Angel Erro.
JIRA

Euskalgintza

2016ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Hemofilikoa naiz, eta harro nago, edo, gutxienez, ikasi dut harekin bizitzen, eta gaitzak nire nortasunean izan duen eragina preziatzen. Ezin dut neure burua koagulazio moteltasunik gabe irudikatu. Halere, aukeran nahiago dut beste hemofiliko batzuekin ez bildu. Maiz bildu izan naiz hemofilikoekin, baina gero eta neketsuago egiten zait elkarrekin zerikusi gutxi duen jendeak bere burua ezaugarri bakarrera laburbildu beharra.

Elkartzen garenean, hemofiliari buruzko txisteak egiten ditugu, txikitan udalekuetan ikasitako hemofiliaren himnoa berritzen, bestelako bizitza edo kezkak izan ditzakegulako susmoari ezikusia eginez. Gaizkien eramaten dudana guztiak horretan eroso ikustea da, bileraren ondoko tabernan vermĂș de Grifols eskatuz zerbitzariari, hemofiliko hitza esaldi bakoitzean sarraraziz, koagulazio faktorearen ehunekoaren araberako hierarkia ergelak antzeratuz, desadostasunetan giroa baretzeko edo agur hitzaldietan txalo erraza bilatzeko familia handi bat garelakoa gogoratuz, gaitzaren ondoretasunezko jitea espontaneoki jariatu nahian edo. Beharbada, denak jolasean ari dira (bilerek iraun bitartean) eta nik ere neure burua utzi beharko nuke. Azkenean, badira haiek ez beste inork ulertu ezin dizkidaten gauzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.