Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Kandela

2015eko otsailaren 3a
00:00
Entzun
Igande arratsaldean, txingor-enbatetako baten erdian, argi-indarra joan zen auzo osoan. Pasatu ziren bost minutu, pasatu ziren hamar, eta argirik itzultzen ez. Gurasoak eta bi seme-alaba koskorrak gero eta nahigabetuago zeuden, imajinatu ezinik zer egin behar zuten arratsalde osoan telebistarik eta ordenagailurik gabeko abaildura hartan. Ama izan zen kandela luze bat aurkitu zuena tiradera galduren batean. Zenbat oroitzapen!, egin zuen zizpuru kandela piztutakoan. Kontatu, kontatu!, esan zion alabak. Neskato-mutikoek galdetu, gurasoek erantzun, bizi osoan entzundako guztiak batuta baino revival luze beteago baten jabe egiten hasi ziren bi txikiak. Gurasoek nola ezagutu zuten elkar, amaren endreduak mojen eskolan, aita tailer mekaniko batean hasi zenekoa hamalau urterekin, aitonaren ibilerak soldadutzan, amonak hamabi urterekin neskame joan behar izan zuenekoa…

Argia itzuli zen, lilura itzali zen seme-alaben begietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.