Angel Erro.
JIRA

Starlux

2017ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Orriotan dudan egitekoan arituta harrigarria zait, gogoan dudala behintzat, inoiz aipatu ez izana, nire argudioen indargarri, zenbat abizen euskaldun ditudan. Honako hau edonoiz idatzitako iruzkina izan zitekeen, baina modu berezian jo nau Ainhoa Artetaren adibideak, joan den asteko kontzertu batean, Madrilen, bera bezala, ideologikoki bahituta sentitu diren katalanei bi aria eskaintzeko tenorean egoki iritzi dionean ez bat ez zortzi, baizik eta hogeita hamar abizen euskaldun zituela gehitzeari, askori entzun diogun gisan, baina inork baino hildako gehiago haizatuz, bere hitzen gazigarri, bere iritziek soil-soilik, gehigarririk eta zapore indartzailerik gabe berezko baliorik ez balute bezala, esan nahi duena inork irentsi beharko ez balu bezala.

Horrelako aitorpen genealogikoak, normalean, juntagailu adbertsatiboren baten ondoan etorri ohi dira (batek adiskideen artean lagun homosexual edo beste arrazako asko dituela adieraztea bezalatsu), aditzera eman nahi dutena oharkabean eta funtsean gezurtatuz. Beharbada horregatik saihestu dut, orain arte, erabiltzea. Neure burua esplizituki gezurtatu nahiago izaten dut. Eta, jakina, ez ditut hainbeste abizen euskaldun, ezta, dakidaneraino, beste inongoak ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.