Angel Erro.
JIRA

Bandoak

2017ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Gaur Nafarroako Gobernuak biktimen, biktima batzuen (biktimak beti dira batzuk, zehatzak, kaltetu dutenen arau birdefinitu eta sailkagarriak) aldeko omenaldiak bazterrak harrotu ditu. Harrotu egin da omenaldian parte hartu nahi ez duen alderdi bat edo beste; harroago, egon da foru erkidegoko lehendakaria iraindu duenik ere. Niri ez zait buruan sartzen nola pentsa daitekeen biktima batzuen omenaldi, oroitzapen eta ordaintza beste norbaiten kontrako ekitaldia daitekeenik. Beste norbait hori, batez ere, beste biktima batzuk baldin bada. Oinaze edo kalte batek ez du ondokoa ezabatzen eta ezin du ondokoa ukatu. Jende horrek modu bidegabe eta berekoian bi bandoak daudela ikusarazi nahi du. Bi bando horiek egon daitezke sufrimendua eragin dutenen artean, baina inola ere ez biktimen artean; hasi eta behin, ustezko bando bakoitzak ordezkatu nahi edo uste izan duen jendartean berean kaltea eta biktimak eragin dituelako, ez bakarrik kontrakoan.

Hemendik urrun bonba bat lehertzen denean biktima errugabeaz mintzo dira teleberrietan. Hurbilagoko biktimei errugabetasuna eta harekin biktimatasuna kendu nahian dabiltzanak ausartu daitezela argi eta garbi egiten.Edo aitor dezatela guztionak direla biktima guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.