaren onurez behar bezala jabetzeko, Portugal eta Espainia bezalako herrialdeek lizentziadun gehiegi zutela. Jakitekoa da euskaldunen artean unibertsitate ikasleen batez bestekoa are handiagoa dela.

Bokaziozko irakaskuntzaren onurak direnak direla, badirudi Espainiako Hezkuntza ministroak Alemaniako kantzilerraren gogoeta gogoan hartu duela, unibertsitate ikasketak berrantolatzeko tenorean. Azken batean argi dago, turistei kaƱak eta jatekoa zerbitzatzeko, hiru urteko karrera nahikoa eta sobera dela. Eta, masterrik nahi izanez gero, telebista publikoko MasterChef lehiaketaren bi denboraldi ikustearekin aski da. Lehen hezkuntzatik has daiteke, gainera, junior bertsioa ikusita, benetako bokazioaren onurez txikitatik jabetzeko.

Unibertsitatea, benetakoa, izenburu luzeko tesi gaiekin doktoratzen zaituena, arrunt gauza serioa da, denen eskura egoteko. Pena hautaketa naturala, ikasleei (eta irakasleei!) maila igo beharrean, karrera nork ordain dezakeen egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.