Angel Erro.
JIRA

Eguberria

2015eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Kaleko apaingarriak aurreratzen diren modu berean, niri ere gero eta lehenago sartzen zait Eguberriei uko egiteko gogoa, alferrikako ukoa nolanahi ere den, ez baitago —apenas— nora ihes egiterik eta, gainera, ihes betea posiblea balitz, nonbait balego bakea, urtetik urtera egun gehiago hartuko luke ihesaldiak.

Eguberriek (berez dakartzan kanpoko distira eta argiak eta mezu infantilak eta familiaren eta elkarrekin ongi konpontzearen apologia eta mundu hobe baten agindua eta arazoak geroratzeko burugabekeria, urtarrileko aldapan ez pentsatzekoa) hauteskundeen kanpainaren antz gero eta handiagoa dute. Horiek ere denboran luzatzen dira, gero eta gehiago aurreratzen dira, egutegi osoa kolonizatzeko asmoz.

Aurten, Euskal Herriko hegoaldean, bat etorriko dira eguberriak eta hauteskundeak. Data aukeratu duenak bere alde jokatu du, jakina. Aditu batzuen iritzia leitu berri dut, data nori dakarkion onura gehien eta zergatik. Nori asmatzea erraza da. Zergatikoa, neurri batean, ere bai. Adituek eguberriei gorroto izateko zerrenda (ikusi gorago) kopiatu didate goitik behera. Gabonak hurbildu ahala, kontserbatzaileago bilakatzen gara geure jokamoldeetan eta pentsatzekoa da baita geure iritzi eta boto aukeran ere. Utikan!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.