Angel Erro.
JIRA

Giharra

2015eko maiatzaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eguna etxetik kanpo eman eta apenas dut sakelako telefonoan Gasteizko harresia desegitearen eta atxiloketen irudiak ikusterik izan. Bazkaldu ere kanpoan, baina taberna bateko telebistari begira. Soinurik gabe, irudien hautaketa eta antolaeratik saiatu naiz zerbait eratortzen. ETBko informatiboa zen. Irudiak berez mintzo ziren, gogorrenak emanen ez zituztelako susmoa badut ere. Duda gelditu bazait, hurrengo notizia Santiago Arrospideren epaiketa berriarena izan da. Hitzik gabeko sintaxiak hiru atxilotu ETAko egin ditu, Auzitegi Nazionalaren sententzia burugabea berretsita.

Platerera itzuli naiz, airean beste bezero batzuek airean utzitako esaldiaren hondarrak harrapatzeko denboraz itzuli ere. «Hauteskunde garaia» eta «giharra erakutsi» hitzak mantso murtxikatu ditut, hezur bat eztarrian trabatuko zitzaidan beldurrez. Giharra erakustearen espresioa, berez, ez dut —metafora denean— gogoko. Ezker Abertzaleari aplikatzen ziotela uste dut, nahiz eta Ertzaintzaren agindua duen EAJk du hemen, dudarik gabe, «giharra erakutsi». Beste behin aukera ederra galdu du indartsuagoekin erakusteko, pase foral moduko bat eginez, bidegabekeriaz sinetsita ez bada, elektoralismoz. Argi utzi dute noren zigorraren beldur diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.