Angel Erro.
JIRA

Epitafioak

2015eko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Côte-d'Azurreko Mougins herrian, Marchal andrea hilik kausitu zuten 1991. urteko ekain batean, eta, hilotzaren ondoan, odolez izkiriatua haren epitafioa: Omar m'a tuer. Omar lorazaina salatu eta giltzapetu zuten. Lorazainaren defentsak, zeinaz Jacques Vergès abokatu polemikoa arduratu baitzen, beti defendatu du gramatika hutsegite hori (Omar m'a tuée beharko bailuke, iraganaldi konposatuari dagokionez) ezin pentsatuzkoa dela Marchal andrearengan. Nik dakidala inork ez zuen argudiatu inork ezin duela bere hilartitza idatzi. Pasadizoa inoiz kontatu izan dut, eta baita lehen pertsonaren paradoxaz aritu ere, autofikzioa oro ezinezko bilakatuko lukeena.

Simonides poetarena da, esaterako, bere buruari eskaini ezin izan zion epitafio eder hau: «Ni, Protarko Kretakoa, salerosle aberatsa, negozio kontuetara etorri nintzen hona, ez honetara». Besteek idazten gaituzte hezur eta mami.

Geure burua, soilik mami. Norbaitek hedatuta, Los Angeles Times-eko erreportajea leitu dut: Kaliforniako San Quintin espetxeko irakasle batek bere ikasle presoei eskatu die nork bere hilberria idazteko, egunkari batean agertzeko moduan. Ekimena dezente txalotu duten arren, emaitza halako testu zuri, iheskor, edertzaileak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.