Anjel Lertxundi.
HITZ BESTE

Sustantzia

2016ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Zutabea laburra baita, ezin hona perla asko ekarri Hans Magnus Enzensberger idazlearen azken saiotik (Ensayo sobre las discordias). Migrazioak, gaurko gerra zibilak eta galtzaileak ditu ardatzak. Migrazioez ari delarik, saiogileak dio orain hamarkada batzuetako antikolonialismoaren oihu eta aldarrien kalko berbera darabiltela gaur emigrazioaren aurkariek. Aljeria aljeriarrentzat! edo Afrika afrikarrentzat! zioten atzo antikolonialistek; Frantzia frantziarrentzat!, Belgika belgiarrentzat! diote gaur eskuineko ultrek...

Mezuaren zelofana berbera da bietan; oraingo aldarrien sustantzia, ordea, toxiko totala. Orduko aldarri haiek biktimen aldekoak ziren, eta oraingo honetan ere afrikarrak dira biktimak (kolonialismo hark larrutik ustiatutakoak), nahiz europarrak agertu biktimen plantan: orduan egindako kalteak kitatu ordez, kolonialismoa egiten segitzen dute; sibilinoago eta hipokritago, hori da aldearen sustantzia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.