Angel Erro.
JIRA

Kaiku

2016ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Suposatzen dut zenbaitetan denok garela kaikuak, kaikutasuna erlatiboa delako, zer egoeratan zauden, zeure burua norekin alderatzen duzun. Ana Beltran Nafarroako Parlamentuko PPko bozeramaileak halako deitu ditu Gobernuko alderdiak eta, hedaduraz, ulertu nahi izan dut, bozaren bidez berau babestu duten herritarrak. Kaiku. Nafar Telebistako irudiak ikustekoak dira. Minutu eskas batekoak. Bertan Beltran andreak, zutik, «ustedes lo que son son unos catetos, unos catetos, y se lo digo así de claro» botatzen du. Behin baino gehiagotan jarri dut cateto hitza nola azpimarratzen duen, indarrez, gozamenez, Sergio Sayas irriz ondoan duela.

Kaikuak omen gara (esan dezadan adjektiboak aipatua sentitu naizela) Espainiako erregea sari emanaldi batera ez gonbidatzeagatik, kultura mirabekeriarekin ez lotzeagatik. Gauzak zer diren, kaiku nik errazago deituko nioke nori eta pertsona edo erakunde batek munduko eta, ondorioz bere herriko (edo alderantziz) kulturari egin dion ekarpena helikopteroz etorri eta bi ordutan joandako ikur hankabiko batek, odolez jarauntsitako bere kargua bere meriturik ez duenak, argazki instituzional baten truke eklipsa dezan ahalegina egiten duen politikari multzoari. Baina, tira, zer dakigu kaikuek kaikuez?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.