Angel Erro.
JIRA

IXO

2015eko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Iruñeko kaleak, hau irakurtzen arituko zarenean, ez dira isilegi egonen eta alferrikakoa izanen da jendea isilarazten saiatzea bera ere. Nahikoa egon da jendea zokoratua, kexak marmar, eta orain badu adierazteko behar hedakorra. Tarteka, batek esan lezake, mintzatzea estreinatzen ari garela ematen du, hainbeste urte isilik, presentziarik gabe, bigarren mailako hiritar aritu ondoren. Aurten alkateak esan du ez dela bandera debekurik izanen, ez plazan, ezta, antza, udaletxeko fatxadan ere. Ikurrinak zabalduko dira, urtero bezala, baina modu guztiz ezberdinean. Eta hala biziko dut nik, lagunek aurten konbentzitzen banaute, plazatik beretik; bestela, seguruenik, pantaila batetik.

Behin isilik egotera behartuta ez gaudela, ikurrina zabaldu beharrean, Greziako bandera erraldoi bat, edo Greziako milaka bandera, zabalduko balituzte, berdin poztuko nintzateke. Rikardo Arregik Deia-ko bere zutabean esan bezala, ez dakit Euskal Herrian konturatzen garen egoeraren handiaz eta larriaz. Gaur ez dago bakarrik herrialde eguzkitsu baten etorkizuna jokoan, gaur bakarrik haiek eduki arren norabide bakarreko politika bati planto egin eta neoliberalismoaren ulu etengabeari IXO esateko aukera, ezezkoaren boto txartela buruz behera sartutakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.