Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Merkatuan

2015eko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Fisiokraten laissez faire, laissez passer ezagunaren buztanak dio l'argent va de lui même. Euskara klaroan esanda: utzi dena libre, diruak bere bidea egiten du-eta. Eskuz esku pasatu den paperezko objektu ziztrin zikin bat bere bidea egiteko gai da? Sosak autonomia handiagoa du orain bidean jarri nahian dabiltzan gidaririk gabeko auto horiek baino? Dirua nahi erara maneiatzen, baliatzen eta arpilatzen dutenek ez dute erantzukizunik merkatu kontrolik gabe batek ekartzen duen gosean, pobrezian, desberdintasun ekonomiko izugarrien partila eskuzabalean? Dirua bere kabuz omen doa, atzoko euri-jasak bezain izaera naturala du nonbait. Sistemak, behintzat, lege unibertsal aldaezinak balitu bezalako izate abstraktu pitzadurarik gabetzat dauka merkatua: kontzientziarik gabea da, eta, ondorioz, erantzukizunik ere gabea.

Txerrenek berarekin ditzala infernuko suite beroenean halako gezurrak hezurretaraino sartu (nahi) dizkigutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.