Angel Erro.
JIRA

Jakiteaz

2015eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Ez jakitea omen da zoriontsua izateko biderik laburrena. Jakitea, berriz, ez dakit norako bidea den. Bideo bat ikusi dut, zer pentsa ematen dutenetakoa. Europako hiri handi bateko plaza zabal baten erdi-erdian saltzeko makina bat paratu dute, elastiko bat, poltsa opaku batean bildua, bi eurotan eskaintzen duena. Kamera txiki bat du, goian ezkutaturik, pagotxaren bila hurbildutakoen erreakzioak guk ikus ditzagun eta zerbait ikasteko. Dirua sartutakoan pantaila batek erakusten die erostera doazen kamiseta salneurri horretan eskuratzeko zer kondiziotan, zer lansariren truke, zenbat lanordu, lan egin behar duten hirugarren munduko (batez ere) emakumeek. Arretatsu eta harrituta begiratzen diete denek bideoaren ikusleok ere ikusten ditugun irudiei. Ondoren pantailan galdera agertzen zaie: «Oraindik nahi duzu elastikoa 2 eurotan erosi?». Eta bi botoi: «Buy» ala «Donate». Bideoko guztiek dirua ematekoa sakatzen dute.

Nik irudikatu dut neure burua izan zitekeen norbait kamiseta, hala ere, erosten, milaka aitzakia jarrita: kaleko kanpaina hori nork ordaintzen duen jakin nahian, donate sakatu duten guztien hipokrisia salatu...

Ez jakitea omen da zoriontsua izateko biderik laburrena. Jakitea, berriz, bihurriena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.