Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Apalaldia

2015eko urriaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskara batuak, berrogeita hamar urte. Ikastolek beste hainbeste. Alfabetatze mugimenduak, halatsu. Susperraldi sekulako haren ostean izan dira lorpen berriak ere: unibertsitate publikoek zein pribatuek, hedabide publikoek eta pribatuek ekarri handia egin diote euskarari. Asko egin zen, ez da aski. Apalaldian gaudela zioen atzo Mikel Irizarrek, Gipuzkoako Diputazioko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak. Apalaldia uler daiteke umiltasun gisa, geure buruak ez handiestearen aldetik (psikologikoa). Uler daiteke baita beherakada moduan ere (politikoa, soziala, kulturala). Baita itsasoarena bezalako barealdi gisa ere (fisikoa). Ez dakit Irizarrek zein adiera eman nahi zion hitzari, baina euskararen inguruan detektatzen duen apalaldiaren hiru adierek sortzen dute gutxienez galdera bana: umil apatiko eta etsipen puntu batez gaude? Susperraldiaren dekadentzia bizitzen ari gara? Barealdia indar falta da, itsas zakarraren abisua, akaso?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.