Angel Erro.
JIRA

Ulermena

2016ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Ulermen arazoen katalogo zabaletik azpitalde txiki bati emanen diot arreta, hizkuntzen arteko ulermen arazoei, berriki ezagutu ditudan bi adibide —printzipioz kontraesankorrak baina, zutabe honen amaieran irakurle arretatsu eta baita bestelakoak ere ikusiko duenez, osagarriak— hona ekarriz, zuen probetxugarri, libreki ondoriozta dezazuen ulermen arazoak ez dautzala hitzetan, hiztunengan baizik.

Valentzian Espainiako Gobernuaren delegatuak auzitegietara joko omen du udalak kartelak katalan hutsean mantenduz gero. Antena3 telebistak oihartzuna eman nahi izan dio eta horretarako kaleko jendeari galdetu ea kartelak ulertzeko arazoak dituen. Ez omen zuten inor aurkituko, gero jakin denez kazetari katalandun bat atera behar izan baitute ez ulertuarena egiten: «Egia esan, ez zait argi gelditzen kotxearekin sar naitekeen». Beti harritu nau katalana eta gaztelania elkar ezin ulertuzkoak direlako plantak egiteko (hainbat) espainiarrek hartzen dituzten nekeak.

Gurean fantasia beste bat da. Euskarafoboek ezin dute euskarazko hitzak ulertzea eraman, horregatik aurrekoan haietako bat Twitterren aitarenka hasi zen geografia eta historia «geografia eta historia» esaten zelako euskaraz, hain ulergarri, hain nazioarteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.