Angel Erro.
JIRA

Grafikoak

2017ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Edozein grafikoren aurrean geure burua bilatu behar dugu. Horrela erantzun diot aitari, honek galdetu didanean zer ari nintzen horren luze egunkari batean nafarren osasunari buruzko estatistikei begira. Hark niri arrapostu: Ā«Edozein grafikoren aurrean gezurra bilatu behar duguĀ». Geure buruari zer gezur kontatu aritzen gara areago bila. Erkidego honetako emakumeak omen dira Europan bizi itxaropen handienetakoa dutenak. Kalkulatu dut datu horrek zertan eragiten didan niri, zertan aitari. Ondoan, beste grafiko batean, eritasun kronikoak dituztenak eta diru sarrerak lotzen ditu. Emaitza esperatzekoa izan arren, harrigarria egin zait pobrezia osasunarentzat zeinen kaltegarria den zifratan ikustea. 18.000 euro baino gutxiagoko errentakoek ehun mila eurokoek baino %40 aldiz eritasun kroniko gehiago pairatzen dituzte, osasuna eta desberdintasunak ikertzen dituen txostenaren arabera. Adibidez, errenta baxueneko gizonen artean hamar gizonetako batek dauka (edo garatu du) diabetesa; errenta altuenean, hogei gizonetako batek; emakumeen artean, zifrak oraindik deigarriagoak dira, hilgarriagoak.

Herioak berdintzen ditu handi-txikiak, pobre eta aberatsak. Baina epe ezberdinak ditu, ezberdinak bide eta sufrikarioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.