Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Ehizan

2016ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Esku-arrantzak pentsioen zakuan: orain sostxo batzuk, gero txintxinak, imurtxi hemen eta xirri hor, lapurreta txikietan usatzen den bezalako teknika betikoa baliatzen dute. Eta, harrapatzen badituzte, aitzakia ere betikoa entzungo diezu: «laster itzultzekotan nintzen».

ETBk (bigarren kateak, bai ba!) Richard Brooks-en Azken ehiza (The Last Hunt) filma eman zuen herenegun arratsaldez. Hasierako eszenetako batean, bufalo-ehiztari batzuk solasean ari dira. Sandy McKenzie protagonista (Stewart Granger) gogaituta dago bufaloak eta indioak hiltzeaz, baina bere azkeneko ehizaldia izango omen da. Lagunetako batek galdetzen dionean ea azkenekoa izanagatik ere ez al duen kontzientzian harrik, McKenziek erantzuten dio: «Harrak, bai, baditiat. Ez daukadana dirua duk».

Horra bada Cristobal Montoro ere, Espainiako Ogasun ministroa, ehizan. Ez omen dauka dirurik. Baina ezagutzen dizkiogun balentriak ezagututa, kontzientzian har askorik ere ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.