Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Bidaia

2016ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Etxetik irten da, egun batzuk egin ditu kanpoan (agian oso urruti, oso toki exotiko batean beharbada), etxera itzuli da. Etxetik irten, etxera itzuli. Itzuli, beti itzuli. Errora, aingurara. Oiho errutinara. Baina bisitatu dituen tokietan nola begiratu du, laguneei erakutsi behar diena gogoan duela ibili da, ala bere gogoan gorde nahi lukeena lehenetsi du? Goizalde Landabasok poema batean galdetzen duen bezala, zer gordeko du haren garun kapritxosoak? Bidaiaren ondotik aldatu da zerbait halako pertsona baten pertzepzioan, ikusi duenak ekarri dio eraginik bere mundu-ikuskerari, aldatu zaio zerbait gizakiaz zuen ikuskerari, bizi izan duen esperientziak argitu al du bere baitako arrakalaren bat?

Etxetik irten eta etxera itzuli dena turista bat izan da ala bidaiaria? Turista baten eta bidaiari baten arteko aldea ez baitago bidaiaren iraupenean, ezta bidaiatzeko moduan edo norainokoan ere, begiradan baizik. Asmoan, soaren intentzioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.